Begoñara erromesaldia antolatu dute Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 10a, 10:00
Begoñako basilika. Fernando Jimenez

Urdulizko Txiri-txiri ibilaldi bio-osasungarriak programaren barruan, Begoñako basilikarainoko ibilbidea egiteko hitzordua ipini dute: hilaren 14an, 23:00etan, abiatuko dira Elortza plazatik. Erromesaldian parte-hartu gura dutenek hilaren 12ra arte, barikua, izena eman dezakete.

Urtero erromesaldia egiten dute bizkaitar askok Begoñako Andra Maria gurtzeko, hilaren 15ean. Aurreko gauean abiatzen dira oinez hamaika herritatik Begoñako basilikarainoko (Bilbo) bidea egiteko. Urdulizen Txiri-Txiri ibilaldiak antolatzen dituztenek ere horretarako zita ipini dute: Elortza plazatik (udaletxe aurrekoa) irtengo dira hilaren 14an, zapatua, 23:00etan; Unbetik pasatuko da ibilbidea, eta mokadutxo bat jateko aukera izango dute ibiltariek hantxe. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, beharrezkoa izango da txaleko islatzailea janztea eta bekoki-linterna eroatea.

Parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute hilaren 12a baino lehenago, whatasapp mezu bat bidaliz euren izen-abizenakaz, hurrengo telefono zenbakira: 620 231 027

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun