"Bake lehorra" antzezlana ikusteko prest?

"Bake lehorra" antzezlana ikusteko prest?

1872ko maiatzaren 24an, Amorebietan, Serrano Generala eta Orue Diputatua bakea negoziatzen ari dira, amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan; piramide sozialean apur bat beherago, ateaz bestaldean, alde biotako ofizialak (karlista eta liberala) politikarien segurtasuna babesten dute, elkarren arteko gorrotoa eta mesprezua aireratzen duten bitartean; gizarte eskalan beherago, Morgako kanpaleku karlista batean, karlistak soldadu liberal bat afusilatzera doaz, baina exekuzioa eteten da, bake-itunaren emaitza argitu arte; une hartan bertan, bederatzi legoatara, Oñatiko kanposantuan, bi nekazari negarrez ari dira, haur baten hilobiaren aurrean, liberal eta karlisten arteko liskarraldi batean irtendako bala galdu batek hildako haurra; inork ez daki bala zein aldetik irten zen.
Eszena hauek guztiak tartekatu eta kateatzen dira narrazioan. Zenbat eta gorago joan gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua. Handiagoa erremina eta gorrotoa.

 

"Bake lehorra" Tartean Teatroren antzezlanaz  gozatzeko aukera izango dute irabazleek. Muxikebarrin izango da, urriaren 7an, 19:30ean.

Sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu, ez galdu aukera!

Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 2a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Zenbat da 2+2 hizkiz?