Hiru adingabe atxilotu dituzte Getxon, biolentziazko lapurreta egotzita

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 16a, 16:55
IREKIA-EUSKO JAURLARITZA

Ertzaintzak hiru adingabe atxilotu ditu Getxon biolentziaz egindako lapurreta egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotzeak eguaztenean eta eguenean izan ziren, joan den aste-akabuan Urdulizen adin bereko hainbat gazteri lapurtu zietelakoan.

Iturriek jakinarazi dutenez, hiru adingabek 14 eta 15 urteko gazte biri dirua lapurtu zieten joan den zapatuan gauean, Urdulizko parke batean. Bi gazteek uko egin zioten dirua emateari; horren ondorioz, hiru lapurrek kolpeka hasi zitzaien.

Erasotutako bi gazteek salaketa jarri eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen hiru erasotzaileak identifikatzeko. Gazteetako bat eguaztenean, hilaren 14an, atxilotu zuten; beste biak, berriz, atzo, eguenean. 

Diligentziak egin ostean, hiru adingabeak gurasoen esku utzi dituzte, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratzeko zain.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun