Gazteentzako grafitti-tailerra eskainiko du Mankomunitateak, bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 11a, 17:15

UK Gaztea programaren barruan, gazteei begirako graffiti-tailerra eskainiko du zapatuan, hilak 12, Uribe Kostako Mankomunitate Zerbitzuak. Hala, ikastaroan parte hartu ahal izango dute Mankomunitatea osatzen duten herrietako gazteek, hau da, barrikoztar, berangoztar, lemoiztar, plentziar, sopeloztar eta urduliztar neska-mutilek. Adinari dagokionez, 13 urtetik 18 urtera artekoentzako tailerra izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Tailerra euskaraz emango dute eta doakoa izango da.

Esan legez, zapatu honetan ipini dute hitzordua, arrastiko 06:00etan elkartuko dira Gorlizko Gaztelekuan (Ibarreta, 4). Mankomunitateak kontu hartzeko eskatu du: parte-hartzaileen leku-kopurua mugatua da; beraz, «lekuak agortu arte» egongo da parte hartzeko aukera.
info+: gorlizkogaztelekua@gmail.com edo 688713430

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun