Gazteraiki topaketak aurkeztuko dituzte bihar Algortan

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 25a, 15:02

Abenduaren 9tik 11ra arteko aste-akabuan, Gazteraiki Euskal Herriko gazte-mugimenduen autogestio-topaketak izango dira Barañainen (Nafarroa). Hori dela-eta, Algortan dauden hainbat proiektu alternatibo aurkeztuko dituzte zapatu honetan, hilaren 26an, Algortako Tellagorri plazan.

Ekimena 12:00etatik 15:00etara artekoa izango da, eta horretan, proiektuak aurkezteaz gainera, topaketen berri ere emango dute. Jakinarazi dutenez, topaketetara joateko autobus-zerbitzua eskainiko dute; halere, sarrerak erosteko azken eguna hilaren 30a izango da; Algortako Hator eta Leioako Kurkudi tabernetan daude salgai, 25 euroren truke; autobuserako zerrendak ere, hor.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun