Osakidetzak ohartarazi du ez dabilela telefono bidezko inkestarik egiten

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 7a, 17:35
Euskal osasun-zerbitzua ez dabilela telefonoz osasunaren inguruko inkestarik egiten ohartarazi dute.

Osakidetzak jakinarazi duenez, baliteke norbaitek bere izenean iruzurra egiten ibiltzea; hori dela eta, herritarrei ohartarazi die Euskal Osasun Zerbitzua ez dabilela telefonoz osasunaren inguruko inkestarik egiten.

Euskal osasun-zerbitzuak jakin ahal izan duenez, Osakidetzatik kanpoko pertsonak herritarrak telefonoz deitzen omen dabiltza. Dei horietan, osasunaren inguruko inkesta bat egiten diete hartzaileei, euren informazioa eskuratzeko eta, ondoren, medikamentuak eskaini eta etxebizitzara bisita egiteko esaten diete, eskainitako produktua saltzeko. 

Osakidetzak ezin du teknikoki norbaitek bere izenean deiak egitea ekidin eta, beraz, gertaeraren berri eman die herritarrei, eta dei horiei uko egiteko eskatu. Osakidetza ez dabil orain osasunaren inguruko inkestarik egiten eta, edonola ere, inoiz ez ditu eta ez lituzke herritarrak telefonoz deituko medikamentu eta produktuak saltzeko. Hortaz, orain gertatzen dabilena iruzurra izan daitekeela ohartarazi du.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun