Berangon kokatuta dagoen Sputnik Climbing zentroak bertan eskalatzeko aukera ematen dizu. Bi pertsonentzako sarrerak dira, beharrezko ekipamendua barne.
Sputnik Climbing zentroan denetarik aurkituko duzu, 1500 metro karratuko espazioa du boulderrean aritzeko eta jende guztiarentzako 180 bloke, astero diseinatzen direnak, mota eta zailtasun ugarikoak: indarra erabiltzeko, oreka praktikatzeko…; 11 bia labur, guztiak autoaseguruekin hornituta. IV gradutik hasita zazpigarren graduraino eta 7 metroko altuerarekin. Astero aldatzen dira (6 astean behin rokodromo guztia aldatzen da). Entrenamendu aula, Haurren txokoa, Fitness aretoa...denetarik aurkituko duzu!
Aukera galdu nahi ez baduzu, eman izena zozketan!
Zozketan parte hartu gura baduzu, abenduaren 14a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.