Politika  Plentzia  Uribe Kosta 2017-08-04 16:20

Euskal presoen eta iheslarien aldeko Itsas Martxa egingo dute Plentzian zapatuan

Euskal presoen eta iheslarien aldeko Itsas Martxa egingo dute Plentzian zapatuan

Bihar, zapatuan, Itsas Martxaren laugarren edizioa egingo du Uribe Kostako Etxeratek, Plentziako Badian. Ekimena goizeko 12:30ean hasiko da, Plentziako metro-geltokian, espetxean zendutako Kepa del Hoyo galdakaoztarrari omenaldi bat eginez. Ondoren, manifestazioan abiatuko dira itsasadarrera, bertan ontziak hartu eta badiaraino joateko. Antolakuntzak gogorarazi duenez, Itsas Martxak bat egiten du "urtero legez, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko hondartzetako mobilizazioakaz".

  Kultura 2017-08-04 09:45

Portu Zaharreko bertso saioak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Portu Zaharreko bertso saioak!

Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazak bertako eskailera maila beste bertso eder entzun ditu, hango giro kresaltsu sorgintzailean. Abuztuaren 12an S. Lizasok eta I. Vidalek eutsi egingo diote tradizio luzeari. Marmitako eguneko sari ematea ALBEko gazteen kontu. Laster jausiko zara kai zaharreko euskal xarmaren sareetan! http://www.albe.eus/berriak/716-portu-zaharreko-bertso-saioak

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2017-08-03 09:30

Begoñako galeriak bisitatzeko ez dago hitzordua eskatzeko beharrik, abuztuan

Begoñako galeriak bisitatzeko ez dago hitzordua eskatzeko beharrik, abuztuan

Nork bere kabuz eta aurretik hitzordua hartu barik bisitatu ahal izango dira Begoñako galeriak hilabete honetan. Bisita gidaturik ez dute eskainiko, baina galeriak bisitarientzat zabalik egongo dira, martitzenetik domekara bitartean.

  Kultura  Gorliz  Uribe Kosta 2017-08-02 13:30

Jazz Ostegunak kontzertu-programaren bigarren hitzordua, bihar

Jazz Ostegunak kontzertu-programaren bigarren hitzordua, bihar

Gorlizko Xurrut pizzeria-tabernak udan antolatzen duen musika-zikloaren bigarren kontzertua izango da bihar, eguenean, abuztuaren 3an, 22:00ak inguruan. Walking Class Hero taldeak emango du zuzenekoa, Jazz Ostegunak programaren barruan.

  Jendartea  Getxo  Gorliz  Plentzia  Sopela  Uribe Kosta 2017-08-02 13:29

Uribe Kostako hondartzek erakarri dute bisitari gehien

Uribe Kostako hondartzek erakarri dute bisitari gehien

Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzetako datuen berri eman ditu, zehazki udako denboraldiaren lehenengo hilabete biena. Erakundeak zabaldu duenez, bisita gehien izan duen hondartza Areeta izan da. Hara, 164.854 bisitari joan dira. Bisiten podiuma uribekostarra da: bigarren lekuan dago Ereaga (118.686 bisitari), eta Arriatera-Atxabiribil (101.489), hirugarrenean.

  Politika  Barrika  Berango  Getxo  Lemoiz  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-08-01 17:00

Burdin Hesiaren aztarnak babesteko proiektua aurkeztu dute, berori jagoteko eta dagokion garrantzia aitortzeko

Joan den barikuan aurkeztu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak "Bilboko Burdin Hesia babesteko eta zaintzeko, eta Bilbo Gerra Zibilean babestu nahi zuen defentsa-lerro hori balioesteko proiektua". Bilbon egindako ekitaldian, beragaz batera izan ziren Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaz eta Aintzane Ezenarro Gogora institutuaren zuzendariaz gainera, Arabako eta Bizkaiko Aldundietako ordezkariak eta hesiaren defentsa-lerroak zeharkatzen dituen 33 udaletako ordezkariak; besteak beste, Getxoko alkate Imanol Landa eta Berangoko alkate Anabel Landa.

  Politika  Uribe Kosta 2017-08-01 12:23

Mobilizazioak izango dira gaur eta bihar, Del Hoyoren heriotzagatik

Mobilizazioak izango dira gaur eta bihar, Del Hoyoren heriotzagatik

Kepa del Hoyo preso galdakoztarra hil zen atzo Badajozko espetxean, bihotzekoak jota. Sortuk, LABek eta Ernaik mobilizazioetara deitu dute gaurko, "herri denetan", presoaren heriotza eta "espetxe politika hiltzailea" salatzeko.

  Politika  Berango  Uribe Kosta 2017-07-27 13:00

Lapurreta bat salatu du Uribe Kostako Sarek

Lapurreta bat salatu du Uribe Kostako Sarek

Uribe Kostako Sarek salatu du pasa den martitzenean, hilaren 25ean, zenbait material lapurtu ziotela euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko herritarren sareari. Ebasketa Berangon izan zen, bertako Santa Ana jaien ostean. Sareak adierazi duenez, "sarekide baten kotxean sartu" eta materiala lapurtu zuten.

  Politika  Erandio  Getxo  Leioa  Sopela  Uribe Kosta 2017-07-24 17:39

Sinbolo frankistak geratzen dira Erandion, Getxon, Leioan eta Sopelan

Sinbolo frankistak geratzen dira Erandion, Getxon, Leioan eta Sopelan

Uribe Kostako lau udalerritan ikusgai dago oraindino diktadura frankistaren sinbologia, estatu-kolpe falangistatik 80 urte pasa direnean. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Bizkaian 18 dira horrelako iruditeria duten udalak, tartean Erandio, Getxo, Leioa eta Sopela. Eskualdean aurkitutako objektu denak lehengo Etxebizitzaren Institutuko plakak dira. Jaurlaritzak horiek kentzeko laguntzak emango ditu.

  Jendartea  Barrika  Getxo  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Uribe Kosta 2017-07-24 13:16

Bandera berdea dago Areeta, Ereaga, Armintza eta Muriola hondartzetan

Bandera berdea dago Areeta, Ereaga, Armintza eta Muriola hondartzetan

Bandera berdea dago jasota eskualdeko zenbait hondartzetan: Areeta, Ereaga, Muriola eta Armintza. Hala, Bizkaiko Gurutze Gorriak zabaldu duenez, bertako areatzetan bainua librea da. Bestalde, Arrigunagan, Plentzian eta Gorlizen, bandera horia dago. Gomendatuta dago baina kontuz hartzea. Bestelako hondartzetan bandera gorria dago eta debekatuta dago bainatzea. Uraren batez besteko tenperatura 20 gradukoa da eta mareagora 18:12an izango da.

  Kultura 2017-07-21 12:57

Hitzaldia: Euskal komikia euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia

Hitzaldia: Euskal komikia euskaraz

Mintzaldia Mikel Begoña-ren eskutik.

  Ekonomia  Uribe Kosta 2017-07-19 21:53

Indarrak batu dituzte eraikuntza-klusterrak eta tokiko euskal komunikabideek

Indarrak batu dituzte eraikuntza-klusterrak eta tokiko euskal komunikabideek

Eraikune EAEko eraikuntza-klusterra eta Tokikom akordio garrantzitsu batera heldu dira gaur goizean. Eragile biek euskarazko edukiak sortu eta ipiniko dituzte irakurleen eta erabiltzaileen eskura, eraikuntzaren gaineko komunikazioa hobetzeko. Lankidetza-hitzarmena sinatzeko ekitaldian parte hartu dute Alberto Marín Eraikuneko presidenteak eta Jone Guenetxeak, tokiko euskal komunikabideen presidenteak. HIRUKA Tokikomeko kidea da.

  Ekonomia  Barrika  Berango  Gorliz  Leioa  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-07-18 20:02

Aldundiak 162.000 euro erabiliko ditu eskualdeko 8 udalerritan gazte-enplegua sustatzeko

Aldundiak 162.000 euro erabiliko ditu eskualdeko 8 udalerritan gazte-enplegua sustatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak "Udal Gaztedi Uribe Kosta" hitzarmena onetsi du gaur goizean. Hitzarmen hori Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalakaz sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Gazteen artean enplegu, ekintzailetza, osasun eta ongizate arloko jarduerak sustatzeko, 162.676 euro bideratuko dituzte. Pasa den ekainean, Erandioko Udalagaz sinatu zuen akordioa Aldundiak.

  Jendartea  Berango  Erandio  Getxo  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-07-14 13:50

Larrasbasterra eta Ibarbengoa geltokien artean obrak egingo dituzte, urte eta erdiz

Larrasbasterra eta Ibarbengoa geltokien artean obrak egingo dituzte, urte eta erdiz

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) trenbide-plataforma berrituko du Ibarbengoa eta Larrabasterra metro-geltokien artean. Erakunde horren Kontseilu Nagusiak atzo Bilbon erabaki zuenez, 2.194.794 euro bideratuko dituzte obra horretara; lanek 17 hileko iraupena izatea espero dute. Modu berean, beste egitasmo berri batzuk onartu zituzten atzo: Sopelako kotxe-tokietarako tornu berri bat erostea; Urdulizko Udalagaz ur-saneamendua hobetzeko hitzarmena sinatzea; eta Lutxanako azpiestazioan beste estalki bat eraikitzea.

  Politika  Barrika  Berango  Erandio  Getxo  Gorliz  Leioa  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-07-12 14:54

Uribe Kostak beste bi udalerriren babesa beharko du foru-arauak bultzatzeko

Uribe Kostak beste bi udalerriren babesa beharko du foru-arauak bultzatzeko

Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onartu dute gaur udalek ganbera horretan foru-arauak aurkeztu ahal izateko prozedura. Horren arabera, Uribe Kostako udalek ezin izango dute beraiek bakarrik foru-araurik proposatu. Izan ere, besteak beste, honako baldintza ezarri dute Batzar Nagusiek: "gutxienez, lurralde historikoko udalen %10ak" aurkeztea ekimena. Gaur egun Bizkaiko udalerriak 112 direnez, Uribe Kostako hamar udalek beste udalerri biren babesa beharko lukete edozein ekimena aurkezteko.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-07-12 10:48

11 lekutan Mintzatu!

11 lekutan Mintzatu!

Azkue Fundazioak "11 lekutan Mintzatu!" lehiaketa antolatu du; ekimenak hamaika astez iraungo du. Sariketan parte hartzeko, erabiltzaileek Mintzatu online aplikazioa erabili beharko dute. Horren bitartez, udan zehar, euskaraz berba egiten diren tokiei buruzko informazioaren zabalkundea egiten jarraitu gura dute.

  Jendartea  Berango  Getxo  Gorliz  Sopela  Uribe Kosta 2017-07-10 13:20

Justuri batek eragindako sutea amatatu dute Azkorrin

Justuri batek eragindako sutea amatatu dute Azkorrin

Azken egunotan esku bete lan ibili dira Artatzako suhiltzaileak. Bero olatuaren eraginez, suteak hasi ziren Gorlizen, Sopelan eta Berangon, aurreko egunotan. Atzo, ostera, ekaitzaren erdian, justuri batek jo zuen Azkorrin, 21:40ak aldera, eta sute bat abiatu zen bertan. Denak amatatu zituzten suhiltzaileek, traba handi barik.

  Kirolak  Sopela  Uribe Kosta 2017-07-05 17:15

Gloria Rodríguez nagusitu da Larrabasterran, Lointekek dena irabazi duen aste-akabuan

Gloria Rodríguez nagusitu da Larrabasterran, Lointekek dena irabazi duen aste-akabuan

Gloria Rodríguez Lointek taldeko txirrindulari murtziarrak irabazi zuen Larrabasterrako III Karmen Saria pasa den zapatuan, 23 urtez azpikoen eta elite mailetan. Bere atzean, Eider Merino eta Alba Teruel taldekideak sartu ziren, azken hori gainera 23 urtez azpikoen buru; hala, Lointeken erabateko nagusitasuna podiumean islatu zen. San Martzialgo igoeran eta Berriatuan, ordea, Eider Merinok irabazi zuen. Hortaz, Merino Euskaldun Txapelketako maillot berde berria da, Alba Teruel taldekidearen kaltean.

  Hezkuntza  Erandio  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-07-04 17:00

Neskengan zientzia eta teknologiarako bokazioa sustatzeko proiektu bati ekingo diote eskualdeko hiru ikastetxek

Neskengan zientzia eta teknologiarako bokazioa sustatzeko proiektu bati ekingo diote eskualdeko hiru ikastetxek

Erandioko Astrabudua BHIk, Algortako San Nikolas ikastolak eta Leioako Irlandesas ikastetxeak Inspira proiektua garatuko dute Uribe Kostan. Denera, Bizkaiko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 26 ikastetxetako 900 neska inguruk hartuko dute parte, 67 aholkularik talde bakoitzari emango dizkioten sei saioetan. Aholkulari denak emakumezkoak izango dira.

  Jendartea 2017-06-23 14:32

Aho-ra herri-ekimen feministaren lehen urratsak

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Hizkuntzak errealitatea sortzen duela esaten badugu, errealitatea alda dezakegu hizkuntza aldatuz gero Getxoko hizkuntza ugarietatik edanez, gure gorputzak eta gure hizkuntzak zein adierazpideak uztartuz, sor dezagun gure hitz-esaldi-kantutegi propioa feminismotik. Egun existitzen diren zapalkuntza anitzak gainditzera bidean, hizkuntzak ardatz izango dituen AHO-RA ekimena aurkeztu gura dizuegu. Oraingoan, Bilgune Feminista eta Amesten Elkarteko kideekin batera ari […]

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04