Maite Arraiza eta Nahikari Legina, Bilbao Atletismo Santutxu taldean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 22a, 19:28
Aurkezpenaren irudia. © BILBAO ATLETISMO SANTUTXU

Datorren 2016-2017ko denboraldian, Maite Arraiza Aramendia atleta getxoztarra izango da berriro ere Bilbao Atletismo Santutxu taldean, klubak bere aurkezpenean baieztatu duenez. Begoñako errepublikakoek 24 emakumezko talde sendoa aurkeztu dute, 20 atleta seniorrekaz, Arraiza tartean, eta lau gazteakaz; haietako bat Berango Atletismo Taldean hezitako Nahikari Legina Basabe da.

2016-2017ko denboraldirako bost fitxaketa berri egin ditu taldeak: aipatutako Nahikari Legina Basabe, Alicia Portilla, Andrea de la Torre eta Irene Loizate gazteak eta Virginia Perez mendi-lasterketetan espezialista seniorra.

Arraizagaz eta Leginagaz batera, taldean izango dira hainbat atleta ezagun: Iris eta Zulema Fuentes-Pila ahizpak eta Gurutze Frades, adibidez. Taldearen helburuen artean daude Europako Txapelketan taldekako podiuma berrestea, Espainiako Kros Txapelketan seigarren titulua batzea eta Espainiako Txapelketako marka apurtzea. Horregaz batera, Zorrotzako atletismo-eskola indartuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun