"Hobe ixilik!" antzezlana Muxikebarrin ikusteko sarrera bikoitza gura duzu?

"Hobe ixilik!" antzezlana Muxikebarrin ikusteko sarrera bikoitza gura duzu?

Bata zein bestea, biak ala biak… Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesanak; gaur egun, edozer esanda ere, eztabaida dantzan dago (Me Too mugimendua, aldaketa klimatikoa, amatasun subrogatua…), baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.

Txalo produkzioen antzezlan hau ikusteko sarrera bikoitza irabazteko aukera ematen dizugu, Muxikebarriren eskutik otsailak 11n, arratsaldeko 19:30an.

Zozketan parte hartu gura baduzu, urtarrilaren 5a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

Zenbat da 2+2 hizkiz?