Jendartea 2004-10-12 20:06

Lapurtutako autoarekin istripua izan ostean, bi gazte atxilotu dituzte Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorlizen ziklomotorra lapurtzen saiatzea leporatuta, bi adin txikiko atzeman dituzte Plentzian

Ertzaintzak 15 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo Erandion, ustez, ordu batzuk lehenago lapurtutako autoan zihoazela istripua izan ostean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, arratsaldeko seiak aldera gertatu zen ezbeharra, adin txikikoak, erandioztarrak biak, zihoazen Opel Kadett kotxea mendoitz baten kontra jo zuenean aipatu herriko Akarlanda parkean. Auto-istriputik zauririk gabe irten ondoren, presaka joan nahi ziren bertatik gazteak eta, kotxea martxan jartzeko sistema manipulatuta zegoela ikusita, atxiki egin zituzten gertatutakoa ikustera hurbildu ziren hainbat lagunek, beti ere, Ertzaintzaren iturriak aipatutakoaren arabera.
  Politika 2004-10-08 23:27

Orkatz Gallastegi eta Aitor Bores Valdemorora eraman dituzte diligentzietarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orkatz Gallastegi berangotarra eta Aitor Bores sopeloztarra urriaren 4an (astelehena) atera zituzten Castelloko eta Murtziako espetxetatik. Biak Alicanten elkartu eta batera iritsi ziren Valdemorora urriaren 6an (asteazkena), Madrilen diligentzia judizialak egiteko. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, diligentziak amaitu ondoren berriro itzuliko dira euskal preso politiko biak Castello (550 kilometro inguru Euskal Herritik) eta Murtziako (800 kilometro inguru) espetxeetara. Beste alde batetik, Algortako Anjel Figueroa eta Iñigo Otazua, Itzubaltzeta-Erroko Iñaki Gonzalo eta Urdulizko Andoni Muñoz euskal preso politikoek 10 urte kartzelan egingo dute hilaren 17an. Hori dela eta, datorren hilean ekitaldi bat egingo da preso hauen omenez Algortan.
  Kultura 2004-10-04 20:03

Martin Ugalde hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur goizaldean hil da Martin Ugalde idazle, kazetari eta euskaltzale andoaindarra. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko sortzaile izan zen, eta 1990ean kazeta horretako Administrazio Kontseiluko lehendakari postua hartu zuen. Lan horretan jardun zuen 1998 arte, orduan, Ohorezko Lehendakari izendatu zuten. Gaixo zegoen, Ugalde eta gaur goizaldean zendu da 83 urterekin. 70 liburutik gora idatzi zituen, eta kazetaritzan lan ugari egin zuen.
  Politika 2004-09-29 23:24

Informazio kontrajarriak ETAri laguntzea leporatutako atxilotuen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Antonio Alonso Espainiako Barne Ministroak jakinarazi duenez, goizaldeko ordu batak aldera hasitako ETAren aurkako polizia operazioak irekita jarraitzen du oraindik, eta baliteke datorren orduetan atxiloketa gehiago izatea. Erakunde armatuak mugetarako duen azpiegiturarekin lotu ditu atxilotuak Espainiako Auzitegiak eta Madrilen daude jada. Hala ere, egun osoan zehar, informazio kontrajarriak egon dira atxilotutakoen kopuruaren, nongoak diren eta horietako batzuk non atzeman dituzten inguruan ere bai. Oraindik ere, ordu hauetan gauzak ez daude batere argi.
  Hezkuntza 2004-09-29 22:34

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak euskal komunikabideen ibilbidea eta erronkak aztertuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Topaguneak eta Berria egunkariak antolatuta, Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua egingo da, azaroaren 9tik 12ra, Bilboko Euskalduna jauregian. Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakaslearen hitzetan, Kongresua egiteko "sasoia" da. Izan ere, euskarazko kazetaritzak azken hogeita hamar urteetan izandako hazkundeak gogoeta merezi duelakoan daude antolatzaileak.
  Kultura 2004-09-27 23:09

Orreaga-Bilbo ibilbidea egingo du Korrikak 14. edizioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gasteizko Hala Bedi irrati libreak iragarri duenaren arabera datorren urteko udaberrian burutuko den 14. Korrika Orregan hasi eta Bizkaiko hiriburuan amaituko da. Korrika bi urtero ospatzen du AEK helduen alfabetatze eta euskalduntze koordinadorak. Argazkian, Korrika 13 Berangon.
  Politika 2004-09-24 22:45

Hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatu dute hileko azken ostiraleko presoen aldeko elkarretaratzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur iraileko azken ostirala denez, hilero bezala, euskal preso politiko eta errefuxiatuen aldeko elkarretaratzeak egin dira Uribe Kosta eskualdeko hainbat herritan (Algortan, Berangon eta Leioan) eta Euskal Herri osoan. Etxeratek deitutako mobilizazioan "estatuek darabilten mendeku politika" salatu dute eta presoen alde hizketan dihardutenei "ekintzetara pasatzeko garaia" dutela adierazi diete.
  Jendartea 2004-09-21 23:50

Uribe Kostako Korridoreko Mimenaga-Sopela tartea 2006ko amaierarako egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Enekuri eta Abantzada artean, Txorierriko Korridorea ere handiagotuko du Bizkaiko Foru Aldundiak

Uribe Kostako Korridoreko Mimenaga-Sopela tartea egiteko lanak Enrique Otaduy enpresari esleitzea onartu du gaur Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Besteak beste, 30,8 milioi euroko aurrekontua dute obrek eta 2006ko azken hilabeteetarako amaituta egotea espero dute. Hain zuzen ere, Mimenagako errotondatik (Berango) Sopelako herrigunerako sarbidera bi kilometroko bidea eraikiko dute. Patxi Sierra-Sesumaga foru-bozeramaleak adierazi duenez, korridorea osatuko du zati berriak, Artazako errotondatik Sopelara. Horretaz gain, hondartzetatik aipatu herrira doan auto kopurua "arintzea" ahalbidetuko du, Berango-Sopela jasotako errotondatik abiatuta egingo diren areatzetara sartzeko eta Hegoaldeko Saihesbideko errepideen bitartez. "Azkorri, Arrietara eta Arrietaratiko kotxeak herrigunetik igarotzea ekidingo da", azaldu du Sierra-Sesumagak.
  Jendartea 2004-09-17 23:54

Berangok eta Erandiok ere Autorik Gabeko Eguna ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak koordinatutako Europako Mugirkotasun Iraunkorraren Asteari hasiera eman zitzaion atzo. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru aldundiek eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak ere kanpainan laguntzen ari dira. Uribe Kosta eskualdean, berriz, hainbat dira ekimenarekin bat egin duten udalerriak. Sopelan eta Getxon ez ezik, Berangon eta Erandion ere ekitaldi ugari antolatu dituzte asteburuan, Autorik Gabeko Egunaren inguruan. Berangon, bizikleta ibilaldia egingo dute bihar, 16:30etik aurrera, Berangoko Txirrindulari Elkartearen eskutik. Udal arduradunek gazteei dei egiten diete, batez ere Gaxt Klubeko bazkideei, Moreaga parketik abiatuko den ibilbidean parte har dezaten. Erandion ere bizikletada antolatu dute larunbat honetarako. Besteak beste, Altzagatik abiatuko dira, 19:00etan, "bizikletaren erabilera bultzatu eta garrai alternatiboen herritarrak kontzientziatzeko", Izaskun Trabudua ekimenaren arduradunek adierazi duenez. Gainera, gainontzeko egunetan, hitzaldiak, kale-tailerrak, puzgarriak, bide-heziketa eskolak eta irristaketa egongo dira.
  Jendartea 2004-09-17 23:53

Uribe Kostako zortzi eskolen kalitatea saritu du Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ikastetxeetako kudeaketaren kalitatea hobetzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abian jarritako proiektu pilotu batean aritu dira lanean, azken bi urteetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 24 eskola. Parte hartu duten ikastetxeetatik 17k eskuratu dute kalitatearen ziurtagiria, lortu dituzten hobekuntzengatik. Hain zuzen ere, Uribe Kosta eskualdekoak dira, Lehen Hezkuntzari dagokionez, ziurtagiria lortu duten guztiak: Santo Domingo (Berango), Gorliz, Andra Mari eta Gobela (Getxo), Txomin Aresti (Leioa), Plentzia, Elortza (Urduliz) eta Zipiriñe (Sopela), hurrenez hurren. Bigarren hezkuntzan, berriz, hauek lortu dute ziurtagiria: Aniturri (Agurain), Elorrio, Txurdinaga Behekoa (Bilbo), Txindoki-Alkartasuna (Beasain), Olazabal (Legazpi), Mutriku, Zuazola (Oñati), Lizardi (Zarautz) eta Zumaia. Aurreikusitakoaren arabera, beste 30 ikastetxek parte hartuko dute ekimen honetan datorren ikasturtean.
  Jendartea 2004-09-02 22:32

Babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, salneurri garestienak ezarri ditu Uribe Kostan Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak emandako aginduak hiru salneurri ezberdin ezarri ditu babes ofizialeko etxebizitzetarako, eta beste horrenbeste multzotan banatu ditu EAEko udalerriak. Uribe Kostari dagokienez, hiru multzoetatik bi garestienetan aurkitzen dira udalerri guztiak. Horrela, Berango, Erandio, Getxo, Leioa eta Sopelan eraikitako BOEen gehienezko salneurria metro koadroko 1.262 eurotakoa izango da. Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen, berriz, metro koadroko 1.221 eurotan jarri dute muga. Parametro horien arabera, eskualde barruan ere ezberdintasunak ematen dira: Sopelan Urdulizen baino 2.460 euro garestiago izango da 60 metro koadroko etxea erostea.
  Politika 2004-08-05 21:12

Ereaga, Larrabasterra eta Plentziako hondartzetan ere izango da igandean euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorka Martinez Urdulizko euskal preso politikoari 32 urteko kartzela zigorra jarri diote

(Argazkia Indymediatik hartua)

Uztailaren 31n, irteera operazioarekin batera, Euskal Herriko errepide sareko gunerik garrantzitsuenetan egin ziren mobilizazioekin bat eginez, beste ekimen bat antolatu du abuztuaren 8rako Etxeratek, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzeko. Horrela, azken urteetan egin den bezala, elkarretaratzeak egingo dira datorren igandean, 12:00etan, Euskal Herriko hondartzetan. Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ agerkari elektronikoaren bidez adierazi duenez, hiru areatzetan izango dira mobilizazioak Uribe Kosta eskualdean: Ereagan Igeretxetik (Erandio, Leioa eta Getxoko lagunentzat), Larrabasterran (Berango, Sopela eta Hego Uribekoentzat) eta Plentzia-Gorlizen (Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Barrika eta Urdulizko lagunentzat) Etxerat-ek hauetan parte hartzearen garrantzia nabarmendu du; horrela, "euskal gizarte osoa" deitu du ekimenotara.
  Kultura 2004-07-22 23:22

Santana eta Santiagoak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko bazter guztietan bezala, Uribe Kosta eskualdean ere, tokiren bateko jaiak amaitu eta handik lasterrera hasten dira alboko herrietakoak. Gainera, askotan aldi berean izaten dira eta zail samar egiten zaigu nora joan erabakitzea. Izan ere, leku guztietako festek bere xarma daukate. Asteburu honetan, badaukagu zer aukeratu eskualdean. Areetan ostiral honetan hasi eta igandera arte luzatuko dira San Ana jaiak. Gorlizen ere bihar piztuko dute Santiagoen suziria eta uztailaren 27an, Urri erre bitartean, gozatzeko aukera izango dute bertakoek zein kanpokoek. Berangon, berriz, larunbatean hasi eta astelehenean amaituko dira Santa Ana ospakizunak.
  Jendartea 2004-07-09 22:28

Droga-trafikoa egotzita hamaika pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, horietatik bi Berango eta Erandioko bizilagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak jakinarazi duenez, estupefazienteekin trafikatzen zuen talde baten ustezko hamaika kide atxilotu dituzte Bizkaian, azkenengo egunetan. Epailearen aurrera eraman ostean, horietatik bost espetxera sartu dituzte. Biilbon eta itsasadarreko bi aldeetan kokaina, speed eta hatxisa banatzeko sarerik garrantzitsuenetako bat osatzen omen zuten atxilotutakoek. Hain zuzen ere, I.A.M. berangoztarrari egotzi diote Eskuinaldeko arduraduna izatea eta taldea kokainaz hornitzea. Bestalde, AJ.D.L. Erandioko bizilaguna ere atzeman dute.
  Kultura 2004-07-05 23:00

Besteak beste, Uribe Kostako eskaintza kulturala jaso du mapa batean Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko eskaintza kulturalari buruzko mapa bat burutu du, lurralde guztiaren azterketa zabal eta zehatz bat eginez. Lanaren helburua, eskaintzen diren zerbitzuak zenbatzea eta aztertzea da, ahalik eta hobekien eskaini daitezen. Erakuspenak 13 eskualdetan banaturik dauden udalerriak aztertzen ditu: Nerbioi Garaia, Arratia Nerbioi, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterriak, Lea Artibai, Eskuin Ibarra, Ezker Ibarra, Mungialdea, Txorierri, Uribe Kosta eta Meatzaldea. Bilduriko informazioa 2001ean zehar izandako eskaintza kulturalari dagokio.
  Hezkuntza 2004-06-23 20:26

Datorren lau urtetan enborrezko ikasgai guztiak euskaraz emango dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateak datozen lau urtetan enborrezko ikasgai guztiak euskaraz emango dituela iragarri du Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreak. Halaber, EHU Europako unibertsitate esparrura abiatzen bada gradu-titulu guztiak euskaraz eskaini beharko direla gaineratu du. Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketa batean, Perez Iglesiasek azpimarratu du enborrezko ikasgai guztiekin osatu behar dela euskalduntze prozesua, "salbuespenen bat" egon daitekeen arren.
  Kultura 2004-06-18 19:51

Zatoz Bastidara! Izan ere, uzta hartu uztartuaz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Badator, badator, uzta dator. Eta uztarekin batera Araba Euskaraz aurkeztera gatoz. Badakizue non dagoen Arabako Errioxa? Bada bertan Bastida ikastola dago, orain dela ea 25 urte grinaz beterik hasi zen egitasmo handia. Halaxe baitzirudien orduan 7 ikasleekin hasi zen haur eta lehen hezkuntza. Hala ere, 2003-2004 ikasturtean 132 ikaslez osaturiko ikastetxetxoa izango dugu. Eta zuzen diogu zentroari, txiki-txikia geratu baitzaigu. Horixe da, beraz, 2004ko Araba Euskarazi eskatu nahi dioguna: ikastola berria. Hori dela eta, guztiok gonbidatzen zaituztegu euskal kultur ekintzaz osaturiko urtea gozatzera eta parte hartzera: jaiaz lehenengo eta, herriko batzordeak antolatuko dituen ekintza kulturalaz. Hortaz, lagun diezaiegun toki handiagoa behar duten umeei, orain arte bezala, euskara zabal dezaten.

Abestia entzun

Ibilbidea eta egitaraua ikusi
  Kultura 2004-06-14 23:45

"Euskaraz blai!" kanpaina abiaraziko dute Bizkaiko 46 udalek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskararen jarraipena familiaren bidez bultzatzeko "Euskaraz blai!" kanpaina aurkeztu dute gaur Bilbon. "Sentiberatze-kanpaina" honek uda osoko iraupena izango du, Bizkaiko toki-erakundeetako hainbat zerbitzuk bultzatuta eta Alkarbide bilguneak koordinatuta. Kanpaina honen helburu nagusia familiaren bitartez euskararen jarraipena edo transmisioa sustatzea da.
  Politika 2004-06-09 00:00

Herrietako jaietan "jopuntua" jartzea egotzi diote Getxoko PPri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Herrietako jaien aurka joatea egotzi dio Getxoko PPri Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Izan ere, Iñaki Deunaren jaietan, Gorrondatxe Kultur Elkarteari txosna jartzeko aukera eman izana kritikatu eta terrorismoaren apologia egitea leporatu zion Jai Batzordeari, joan den asteartean, Marisa Arrue popularren bozeramaleak. Hori dela eta, "Euskal Herriaren kontrako eraso globalean eta Batasuna, AAB, Askatasuna, Segi, Haika, Ekin, Zumalabe Fundazioa, Egin, Xaki, Kale Gorria, Egunkaria, Zabaltzen, AEK, Ikastolen Federazioa, Getxo Bizia, HZ herri kandidatura... denak eraso ondoren, orain herrietako jaietan jopuntua" jartzea egotzi diote Getxoko PPri presoen aldeko mugimendukoek.
  Ekonomia 2004-06-08 23:56

Lanuzteekin jarraituko dute aste honetan udal administrazioko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ELA eta LAB sindikatuek gaur adierazi dutenez, aste honetan zehar lanuzte gehiago izango dira EAEko 33 udalerritan eta Bizkaiko Foru Aldundian, udal eta foru administrazioetan hitzarmenaren negoziazioa bultzatzeko. Besteak beste, Uribe Kosta eskualdeko Getxo, Leioa, Berango eta Gorliz herrietan egingo dira protestak.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04