Kultura 2004-12-03 18:12

UK aldizkariaren 72. zenbakia dagoeneko zure buzoian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskararen egunarekin bat etorri da UK aldizkariaren azken alea. Izan ere, gaur ostirala, abenduak 3, hainbat buzoitara heltzen ari da 72. zenbakia. Boluntzarreta elkarteak argitaratzen duen eskualdeko hamabostekari euskaldunaren lan taldeak onartzen duen moduan, "ale hau oso erandioztarra atera" zaie UKko lagunei, agian "irakurle batek baino gehiagok" getxoztarregiak direla aurpegiratu dielako.
  Kultura 2004-12-02 22:07

Ekitaldi ugari Uribe Kostan Euskararen Eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Antzerki ikuskizunak, ipuin kontalariak, erromeriak eta beste hainbat jarduera egingo dituzte Uribe Kosta eskualdeko herrietan, abenduaren 3ko (bihar) Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Horrekin batera, Algortan, euskararena ez ezik Nafarroaren Eguna ere ospatzeko musika doinuz eta dantzaz beteriko kalejira antolatu du Gorrondatxe Kultur Elkarteak. (Ikusi ekitaldiak agendan)
  Politika 2004-12-02 21:22

Sumario berria Uribe Kostako hainbat presoen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainiako Auzitegi Nazionalak sumario berri bat ireki diete Arkaitz Goikoetxea (Algorta), Kepa Saratxaga (Algorta), Aimar Hidalgo (Algorta), Urtzi Paul (Algorta), Endika Lejarzegi (Algorta), Ekaitz Bilbao (Algorta), Martin Etxegarai (Berango) eta Galdakao, Durango, Bilbo eta Basauriko beste hamabi gazteri. Galdakaon 2000ko irailaren 16an izandako "kale borroka" erasoak leporatzen dizkiete.
  Kultura 2004-12-01 22:58

Kontseiluak dio 2050ean euskara normalizatu gabe egongo dela dioten instituzioek bultzaturiko ikerketak daudela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak gaur ziurtatu du badaudela, gaur egungo hizkuntz politikak aplikatzen jarraitzen diren bitartean, 2050. urtean euskara normalizatu gabe egongo dela dioten eta instituzioek bultzatu dituzten ikerketak. Horrela, gaur egungo hizkuntz politikek "inondik inora" ez dutela euskararen normalizazioa bermatzen salatu du. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak eta Iñaki Lasa erakunde Ildo Politiko-Instituzionaleko arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon, etzi ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Kontseiluaren hausnarketa azaltzeko asmoz.
  Kultura 2004-12-01 22:36

Korrika 14ko jantziak salgai Algortan eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Korrika 14k dagoeneko Euskal Herriko 17 euskaltegitan jarri ditu salgai aurtengo jantziak: elastikoak, prakak, jakak, poltsak eta abar. Besteak beste, Algortako Lauaxetan eta Sopelako Nikolan. "Euskal Herria euskalduntzen, ni ere bai!" lelopean, elastiko ofiziala 10 eurotan dago salgai, eta gainontzeko arropak eta osagarriak 15 eta 36 euro bitarteko prezioan eskura daitezke. Horrela, zabalik daude Euskal Herrian Korrika 14ren jantziak dituzten dendak eta abenduan gehiago irekiko dituztela adierazi dute AEK-ko iturriek.
  Hezkuntza 2004-12-01 22:24

Bihar hautatuko dira EHUko klaustroko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleek bihar hitzordua dute berriz ere hautestontziekin. EHUko klaustroan, hainbat fakultatetako batzarretan eta ikasle kontseiluetan ikasleek duten ordezkaritza berritzeko aukera izango dute. "Hauteskunde antidemokratikoak" izan arren, beren aldeko boza eskatu diete ikasleei Ikasle Abertzaleak taldeak, iazko emaitza "ezin hobeak" lortu nahian. Egun, klaustroko 60 ikasle ordezkarietatik 35 talde horretako kide dira. Aurrera begira, ikasleen beharrak "hoberen" aldarrikatzeko programa aurkeztu berri du.
  Jendartea 2004-12-01 21:58

Atuna eta arroza saharar errefuxiatuentzako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Sahararen Aldeko Elkarteen Koordinadorak eta Fronte Polisarioak antolatutako Karabana Solidarioaren harira, saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko elikagaiak batzeko kanpainarekin bat egin dute Getxoko Udalak eta aipatutako herriko Atfal eta Leioako Fath elkarteek. Besteak beste, abenduaren 3an arroza eta atuna oliotan batuko dute Berangoko Eroskin. Beste horrenbeste egingo dute hilaren 10an eta 11n Artea merkatalgunean, eta 22an eta 28an Leioako Abantzadakoan.
  Kultura 2004-12-01 20:56

Gabonetan, euskaraz ere zer oparitu badago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Igaz Getxo, Berango, Erandio eta Leioa baino izan ez baziren, aurten Uribe Kostako udalerri guztiek heldu diote "Oparitu euskaraz" kanpainari. Hain zuzen ere, udal getxoztarreko Elena Coria zinegotzia izan da aipaturiko herrian ekimena aurkezteko arduraduna. Berak azaldu duenez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) jasotzen den euskararen erabilera eta kalitatea sustatzeko helburuarekin bat dator "Oparitu euskaraz".
  Hezkuntza 2004-11-30 20:38

Eusko Jaurlaritzak 11 milioi euro gehiago emango dizkio EHUri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 2004 ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aurrekontu Orokorraren kreditu globala 11.000.000 eurotan handitzea baimendu du gaurko bileran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kreditu beharrei erantzun eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ohiko gasturako diru-laguntza arruntari ekarpena osatzeko.
  Kultura 2004-11-29 23:16

Euskara zaintzeko deia egiten du Afrika Bibangek Korrika 14rako konposatu duen "Ni ere bai" kantuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Afrika Bibang algortarrak bere doinu bero eta berritzaileekin atondu du Korrika 14ren mezua. Izan ere, abestiaren izenburua "Ni ere bai" da, aurtengo Korrikaren leloaren berbera, eta euskara ikasiz eta erabiliz, gure hizkuntza zaintzeko deia egiten du jungle erritmoan konposatutako kantuak. Gaur goizean Donostian egin den aurkezpenean Afrikak berak azaldu duenez, ahalik eta jende gehienak gustura entzuteko moduko abestia da. "Kanta irekia da, denek atseginez entzuteko helburuarekin egina, eta dantzarako ere aproposa", azaldu du. Afrika harro eta oso pozik agertu da Korrikaren kanta egin izanagatik. "Oso pozik hartu nuen enkargua eta kanta hau egiten oso ondo pasatu dut", esan du abeslariak.
  Kultura 2004-11-25 20:44

Ekainaren 19an Amurrion egingo da 2005eko Araba Euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren urteko Araba Euskaraz ekainaren 19an egingo da Amurrion. Amurrioko Aresketa ikastolak antolatuko du, 'Ekiozu bideari' goiburuarekin. Ikastola horrek Arabako ikastolen jaia antolatzen duen hirugarren aldia izango da, gainera. Oraingoan, herrialdeko egoera soziolingustikoaz arreta deitu eta euskara indartzeaz gain, haur hezkuntzarako eraikin berri baterako dirua lortzeko helburu zehatza dute.
  Kultura 2004-11-25 20:20

EHEk Ezabaketa Eguna egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Hizkuntz eskubideak bermatu. Ofizialtasuna!" lelopean, nazio mailan ezabaketa eguna deitu du larunbat honetarako (azaroak 27) Euskal Herrian Euskarazek. Erdera hutsez dauden bide seinaleak ezabatzeko asmoa, Uribe Kosta eskualdean ere hainbat dira antolatutako ekimenak. Besteak beste, Leioan, ezabaketa lehiaketa egingo dute hirukoteka. Talde bakoitzak argazki kamera eraman beharko du ezabatutako seinaleak egiaztatuak izan daitezen. Plaza Gorrian, 10:30ean da hitzordua. Itzubaltzeta / Erromon, berriz, 12:30ean abiatuko dira gaztetxetik.
  Politika 2004-11-25 18:26

Borroka Eguna dela eta, Uribe Kosta osoan egongo dira mobilizazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Itzubaltzeta / Erromoko Ezker Abertzalearen eskutik, borroka eguna dela eta bertan egingo diren mobilizazioen berri eman zuen atzo UKBERRIk. Gaur, berriz, eskualdeko beste herrietako deialdiak eman ditu ezagutzera Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, oihu@ agerkari elektronikoaren bidez. Besteak beste, kontzentrazioak egongo dira bihar goizean ikastetxe eta institutuetan. Eta arratsaldez, hainbat manifestazio egingo dira. Gainera, euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzeko, hilabeteko azken ostiraleko elkarretaratzeekin bat egingo dute mobilizazioek. Azken asteotan izandako atxiloketen harira deitu du borroka egunera, Euskal Herri osoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
  Kultura 2004-11-24 20:48

Jaurlaritzako diru-laguntzak "nahikoak ez" direla uste du UK aldizkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideei ematen dizkien diru-laguntzek azken urteotan izan duten bilakaeraren inguruko hausnarketa plazaratu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta hainbat euskara elkartek, UK aldizkaria argitaratzen duen Boluntzarreta Elkartea tartean. Hain zuzen ere, azken urteotan ebatzitako diru-laguntzen "hazkunde ezak" komunikabideentzat izendatuta dagoen diru kopurua "gero eta egitasmo gehiagoren artean banatu behar izatea" dakarrela uste dute agiriaren sinatzaileek eta horrek "sektore guztia zalantza egoeran egotea" eragiten du euren hitzetan.
  Kultura 2004-11-24 20:46

Hedabideen diru-laguntzen inguruko gogoeta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri



Urriaren bukaerarekin batera ezagutu ditugu ofizialki Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak “komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko” banatzen dituen 2004 urterako diru-laguntzen ebazpenak. Azken urteotan diru-laguntzok izan duten bilakaeraren inguruan ondorengo hausnarketak egin ditugu Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan:
  Kultura 2004-11-22 22:58

Euskararen Eguna adin guztietarako ekitaldiz jantzi dute Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtero legez, igandean Andra Mari kiroldegian egin zen Aerobic Maratoiak eman zien hasiera Getxoko Euskararen Jardunaldiei. Seigarren urtez jarraian, euskara eguneroko bizitzarako tresna bihurtzeko helburuari eutsi nahi diote Euskara Zerbitzuko arduradunek. Horretarako, eta beti ere, "urte osoan zehar Getxoko Udalak euskararen inguruan antolatzen dituen jardueren barruan kokatu behar dela kontutan hartuta", kirola, musika, bertsolaritza, dantza, literatura eta beste hainbat esparru hartzen dituzten jarduerez osatutako egitarau zabala prestatu dute, abenduaren 3ra bitartean. Uribe Kosta eskualdeko gainontzeko herrietan ere hainbat dira aipatu datan ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak.
  Hezkuntza 2004-11-22 20:14

Kultura eta Teknologiaren II. Jardunaldiak antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gecutek taldeak (Kultura, Gorputza eta Teknologia Ikasketak Taldea) "Zinema eta Irudizko Teknologikoak" zikloa antolatu du bihartik ostegunera bitartean Bilbao Arte zentroan. EHUko Kultura eta Teknologiaren II. Jardunaldi hauen zuzendaria Jesus Arpal Poblador Soziologia katedraduna izango da.
  Hezkuntza 2004-11-22 20:01

Euskaraz ikasi duten unibertsitarioen hizkuntza maila egiaztatzea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAJ, EA eta EB-Berdeak alderdiek unibertsitateko ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleen hizkuntza maila egiaztatzeko eskatzeko legez besteko proposamena aurkeztu zuten ostiralean (azaroak 20) Eusko Legebiltzarrean. Hirukoaren proposamenak PSEren aldeko botoa jaso zuen. PP abstenitu egin zen eta SAk berriz, ez zuen eztabaidan parte hartu.
  Kultura 2004-11-20 15:36

Ziberkorrika dagoneko hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Korrika 14. edizioan parte hartzeko Uribe Kostarrok 2005eko martxora arte itxaron behar izango badugu ere, jadanik Ziberkorrikaren 3. edizioan mundu osoan zehar egin dezakegu korrika. Gainera, Euskal Herritik kanpo dauden euskaltzaleek ere euskararen lasterketa nagusian beren urratsak egin ditzakete Interneten bidez.
  Kultura 2004-11-20 14:50

Korrika 14 aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Korrikaren 14. edizioa aurkeztu zuten atzo AEKko eledunek. UKBERRIk irailean aurreratu zuenez, Orreagatik Bilbora joango da lasterketa. Korrika datorren martxoaren 10ean abiatuko da eta 20an ailegatuko da Bizkaiko hiriburura, Euskal Herriko lurralde guztietako 2.150 kilometrotik "Euskal Herria euskalduntzen; ni ere bai!" leloa zabaldu ondoren. Uribe Kostatik lasterketa 2005eko martxoaren 19an pasatuko da.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04