Jendartea 2018-11-07 18:09

Tripontzia Urteberriko saria

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Bigarren urtez, Gure Esku Dagok Tripontzia Urteberriko Saria ekimena martxan jarri du. Dagoeneko kalean da, eta saritik jasotako dirua Gure Esku Dago taldea finantzatzeko erabiliko da. Euskal Herri osoan egongo da salgai, baita gure udalerrian ere.

  Euskara  Uribe Kosta 2018-11-07 12:52

Klika, klika, klika, hemen dator Korrika

ARGIA.EUS

"Klika" leloa aukeratu du AEK-k aurtengo Korrikarako. 21. edizioa izango da eta apirilaren 4tik 14ra bitartean zeharkatuko du Euskal Herria, Garesen hasi eta Gasteizen bukatu. Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko du euskararen aldeko lasterketak, kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduaren alorrean egin zituen ekarpenengatik.

  Jendartea  Uribe Kosta 2018-11-05 11:13

Stock Euskadi azokak 3.000 euro emango dizkio giltzurruneko gaixoen Bizkaiko elkarteari

Stock Euskadi azokak 3.000 euro emango dizkio giltzurruneko gaixoen Bizkaiko elkarteari

Azaroaren 9tik 11ra BECen egingo da Stock Euskadi outlet azokaren hamabosgarren edizioa. Oraingoan, irabazien zati bat, 3.000 euro, giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa (GGK) dutenen ALCER elkarteari emango dizkiote. Munduko biztanleen %10ek jasaten dute GGK. 

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2018-11-05 09:42

Arrate Illaro ere sailkatu da finalaurrekoetarako

Arrate Illaro ere sailkatu da finalaurrekoetarako

Berriatuan jokatu zen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Bertan, Oihana Bartra bilbotarrak lortu zuen finalaurrekoetarako txartel zuzena. Lau uribekostar izango dira hurrengo fasean: Jone eta Imanol Uria, Unai Mendiburu eta Arrate Illaro.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2018-10-31 23:36

Itxaso Paia: "Arerioak? Kontrakoa, bertsolariok elkarren beharra daukagu saio ona egiteko"

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketa jokatuko da azaroaren 4an Berriatuan. Itxaso Paia algortarra izango da Uribe Kostako ordezkari bakarra saio horretan. Beragaz berba egin dugu domekarako eta txapelketarako dauzkan aurreikuspenez.

  Jendartea  Uribe Kosta 2018-10-31 10:40

Bizitzan bezala, heriotzaren prozesuan ere lagundu behar da

Iker Rincon Moreno

Bizitzan bezala, heriotzaren prozesuan ere lagundu behar da

Inork ez du heriotzaren inguruan berba egin gura; hala ere, hori normalizatu beharra dagoela uste du Naomi Hasson hezitzaileak: "Naturaltasunez hartu beharra dago, azken agurra ondo eman ahal izateko".

  Iritzia  Getxo  Uribe Kosta 2018-10-31 12:45

Eredugarria zer den

Goizalde Landabaso - BERRIA.EUS

Eredugarria zer den

Txio harrigarria izan zen. Gaztetxoen arteko futbol partida bat: Athletic 25-0 Getxo. Kiroltasun style.

  Kultura  Uribe Kosta 2018-10-31 11:24

Banden Lehiak baditu finalistak: Belatz, Dekot, Zizel eta Nau

Banden Lehiak baditu finalistak: Belatz, Dekot, Zizel eta Nau

Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia musika-txapelketaren hamargarren edizioa bukaerara iritsi da. Hamalau taldek eman dute izena aurtengoan, eta lau finalistak daborduko aukeratu dituzte.

  Kultura  Leioa  Plentzia  Uribe Kosta 2018-10-29 17:17

Aitor Bizkarra nagusitu da Plentziako bertso-kanporaketan

Aitor Bizkarra nagusitu da Plentziako bertso-kanporaketan

Aitor Bizkarra bertsolari abadiñarrak irabazi zuen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketak Plentziako Jai Alai frontoian jokatutako kanporaketa. Peru Vidal bertoko ordezkaria laugarren postuan geratu zen.

  Historia  Barrika  Uribe Kosta 2018-10-28 19:47

Joseba Rios: "Lurralde honetan urbanizazio itzelak egon dira eta aztarnategi asko desegin dira"

Historiaurreari begira jarri ginen joan den eguenean, urriaren 25ean, El Rincón de Barrika tabernan, Aranbaltzako aztarnategi garrantzitsutik oso hurbil. Joseba Rios arkeologoak, HIRUKAko Iker Rincon kazetariak egindako galderei erantzunez, Uribe Kostan aurkitutako aztarnez eta bere lanaren nondik norakoez berba egin zigun.

  Kultura  Leioa  Plentzia  Uribe Kosta 2018-10-26 12:35

Peru Vidal: "Ez dut inor arerio moduan ikusten"

"Sorpresak egon dira aurreko saioetan eta honetan ere egon daitezke". Horrela laburbildu du Peru Vidal Gurrutxaga bertsolariak domekan Plentzian jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa. Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kidea etxean jokatuko du: Leioan bizitza gehiena eman arren, Plentzian jaioa da.

  Kultura  Uribe Kosta 2018-10-26 08:32

ÑH nazioarteko diseinu-sariketan finalista izan da HIRUKA

ÑH nazioarteko diseinu-sariketan finalista izan da HIRUKA

Iberiar penintsulako eta Latinoamerikako hedabideen diseinu onenak aitortzen dituen ÑH sariketan finalera ailegatzea lortu du HIRUKAk. Zehazki, tokiko eta eskualdeko argitalpenen mailan lehiatu gara eta horretan gailendu da Portugaleko Jornal de Notícias egunkaria. Denera 2.318 lan aurkeztu dira aurtengo ediziora.

  Jendartea  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2018-10-25 15:00

Yolanda Jaénen hilketa salatu dute Getxon

Yolanda Jaénen hilketa salatu dute Getxon

Elkarretaratzea egin dute Getxoko Aixerrota institutuko ikasle, irakasle, guraso eta langileek, gaur goizean, Yolanda Jaén Gómezen hilketa arbuiatzeko. 50 urteko emakume iruindarra herenegun hil zen Zaragozako ospitale batean.

  Iritzia  Uribe Kosta 2018-10-22 17:05

Herri modura erantzun dezagun

Paul Bilbao (Kontseiluko Idazkari Nagusia)

Aurrekoan lagun batek esan zidan azken boladan behin eta berriz agertzen naizela prentsan Nafarroako euskararen egoeraz hitz egiten. Egia esan, kezka sortu zidaten hitz haiek, bazirudielako Nafarroa urrunetik ikusten zuela, edota nafarren arazoez ari nintzela; hirugarren batzuez.

  Euskara 2018-10-25 10:20

5 urte euskarari puzka: Errigora martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Uribe Kostako Aek

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpitan Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK. Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan

  Gazteok  Barrika  Berango  Gorliz  Leioa  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2018-10-24 17:11

Praktikak egiteko 15 beka eskainiko dituzte eskualdean

Praktikak egiteko 15 beka eskainiko dituzte eskualdean

Mankomunitateko udalek eta Leioako Udalak martxan ipini dute inguruko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko beka-programa. 18 eta 29 urte bitarteko gazte titulatuentzako 6 hilabeteko 15 beka izango dira, Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren barruan. Urtarrilaren 31ra arte sar daitezke eskaerak.

  Euskara  Uribe Kosta 2018-10-23 18:10

Durangoko Azokak bere aniztasuna aldarrikatuko du abenduaren 5etik 9ra arte

Durangoko Azokak bere aniztasuna aldarrikatuko du abenduaren 5etik 9ra arte

Durangoko Azokak 53. edizioko kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, urriaren 23an, Durangoko Arte eta Historia Museoan egindako prentsaurrekoan. "DA! asko dira!" izango da aurtengo leloa, azokak bere aniztasuna aldarrikatuko baitu edizio honetan. Txakur Gorria sormen kolektiboa izan da aurtengo kartelaren egilea.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2018-10-23 18:08

Mahai-ingurua: "Non eta nori erosi beharko genioke jatekoa?"

Elikagaien salmenta zuzenaz eta hurbileko zirkuituez jardun genuen HIRUKA jardunaldien bigarren saioan, urriaren 18an, Urdulizko Etxeandia Garardauak garagardo-fabrikan. Jon Etxeandia anfitrioiaz gainera, Gabi Basañez, Haizea Bengoetxea eta Jabi Peña ekoizleak batu genituen mahaiaren inguruan.

  Politika  Erandio  Getxo  Leioa  Sopela  Uribe Kosta 2018-10-23 17:35

EH Bilduk alkategaiak aukeratzeko prozesua martxan ipini du Uribe Kostako herri handietan

EH Bilduk alkategaiak aukeratzeko prozesua martxan ipini du Uribe Kostako herri handietan

Leioa, Getxo, Sopela eta Erandion alkategaiak aukeratzeko prozesuak martxan ipini ditu EH Bilduk. Ondorioz, alderdiak informatu duenez, hautagaitzak aurkeztea ere posible dute hala gura dutenek, urriaren 28ra artean. Gainontzeko herrietan aurrerago egingo dute prozesua.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04