Gizonezko bat atxilotu dute Getxon, Plentziako sexu-erasoen egilea delakoan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 14a, 15:50
Ehunka herritarrek salatu zituzten sexu-erasoak Plentzian. PTB

Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, martitzenean, Getxon, Plentziako San Antolin jaietan izandako sexu-eraso bien egilea delakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, Plentziako jaietan, emakume bi bazter batean txiza egiten ari zirela, erasotzailea atzetik joan zitzaien eta ukituak egin zizkien. Ondoren, korrika ihes egin zuen. Bi emakumeek erasoa salatu zuten; horren harira, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko.

Atzo goizean, poliziek ustezko erasotzailea atxilotu zuen, eta epailearen aurretik igaro ostean, aitortu egin ditu egotzitako erasoak berak egin dituela, iturri berberen arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun