Kirolak  Erandio  Uribe Kosta 2019-06-13 09:34

KAE 1 eta 2 Ligak hasiko dira aste-akabu honetan, San Juanen eta Erandion

Iker Rincon Moreno

KAE 1 eta 2 Ligak hasiko dira aste-akabu honetan, San Juanen eta Erandion

Aste-akabu honetan hasiera emango diote aurtengo traineruen denboraldiari. Kantauriko Arraun Elkarteen (KAE) 1 Ligako lehenengo estropadak ekainaren 15ean eta 16an jokatuko dira, biak San Juanen. KAE 2 Ligak, aldiz, Erandioko uretan emango dio hasiera txapelketari; azkenengo horretan 11 talde arituko dira aurten, tartean, Getxo.

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-13 08:37

Arauak bete behar badira, nork gura du normala izan?

Leire Arkotxa

Arauak bete behar badira, nork gura du normala izan?

Normaltasun delakoaz ari garenean sexu-genero sistema bitarrean oinarritzen gara, eta horrek gauza askotan eragiten digu: identitate sexuala, desiraren orientazioa, genitalak, generoaren identitatea... Baina, zer gertatzen da dikotomia hori betetzen ez dugunean?

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-13 08:00

Ricardo Mutuberria: "Edonork eduki behar du aukera zientzia lantzeko"

Unai Brea

Ricardo Mutuberria: "Edonork eduki behar du aukera zientzia lantzeko"

Iazko udagoienean ipini zuten martxan Biook proiektua, Ricardo Mutuberria (Algorta, 1968) biologoaren gogoan aspaldi zebilen ametsa. "Jendeak eta jendearentzat egindako biologia" goiburuak laburbiltzen du egitasmoaren funtsa. Zientziak ez du izan behar profesionalen kontua bakarrik, horixe aldarrikatzen du Mutuberriak, Zuk Zeuk Egin nazioarteko mugimenduagaz bat eginez. Haren oinarriak azaldu dizkigu elkarrizketa honetan. 

  Gazteok  Uribe Kosta 2019-06-12 13:33

"Bizitzak Biziarazi" ekimena martxan jarri du Uribe Kostako Ernaik

Iker Rincon Moreno

"Bizitzak Biziarazi" ekimena martxan jarri du Uribe Kostako Ernaik

Bilbo Metropolitarraren proiektuan, Uribe Kosta eskualdea "burgesiarentzako eskualde gisa" saldu egiten dela salatu du Ernai gazte-antolakundeak. Egitasmo horrek bertako langile eta herri sektoreengan ondorio "latzak" eragingo dituela ondorioztatu du, "are gehiago gazteongan". Hori dela eta, herri-egitasmo emantzipatzailea artikulatzeko apustua egin dute. Lehenengo ekintzarako, martxa egingo dute hilaren 13an eta 14an eskualdean barrena, "eskualdeko miseriak" jomugan jartzeko.

  Historia  Getxo  Uribe Kosta 2019-06-12 08:25

Abra itsasoaren eragina Getxoko kostaldean

Jon Ormaza

Abra itsasoaren eragina Getxoko kostaldean

Getxoko jatorriez aritu nintzen lehenengo artikuluan eta Portu Zaharraren historiaz bigarrenean. Baina, aurreko atalak ezin dira guztiz ulertu Getxoko udalerriko lurrak bustitzen dituzten urei buruz ezer esan gabe. Kantauri itsasoaz ari naiz eta nola ez, Abrako itsasoaz.

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-11 09:58

Ezagutzen al dituzue jengibrearen propietateak?

Izei Azkue

Ezagutzen al dituzue jengibrearen propietateak?

Jengibrea elikagai gisa erabiltzeaz aparte medikuntzan ere erabili izan da historian zehar, Asiako herrialdeetan batez ere. Jatorria kontinente horren hegoaldeko oihanetan izanda ere, gaur egun mundu osoan lantzen da; horri esker, eskuragarri daukagu edozein fruta-denda zein erostetxetan.

  Iritzia  Uribe Kosta 2019-06-11 08:30

Euskal oasia

German Kortabarria Igartua

Oraintsuko hauteskundeen ondoren oso erreakzio desberdinak izan dituzte mundu abertzaleko familia politiko nagusiek: irabaztera ohitutakoaren euforia neurritsua eskuinak (antza, periferiako zartadak leunduta iristen dira Abandora); emaitzak hobetu arren, sari potolorik gabe geratu denaren dezepzioa ezkerrak.

  Kultura  Berango  Erandio  Getxo  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Uribe Kosta 2019-06-11 08:00

Euskal Herriko kantutegia, jalgi hadi plazara!

Unai Brea

Euskal Herriko kantutegia, jalgi hadi plazara!

Euskal Herrian kantagune-taldeen eztanda izan da azken hamarkadan, eta Uribe Kosta ez da salbuespena, ez denez. Filosofia sinplea da: kantuaren bidez euskara kalera ateratzea. Ondo pasatzeak ere ez du kalte egingo.

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-10 08:36

"Fake news": gezurraren kultura berria

Iker Rincon Moreno

"Fake news": gezurraren kultura berria

Interneten sorreraren eta teknologia berrien gorakadaren ondorioz, fake news ek eta eduki faltsuek gora egin dute mundu osoan. Desinformazioaren zurrunbiloan bizi gara. Edonork sor dezake eduki iruzurti bat, faltsua edo aurrefabrikatutakoa, eta sare sozialek ahalbidetzen dute horiek mundu osora zabaltzea. Eduki faltsuak benetakoak baino askoz gehiago partekatzen dira, segundo gutxian. Egia-ostearen testuinguruan ematen da hori, zer den egia eta zer gezurra berdin zaigun garaian. Julen Orbegozo eta Alex Rayón adituakaz berba egin dugu fenomeno hori sakonean aztertzeko.

  Euskara  Uribe Kosta 2019-06-10 09:59

Nola eman behar dira orduak euskaraz?

Eunate Muruaga

Nola eman behar dira orduak euskaraz?

Orduak adierazteko sistemek bide bat baino gehiago erakutsi dute euskaraz, eta sarritan sortu izan dira zalantzak: zeri erantsi behar zaio artikulua? Eta plural-marka? Hamarrak eta hogeitan ala hamarrak eta hogeian? Ordu bata eta hamar da ala ordu batak eta hamar? Horiek guztiak ikusiko ditugu atal honetan.

  Iritzia  Uribe Kosta 2019-06-10 13:27

Irabazi bai, baina zertarako?

Zelai Nikolas Ezkurdia

Hauteskundearen biharamuneko alderdien adierazpenen arabera, den-denek irabazi dute. EAJ-PNVk nagusitasuna du EAEko erakundeetan. EH Bildu bigarren indar politiko nagusia da Hego Euskal Herrian. Elkarrekin-Podemosek ezkerreko alderdi gisa bere oinarrizko zorua aurkitu omen du eta hainbat udaletan gakoa izan daiteke EH Bildurekin batera gobernua lortzeko. PSE-EEk bere ohiko udaletan lortu du gobernatzen jarraitzea eta EAJ-PNVri behar duen kasuetan gehiengo instituzionala eskaintzeko moduan dago. PPren emaitzak txarrak izan dira. Nafarroan aukera dago azken lau urteetako aldaketa egonkortzeko, PSN ez bada eskumarekin lerratzen. Zalantzarik gabe, agertoki politiko berri batean gaude Euskal Herrian.

  Kultura  EHU  Getxo  Uribe Kosta 2019-06-10 09:07

I. Europako Arkeologia Jardunaldiakaz ezagutaraziko dute Begoñako galerietako indusketa berria

Erredakzioa

I. Europako Arkeologia Jardunaldiakaz ezagutaraziko dute Begoñako galerietako indusketa berria

Begoñako galerietan aurkitutako Neolito garaiko aurkikuntzen inguruko indusketa-prozesuak zabalduko ditu I. Europako Arkeologia Jardunaldiak. Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoaren hamargarren urteurrena dela eta, Bizkaian egingo dira jardunaldiok ekainaren 13tik 16ra.

  Gazteok  Uribe Kosta 2019-06-07 14:47

Ikasle Eguna egingo dute zapatuan Txorimalo gaztetxean

Erredakzioa

Ikasle Eguna egingo dute zapatuan Txorimalo gaztetxean

"Dagokiguna borrokatu!" leloaren pean, Uribe Kostako Ikasle Eguna egingo dute bihar, zapatuan, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Eguerdiko 13:00etan jarri dute hitzordua Bidezabaleko metroaren ondoan, gune autogestionatura igotzeko.

  Euskara  Uribe Kosta 2019-06-07 14:12

Bilbo Hiria Irratiaren 22. urteurreneko jaian parte hartuko du HIRUKAk bihar

Erredakzioa

Bilbo Hiria Irratiaren 22. urteurreneko jaian parte hartuko du HIRUKAk bihar

Kalera aterako da Bilbo Hiria Irratia 22. urtebetetzea ospatzeko, eta berriki ukatu zaion lizentzia aldarrikatzeko. Bihar, goiz osoan, Albiako lorategietatik zuzeneko emisioa egingo dute, kolaboratzaile ugariren parte-hartzea eta guzti. HIRUKA izango da horietako bat.

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-07 13:16

Uribe Kostako Asanblada Transmaribibolloa sortuko dute, "gure borrokaren merkantilizazioari aurre egiteko"

Unai Brea

Uribe Kostako Asanblada Transmaribibolloa sortuko dute, "gure borrokaren merkantilizazioari aurre egiteko"

Ekainaren 13an, Larrabasterrako Plaza Beltza Kulturgunean, 20:00etan. Horiexek dira Uribe Kostako Asanblada Transmaribibolloa sortzeko deialdiaren koordenadak. LGTBI+ kolektiboaren borroka "merkantilizatzeko" eta eskuinaren mesederako erabiltzeko saiakeren aurrean erantzun bat eman guran ipini dute martxan ekimena, deitzaileek azaldu digutenez.

  Gazteok  Uribe Kosta 2019-06-07 13:05

"Bizi dugun prekarietate egoeraren aurka borrokatzea ezinbestekoa da"

Topatu.eus

"Bizitzak gure neurrira" izenarekin aurkeztu du Ernaik gazteek pairatzen duten prekarietate egoerari aurre egiteko neurri eta aldarrikapen zehatzak biltzen dituen dossierra.

  Kultura  Uribe Kosta 2019-06-04 13:15

BBK Music Legends jaialdia egingo dute Sondikan ekainaren 14an eta 15ean

Erredakzioa

BBK Music Legends jaialdia egingo dute Sondikan ekainaren 14an eta 15ean

Musikaren munduan mito bihurtu diren askotariko bandak taularatuko dira ekainaren 14an eta 15ean Sondikan ospatuko den BBK Music Legends jaialdian. Berbarako, 60ko hamarkadako The Beach Boys talde mitikoa izango da kartel-buru lehenengo egunean.

  Kultura  Uribe Kosta 2019-06-04 12:28

Yo Ciervo: "Gure abestiek gero eta heldutasun handiagoa dute"

Babestutako edukia

Yo Ciervo: "Gure abestiek gero eta heldutasun handiagoa dute"

Donostiarrak dira eta rock alternatiboa egiten dute. Imanol eta Julen Rivas anaiek eta Koldo Bellosok osatutako hirukotea da Yo Ciervo eta La guerra de la independencia trilogiako bigarren diskoa besapean hartuta ari dira kontzertuak eskaintzen. Hain zuzen ere, disko horretako lehen singlea den Mundu honetan kantua lehen postuan izan da Gaztea irrati saioko zerrendan.

  Politika  Uribe Kosta 2019-05-30 09:43

[MAPA] Zer bozkatu da kalez kale udal-hauteskundeetan?

Erredakzioa

[MAPA] Zer bozkatu da kalez kale udal-hauteskundeetan?

Joan den domekako udal-hauteskundeen biharamuna gaindituta, alkateak zeintzuk izango diren jakitea besterik ez zaigu falta. Ekainaren 15a izango da egun erabakigarria, horretan erabakiko baita zeintzuk izango diren alkateak udalez udal, Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren arabera. Hala ere, horren aurretik, kalez kale zeintzuk alderdi izan diren bozkatuenak jakin gura? Sartu albistean eta begira ezazu mapa interaktiboan.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04