Kultura 2004-11-19 23:36

Rosarioko hizkuntz kongresuetan, euskara banatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernuak Argentinako hirian Espainiako Hizkuntzaren Akademiak antolatu duen Espainiaren III. Kongresura joan dira. Euskal Herrian Euskaraz taldea aldiz, herri indigenek eta ezker sozialak antolatutako hizkuntzen kongresuan parte hartzen ari da.
  Kultura 2004-11-19 22:10

UK aldizkariaren 71. zenbakia etxeetara heldu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kostako euskaldunok buzoian daukagu jada Boluntzarreta elkarteak argitaratutako UK aldizkariaren azken zenbakia. Betiko legez, azala txukunaren atzean mamiz betetako alea prestatu dute Uribe Kostako aldizkariaren kazetariek.
  Kultura 2004-11-19 21:27

Epaileek euskaraz jakin behar ez dutela dioen erabakiaren aurka azaldu dira EA eta EAJ

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaztelaniaz gain, beste hizkuntzak dituzten autonomia erkidegoetan epaileek horiek jakiteko premiarik ez dutela azaldu zuen herenegun Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ), txosten baten bidez. EAJ eta EAk jarrera hori gaitzetsi dute, Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela argudiatuz. Gogoratu, UKBERRIk azaroaren hasieran jakitera eman bezala, euskaraz epaitua izateko eskubidea aitortu ziotela Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kidea den Gabi Basañez sopeloztarrari Bilboko Zigor Auzitegiko Lehen Aretoko hiru epailek.
  Iritzia 2004-11-19 21:09

Inpotentziaren sua - Fredi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bruselak SEPIren holding publiko-pribaturako proiektua baztertu du. Lehenago ere Sestaoko beharginen etorkizuna nahikoa beltza bazen, atzerapauso berri honek estatu osoko ontziolak urtarrilaren 25ean amaituko den agonian utzi ditu. Heriotzaren zain.
  Jendartea 2004-11-18 23:34

Bidezabal eta Plentzia artean ez da metrorik egongo asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxon dagoen Maidaganeko trenbide-pasagunean egingo dituzten konpontze-lanak direla eta, metro zerbitzua etenda egongo da ostiral gaueko 11etatik igandera arte (hau barne), Bidezabal eta Plentziako geltokien artean. Aipatutako lehendabiziko geralekutik linea amaiera bitarteko ibilbidea autobus bidez egin behar izango dute bidaiariek, hogei minutuko maiztasunarekin eta dohainik. Bidezabal, Berango, Larrabasterra, Sopela, Urduliz zein Plentziako metro-geltokien ondoan hartu beharko da autobusa.
  Jendartea 2004-11-16 11:58

Metro Bilbao senaletika aldatzen hasi da bi geltoki berriak sartuz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Metro bagoietako sarreretan dauden uralitazko panelak aldatzen hasi da Metro Bilbao Etxebarri eta Sestaoko geltokiak agertarazteko egin behar dituen aldaketa guztien barruan.
  Hezkuntza 2004-11-15 22:30

EHUren defizita eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak "gezurretan aritzea" leporatu zion ostiralean Isabel Celaá PSE-EEko legebiltzarkideari, honek EHUren defizitaren eta Bizkaiko campuseko instalazioen egoera kaskarraren erruduntzat Eusko Jaurlaritza jo ostean. Iztuetaren hitzetan, defizitaren bi herenak irakasleentzako soldata osagarrien ondorio dira. Bestalde, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak EHUren 2002ko fiskalizazio txostenean jaso duenaren arabera ere, defizitaren erruduna aurrekontuen eta soldata osagarrien artean egon den desoreka izan da.
  Hezkuntza 2004-11-12 22:41

Hamaika ondoriorekin amaitu da Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurkoa azkeneko eguna izan du Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak, eta lau egun hauetan ateratako ondorioen berri eman dute. "Euskal komunikazio-esparrua euskaraz gauzatzen dena" dela azpimarratu dute, eta beraz, "izaera propioaren kontzientzia hartzen" ari dela gaineratu. Esan dutenez, euskarazko komunikazioak gero eta zerbitzu osoago eta integralagoa eskaini nahi dio euskal komunitateari.
  Hezkuntza 2004-11-12 22:34

Iztueta EHUren egoeran duen erantzukizuna bere gain hartzeko ez dela gai dio Celaak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Isabel Celaa PSE-EEko parlamentariak, Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburua EHUko defizitaren auzian duen erantzukizuna bere gain hartzeko ez dela gai salatu zuen atzo. Horrez gain, egoera ekonomikoaren erantzukizuna unibertsitateko irakasleei egotzi izana kritikatu du.
  Hezkuntza 2004-11-11 22:28

EHUn gehiago inbertitu behar dela azaldu du Iztuetak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Euskal Herriko Unibertsitatean gehiago inbertitu behar dela onartu zuen atzo, bere sailaren aurrekontuaren egitasmoa aurkezteko egindako agerraldian. Iztuetak irakasleentzako soldata osagarriei eta Madrilgo gobernuak eskumenak ez transferitzeari egotzi die defizita.
  Hezkuntza 2004-11-10 21:57

Perez Iglesiasi dirua modu okerrean erabiltzea egotzi dio IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko errektoreak egindako diru faltaren irakurketarekin bat egiten duela azaldu du Ikasle Abertzaleak erakundeak, baina ez deritzo ongi "jasotzen den dirua gutxi dela esan eta gainera zati garrantzitsu bat segurtasun kamara eta zinpeko goardietan inbertitzeari". Juan Ignacio Perez Iglesias unibertsitateak azpiegituran dituen hutsuneak salatuz irten zen herenegun Gasteizko Legebiltzarreko eledunen aurrean.
  Jendartea 2004-11-09 15:46

Okupazioaren aldeko eguna ospatuko da larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat martxa eta ekitaldi antolatu dira Ezkerraldean eta Uribe Kostan

Ezkerraldeko eta Uribe Kostako gaztetxe eta gazte asanbladek okupazioaren aldeko eguna antolatu dute azaroaren 13an. Goizean hainbat ibilaldi abiatuko dira herrietatik: Algortatik (Telletxetik) eta Udondotik hasiko dira 11:30ean, eta Xake plazan elkartuko dira Itzubaltzetatik 12:00etan hasiko denarekin. Ezkerraldean, berriz, Sestaon batuko dira Trapagakoa (irteera 11:00etan BBV ondotik) eta Barakaldokoa (irteera 11:30ean gaztetxetik), eta, aldi berean, hauek biak Portugaleteko triangeluan batuko dira 12:30ean Santurtzikoarekin (irteera 12:00etan gaztetxetik). Azkenik denak elkartuko dira Bizkaiko Zubian, eta 14:30ean herri bazkaria izango da Itzubaltzeta gaztetxean.
  Hezkuntza 2004-11-09 15:05

Perez Iglesiasek "larritzat" jo du EHUko egoera ekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak agerraldia egin zuen atzo (azaroak 8) Eusko Legebiltzarrean. Errektoreak "larritzat" jo zuen EHUren egoera ekonomikoa eta Jaurlaritzaren 2005eko aurrekontua azken hamar urteetako txikiena dela salatu zuen. Perez Iglesiasek gutuna igorri dio Anjeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari defizita kitatzeko edota zorraren inguruko azalpenak emateko eskatuz.
  Hezkuntza 2004-11-09 14:47

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak 200 lagun bildu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuaren beharra azaldu du izena eman duten lagunen kopuru handiak. Guztira, 200 kazetari, Administrazioko langile eta ikasle bildu dira Euskalduna Jauregian. EHUko irakasle Jose Inazio Basterretxeak azaldu duenez, “antolatzaileen aurreikuspenak txiki geratu dira”. Lau egun hauetan, 27 txosten eta 20 komunikazio ezagutzera emango dira. Basterretxeak atzerriko hizlarien parte-hartzea azpimarratu du: Gales, Hego Tirol eta Islandia. “Beste ereduetatik zer ikasi dugulako eta zer irakatsi ere badaukagulako”, azaldu du. Argazkian, irailaren 29an egindako aurkezpena.
  Kultura 2004-11-04 16:53

EHEko hiru talde egiten dute lan Uribe Kostan erakundearen 25. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak 25 urte bete ditu gaur. Elkarteak bost herrialdetan jarduten du, 300 bat militanteren lanari esker. Uribe Kostan, hiru taldek osatzen dute eskualdeko lan taldea.
  Kultura 2004-11-04 15:58

Del Olmo epaileak "Egunkaria"ren kontrako jazarpenari segida eman dio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "Egunkaria auzia" dela-eta itxitako hedabidearen zortzi arduradun ohi auzipetzea erabaki du, 1993an hildako Joxemi Zumalabe barne. Auziperatuak Joxemi Zumalabe zena, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Xabier Alegria, Pello Zubiria, Xabier Oleaga eta Martxelo Otamendi dira. Aldiz, auzi berean inputatuta zeuden Fermin Lazkano, Inma Gomila, Luis Goya eta Martin Ugalde zena ez auzipetzea erabaki du Espainiako epaileak.
  Kultura 2004-10-27 21:37

Guraso eta umeen zaintzaileentzako euskara ikastaroak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aita-amentzako zein umeak zaintzearekin zerikusia duten pertsonentzako euskara ikastaroak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, aipatu erakundea osatzen duten udalekin batera. Besteak beste, "Gurasoak Lagunduz" egitasmoa antolatu dute 12 urte edo gutxiago duten umeen gurasoei (edo zaintzaileei) euskarazko prestakuntza berezia emateko, euren seme-alaben etxerako lanak uler ditzaten eta, aldi berean, haiei ikasten laguntzeko. Beste alde batetik, "Hasiberriak" ekimenak hasiera hasieratik hizkuntza ikasteko aukera emango die aita-amei. Azkenik, "Euskal Jolasak" izeneko ikastaroetan hainbat euskal jolas eta kanta erakatsiko zaizkie, umeekin euskaraz jolastu ahal dezaten. Ostiral honera arte (urriak 29) dago izena emateko aukera.
  Ekonomia 2004-10-22 23:59

Lur Barriak 2004 sariak banatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mungialdeko Behargintzako "Mundo Ecuestre SL" egitasmoa izan da aurtengo Lur Barriak lehiaketaren irabazlea. Hain zuzen ere, Julio Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Enpregu eta Trebakuntza diputatuaren eskutik jaso dute Guillermo Gonzalezek eta Ivan Serranok 5.000 euroko saria. Bigarrenei dagokienez, Getxoko "Rich Media-Bilbao Innovation Group SL", Erandioko "Restaurante La Roca del Fraile-Herlo Restauradores", Mungialdeko "Atxuri MX Motor Denda", Txorrierriko "Conversa Comunicaciones S LL" eta Uribe Kostako "La Salvaje Surf Eskola" egitasmoek irabazi dituzte 2.000 euro bana. Lehiaketa aipatu Behargintza zentroek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL) eta BBKak bultzatzen dute. Argazkian, Uribe Kostakoei emandako saria.
  Jendartea 2004-10-19 14:38

Lokala, diala, errepetidorea eta webgune berria estreinatu ditu Koska Irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Koska Irratia berriro da airean. Oraingoan, FMko 108.0ra jo beharko dute Uribe Kostako entzuleek nahiz Bilboko zenbait aldeetan entzun ahal izango dutenek entzuteko. Izan ere errepetidore berria erosi dute Koskakoek eta horrek bere eskualde osoan entzutea ahalbidetuko du. Hala ere, Uribe Kostan bizi ez diren lagunei webgune berriaren bitartez entzuteko aukera zabaltzen zaie. Oraindik lanean jarraitzen badute ere laster entzungai izango duzue honako helbidean: www.koskairratia.com
  Kultura 2004-10-16 19:18

Lizarra Ikastola izanen da igande honetan Nafarroa Oinez 2004a gorpuztuko duena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erronka garrantzitsu honetan Nafarroa bertako hizkuntzarekin, euskararekin, eta bertako kulturarekin beraurkitzen saiatuko da. Mestizajea dugu etorkizuneko errealitatea, baina gero eta errespetutsuagoak, sentsibleagoak eta arduratsuagoak izan behar dugu gure ingurunean ditugun kultura desberdinekin. Horrela, geure arteko erlazioan elkarbizitza aberastu eta askatasunez aukeratu behar dugu heziketa eredu desberdinen artean.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04