Hezkuntza 2004-06-07 22:07

EAEko 8.500 ikaslek egingo dute EHUra sartzeko selektibitatea, erdiek euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 8.464 ikaslek egingo dute unibertsitatera sartzeko hauta-froga EHUn, asteazkenean eta ostegunean. Azterketa egingo duten ikasleen erdiek (4.206k), euskaraz egingo dute azterketa. Lurraldeka, frogarako matrikulatu diren 1.113 ikasle arabarrak dira; 4.302 Bizkaikoak; eta 3.049 gipuzkoarrak, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Ikasleek 47 epaimahairen aurrean egingo dituzte frogak, 8 Araban, 15 Gipuzkoan eta 24 Bizkaian.
  Jendartea 2004-06-01 22:14

Uribe Kostako korridoreak kalteak baino ez ditu eragin Aralarren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kostako korridorea eraikitzeak kalteak baino ez dituela ekarri salatu dute Aralar alderdiko eskualdeko ordezkariek. Atzo kaleratutako prentsa oharraren bidez adierazten dutenez, errepidea zabaltzeko lanak egiteko orduan, gehienez karril berri bat baino ez litzateke jarri beharko. Halaber, Sopelara arte zati berria eraikitzeak, "lurren gaineko espekulazioa ahalbidetzeko aukera berria" suposatuko lukeela ohartazi nahi izan du Aralarrek.
  Politika 2004-05-27 23:42

HZ baliogabetzea erabaki du aho batez Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Auzitegi Gorenaren argudioak berretsi ditu, eta atzera bota du Herritarren Zerrendaren helegitea

Aho batez erabaki du Espainiako Auzitegi Konstituzioanalak Herritarren Zerrenda baliogabetzea eta, beraz, Europako hauteskundeetatik kanpo uztea. Funtsean, Auzitegi Gorenak erabili zituen argudioak berretsi ditu, eta atzera bota du HZren defentsak aurkeztutako helegitea. Hendaian (Lapurdi) hauteskunde kanpainako lehen ekitaldia egiten ari zela iritsi zaio HZri debekuaren berri, baina, hala ere, Euskal Herri osoan legezko botopaperekin hautagaitza horri botoa emateko aukera izango dela nabarmendu dute. Izan ere, HZ Ipar Euskal Herrian legezkoa denez, Europan ere hala dela azpimarratu dute, eta botopaper horiek baliatuko dituzte. Mirentxu Lako da hautagaitza horretako zerrendaburua.

Gehiago irakurri
  Politika 2004-05-26 23:41

Bihar hasiko da Europako hauteskundeetarako kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar, maiatzaren 27an, abiatuko da datorren ekainaren 13ko Europako hauteskundeetarako kanpaina. Besteak beste, EAJk, PPk eta EB-IUk Bilbon emango diote hasiera; PSE-EEk Donostian itsatsiko ditu kartelak; EA Badalonara joango da; Aralar Iruñean izango da; eta Herritarren Zerrendak (HZ) ekitaldia egingo du Hendaian.
  Politika 2004-05-22 21:24

HZren hautagaitza baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Herritarren Zerrendaren hautagaitza Europako hauteskundeetarako, Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakiaren aurka, Estatuko Fiskaltzak jarritako helegiteak aintzat hartuz. Botere Judizialeko Lege Organikoaren 61. artikuluko Areto Bereziak bi epai kaleratu ditu, HZren hautagaitza Zuzenbide Estatuarekin bat ez datorrela erabakiz. HZk bi egun ditu errekurtsoa jartzeko Auzitegi Konstituzionalean.
  Kultura 2004-05-20 23:05

Euskal Jaia ospatuko dute bihar Gorlizen eta Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal kultura ezagutzera eman eta euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Euskal Jaia antolatu dute, ostiral honetan, bi herrietan, Gorliz eta Plentziako udalek. Horrela, ekitaldi ugariz beteriko egitaraua prestatu dute biharko. Besteak beste, euskara, kultura eta kirol arloko zaletuak bilduko dituen herri afaria nabarmendu dute antolatzaileek. Kakarraldo Rugby Taldeko txokoan izango da aipatutako ekitaldia.
  Politika 2004-05-19 22:52

Herritarren Zerrenda aurkezteko hainbat hitzaldi eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Europar Hauteskundeetarako ezkertiar eta abertzaleen artean osatutako hautes-zerrenda herritarrei ezagutzera emateko, hainbat hitzaldi antolatu dira Uribe Kostan. Besteak beste, Herritarren Zerrenda aurkeztuko dute bihar Algortan, 19:30etik aurrera, Villamonte kaleko kultur etxean egingo den ekitaldian.
  Jendartea 2004-05-11 22:33

UK=CU kanpaina emango du ezagutzera bihar Amarratsak kolektiboak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundia bultzatzen ari den Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialaren (LPP-PTP) aurrean ezinegona eta desadostasuna adierazteko, UK=CU izeneko kanpaina abian jarri du Amarratsak kolektiboak. Alde batetik, Getxotik Plentziara, kostaldetik gertu egingo diren etxe eta errepideen aurka agertu dira eskualdeko hainbat gaztek osatzen duten taldeko kideak, "hondamendi ekologikoa" ekarriko dutelako. Baina "luxuzko etxeen eraikuntza masiboak (9.953 etxe berri) dakarren eremu berdeen desagerketarekin" ez ezik, etxe horiek edukiko duten salneurriarekin ere kezkaturik daude kolektibokoek. Euren iritziz, "bakar batzuen eskura baino ez dira egongo, gizartearen beharrak baztertuz". Hain zuzen ere, Uribe Kostako herriak Bilbo hiriaren jarraipena (CU=continuo urbano) bilakatu nahi dituztela salatu dute, "herriak bizirik eta euren nortasuna mantenduz" nahi dituztela aldarrikatzearekin batera. Horretarako, eta Amarratsak kolektiboa bera jende aurrean aurkezteko, hitzaldia antolatu dute azteazken honetan (maiatzak 12), 19:30etan, Algortako Kultur Etxean (Villamonte). "Zer gertatuko da gure eskualdeko herriekin?" izenburupean, Txema Piko izango da hizlaria.

LPPk eskualdera ekarriko duen 'hondamendia' salatu du Amarratsak kolektiboak (2004 Mai 06)
  Hezkuntza 2004-05-10 22:28

Juan Ignacio Perez Iglesiasek EHUko errektore kargua hartu du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Ignacio Perez Iglesiasek errektore berria hautatzeko apirilaren batean egindako hauteskundeen bigarren txandan Iñaki Antiguedad hautagaia gailendu zuen, botoen %69 lortuta. Perez Iglesiasek EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore kargua hartu du eguerdian, Ajuria Enea Jauregian egin den ekitaldian, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru dela. Kargua hartzerakoan elkarlanerako deia egin die euskal erakundeei eta unibertsitateari Perezek.

Gehiago irakurri
  Jendartea 2004-05-10 22:26

Turismo arloan Bizkaia sustatzeko, Gorliz, Getxo eta Aldundiaren arteko akordioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Guztiak batera, Bizkaiko turismo sektorea sustatu eta indartzeko asmoz, hainbat udalekin elkarlanerako hitzarmenak sinatuko ditu Foru Aldundiak. 96 mila euroko aurrekontuarekin, Uribe Kosta eskualdeko Gorliz eta Getxo herriekin, eta Bakio, Bermeo, Mundaka, Gernika, Portulalete eta Barakaldoko Inguralde erakundearekin egingo dituzte akordioak.
  Politika 2004-05-07 23:38

Presoek EHUn ikas dezaten bermatu nahi du Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal presoei EHUn ez zaiela aldeko traturik ematen esan du Manu Monterok, eta PPren lege erreforma kritikatu du. Euskal presoek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) matrikulatzeko aukera izan dezaten beharrezkoak diren neurriak hartzeko prest agertu zen atzo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Anjeles Iztueta. Horretarako, EHU eta Espainiako Barne Ministerioaren arteko hitzarmena sinatzeko konpromisoa hartu zuen. Izan ere, egun, bertan behera dago Unibertsitatearen eta Madrilgo gobernuaren arteko hitzarmena.

Gehiago irakurri
  Jendartea 2004-05-06 23:55

LPPk eskualdera ekarriko duen 'hondamendia' salatu du Amarratsak kolektiboak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundia bultzatzen ari den Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialaren (LPP-PTP) aurrean ezinegona eta desadostasuna adierazteko, UK=CU izeneko kanpaina abian jarri du Amarratsak kolektiboak. Alde batetik, Getxotik Plentziara, kostaldetik gertu egingo diren etxe eta errepideen aurka agertu dira eskualdeko hainbat gaztek osatzen duten taldeko kideak, "hondamendi ekologikoa" ekarriko dutelako. Baina "luxuzko etxeen eraikuntza masiboak (9.953 etxe berri) dakarren eremu berdeen desagerketarekin" ez ezik, etxe horiek edukiko duten salneurriarekin ere kezkaturik daude kolektibokoek. Euren iritziz, "bakar batzuen eskura baino ez dira egongo, gizartearen beharrak baztertuz". Hain zuzen ere, Uribe Kostako herriak Bilbo hiriaren jarraipena (CU=continuo urbano) bilakatu nahi dituztela salatu dute, "herriak bizirik eta euren nortasuna mantenduz" nahi dituztela aldarrikatzearekin batera. Horretarako, eta Amarratsak kolektiboa bera jende aurrean aurkezteko, hitzaldia antolatu dute maiatzaren 12an, 19:30etan, Algortako Kultur Etxean (Villamonte). "Zer gertatuko da gure eskualdeko herriekin?" izenburupean, Txema Piko izango da hizlaria.
  Jendartea 2004-05-06 23:55

Utopia ez da ezinezkoa, baizik eta inork oraindik egin ez duena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Munduko eta batez ere mundu honen islada den gure herrietako gizarte egoeraz keskaturik, herri ezberdinetako jendea elkartu gara.

Horrela, sortu berri den asanblada hau, gure eskualdeko kolektibo eta talde desberdinek aurrera eramaten dituzten borroken euskarri eta bultzatzaile bihurtu nahi da. Baita inoren gain ez dauden borroka askoren bultzatzailea. Sistema kapitalista, inposatzaile eta errepresibo honi guztiok modu bateratu batez aurre egiteko.

Kolektiboa sortzean, guztioi erasotzen gaituen politika salatzea eta inork bere gain hartzen ez dituen borrokak aurrera eraman eta bultzatzea du helburu.

Aspaldi honetan, Gizarte Mugimenduen gainbera nabaritu dugu, sistema errepresibo honen politikak eraginda, mugimenduak kriminalizatuz eta baztertuz; errepresio poliziala, gaztetxeen birrinketak, manipulazio mediatikoak... lagun duelarik.

Horregatik pentsatu dugu, behar beharrezkoa dela Uribe Kostako herriak bilduko dituen kolektibo bat sortzea. Gure etorkizunaren burujabe izateko eta gizarteari bizkarra emanez gure herrien norabideak gidatzen dituzten espekulatzaile, diruzale eta sasipolitikariei hortzak erakutsita inongo nagusi
sentitu ez daitezen eta bidea laua ez uzteko.

Gure helburua talde edo pertsona ezberdinen borroken artean elkarguneak sortzea da, guztion artean kultura herrikoia indartzeko, eta gure inguruaren babesa eta konpromisoa lortu. Batasun hau oinarrizkoa ikusten dugu gizarte aldaketa suspertu nahi baldin badugu.

Beraz, pertsona zein kolektiboentzako bilgune iraunkor hau, elkartopatzeko, debatitzeko, kritikatzeko, aldaketa pizteko eta ekintza zuzena bultzatzeko beharrizanaz sortu da.

Sortu berri den asanblada hau, borroka zehatzetan badihardu ere, beste zenbait borroketarako laguntza foroa izan daitekeen kolektibo independientea da.

Gauza asko egiteko, erreibindikatzeko eta aldatzeko daude, beste mundu bat beharrezkoa delako... goazen ba, eraikitzera.

Antolatu adi eta borrokatu!!!
  Hezkuntza 2004-05-04 21:55

Errektore izendatu dute Juan Ignacio Perez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egindako batzarrean, Manuel Monterok bere kargua utzi eta Juan Ignacio Perez errektore izendatu du EHUko Gobernu Batzordeak. Fisiologia katedradunak Iñaki Antiguedad Hidrogeologia katedradunari gailendu zitzaion, Monteroren ondorengoa aukeratzeko egindako hauteskundeetan, botoen %69 lortuta.

Juan Ignacio Perez Iglesias da EHUko errektore berria (2004 Api 01)
  Jendartea 2004-04-30 23:01

Langileak eta herria burujabe!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Nazioarteko Langilearen Eguna dela-eta, mobilizazioak izango dira urtero legez bazter guztietan. LAB, ELA, EILAS eta EHNE sindikatuek deialdi bateratua egin dute Bilboko Bihotz Sakratuan 11:00etan hasi behar duen manifestazioan parte hartzeko. EHKk babesa eskaini dio manifestazio honi. Gazte Mugimenduak antolatuta, Iruñea, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Sestao eta Bortzirietan manifestazioak burutuko dira 18:00etan. CNTk hiriburuetan manifestazioak antolatu ditu: Donostian, 11:30etan Boulevard-ean eta Bilbon, 11:30etan Gran Via 50en.

LAB, ELA, EILAS eta EHNEren komunikatua (pdf)
  Kultura 2004-04-26 21:26

Uribe Kostatik Herri Urratsera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat eta hainbat dira, Uribe Kosta eskualdean, Iparraldeko ikastolen festan parte hartzeko, autobusak jarri dituzten elkarte eta erakundeak. "Geroa egun gurea" lelopean, Herri Urrats 2004 ospatuko da, maiatzaren 9an, Senpereko lakuan. Jaialdiaren 21. edizioan bildutako dirua, bizpahiru urteren buruan, Ziburu eta Larzabalen eskola bana zabaltzeko erabiliko dute.
  Jendartea 2004-04-20 23:57

Zazpi GKEn artean banatuko du dirua EHUko ehuneko 0,7ko Elkartasun Fondoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko ehuneko 0,7aren Elkartasun Fondoak 2003. urtean bildutako dirua emango die, asteazken honetan (apirilak 21) hautatutako zazpi Gobernuz Kanpoko Erakunderi (GKE). Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Enpresa-Ikasketen Gradu aretoan. Bertan, ehuneko 0,7aren Elkartasun Fondoaren presidente Marta Saloña irakaslea, Julio Rodriguez Lázaro diruzaina, elkarte batzordearen kideak eta gobernuz kanpoko erakundeen ordezkariak egongo dira.
  Politika 2004-04-09 22:25

Aberri Eguna 2004

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat eragilek eskaera hori plazaratu duten arren, aurten ere Aberri Eguna ez da bateratua izango. Izan ere, ekitaldi propioak antolatu dituzte igande honetarako (apirilaren 11a) hainbat alderdik, EAJk, EAk eta ABk, besteak beste; eta erakunde zenbaitek: hala nola, Nazio Eztabaidaguneak eta ezker abertzaleko zein EAJ-EAren Udalbiltzek. Batasunak ez du ekitaldi propiorik egingo eta Udalbiltzak eta Nazio Eztabaidaguneak antolatutako ekitaldietara joateko deia egin du. Aralarrek, berriz, Nazio Eztabaidagunekoarekin eta ABrenarekin bat egin du.

Beste alde batetik, Aberri Eguna herriz herri egitera ezker abertzaleko udal hautetziek egindako deialdiaren barruan, bi ekitaldi daude deituta Uribe Kosta eskualdean; bata Plentzian eta bestea Erandion. Azkeneko hau udaletxe aurrean izango da 12:00etatik aurrera.
  Kirolak 2004-04-07 20:15

Apirilaren 18an egingo da Javier Otxoa Klasikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 18an, goizeko bederatzietan abiatuko da, Algortako Fadurako belodromotik, Javier Otxoa Klasikoa izenez ere ezaguna den Randonné Punta Galea lasterketaren hemeretzigarren edizioa. Bereziki txirrindularitzaren jarraitzaile eta zaletuentzako diseinatutako proban, bi ibilbide egongo dira: lehenengoa 100 kilometrokoa eta bigarrena 82koa. Izena emateko kuota 8 eurokoa izango da txirrindulari federatuentzat eta 20 eurokoa federatu gabe daudenentzat. Javier Otxoa Lasterketa Klasikoa federazio lizentzia duten zikloturistentzat zabalik dago. Aitzitik, baimen egokirik ez dutenek, aldez aurretik federazio lizentzia eskuratuta parte hartu ahal izango dute. Lizentzia hori egun baterako izango da baliagarria eta horren izapidea lasterketan izena ematerakoan egingo da, lasterketa egunean bertan, 8:00etatik aurrera, irteera lekuan. Javier Otxoak berak ere parte hartuko du.
  Iritzia 2004-04-05 23:16

Euskal Herriko unibertsitateak eta Euskal Unibertsitatea - Xabier Arregi / EHEU

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea mugimenduko kidea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea

UPV/EHUko errektoretzarako hauteskundeak direla eta, ohikoa ez den protagonismoa hartu du unibertsitateak gizartean. Oihartzun horren zergatia hauteskundeen formulatik datorke, lehia oso erraz hedatzen baita, oso komunikatiboa baita.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04