Entrenatzaile berriak Plentzian eta Ugeraga Bn

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 9a, 17:54
Iñaki Barua Plentzia Kirol Elkarteko presidentea (ezkerrean), Oskar Bruno entrenatzaileagaz. © PLENTZIA K. E.

Plentzia kirol-taldeak Oskar Bruno fitxatu du lehenengo taldea entrena dezan, Bizkaiko futbol-ligako 1.go mailako 2. multzoan. Dosa Salesianos taldeko koordinatzailea izan da Bruno; aurretik, Getxo Kirolak erakundean oinarri-futbolaren koordinatzailea eta Leioako Lagun Artea futbol-eskolaren zuzendaria ere izan da. Plentziako orain arteko teknikoakaz lan egingo du Brunok.

Bestalde, Txaber Ribero ez da  daborduko Ugeragako bigarren taldeko entrenatzailea, zuzendaritzak hala erabakita; eta Txema Carranza fitxatu du. Sailkapeneko azkena da Ugeraga B; Plentzia eta Berango ditu aurretik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun