Asmatu argazki hau non egindakoa den, eta irabazi ikuskizun ederrez gozatzeko sarrerak!

Asmatu argazki hau non egindakoa den, eta irabazi ikuskizun ederrez gozatzeko sarrerak!

Azaroan emango diren bi ikuskizunez gozatzeko sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu, argazki hau Uribe Kostako zein lekutan egindakoa den esaten diguten HIRUKAlagun eta bazkideen artean. Honako ikuskizunetarako sarrerak irabaz ditzakezu:

  • Sopelako Kultur Etxeari esker, umeentzako Loops antzezlanaz gozatzeko 2 sarrera bikoitz. Emanaldia azaroaren 24an (domeka) egingo da, arrastiko 18:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.
  • Producciones Serranori, Dom La Nena musikari brasildarraren konzertuaz gozatzeko 3 sarrera bikoitz. Emanaldia azaroaren 24an (domeka) egingo da, arrastiko 19:00etan, Bilboko BBK Aretoan.

Horietako batez gozatzeko sarrera bikoitza lortu gura baduzu, helarazi erantzuna, zure izen-deiturak eta harremanetarako bide bat hona, azaroaren 15a (barikua) baino lehen: 

  • Alboko laukitxoa betez
  • hiruka@hiruka.eus
  • 944 911 337

OHAR OSO GARRANTZITSUA: "BAZKIDE ZENBAKIA" ATALEAN IDATZI ESKUALDEKO ZEIN TXOKOTAN EGINDAKOA DEN ARGAZKIA, ETA ADIERAZI BI IKUSKIZUNETAKO ZEINETARAKO GURA DITUZUN SARRERAK, MESEDEZ. EZ DA ZENBAKIRIK IPINI BEHAR

Izena eman

Zenbat da 2+2 hizkiz?