"Munduari itzulia 80 egunetan" haurrentzako antzerkirako sarrera bikoitzak gura dituzu?

"Munduari itzulia 80 egunetan" haurrentzako antzerkirako sarrera bikoitzak gura dituzu?

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.
Antzerki-emanaldia izeba-osabek Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” nobela mitikoa ozen irakurtzen amaitzen dutenean hasiko da. Orduan, ilobek esango dute ez dela beharrezkoa munduan zehar bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako pertsonak ezagutze-ko. Haiek eskolan eta herrian mundu osoko pertsonekin egunero bizi dira.
Momentu horretatik aurrera, herritik buelta hori ematera jolasten hasiko dira jatorri desberdineko pertsonak ezagutu eta haiekin bizitzeko. Ezagutuko duten pertsonaia bakoitzak bere sustraiak, ohiturak eta aberastasun kulturalak erakutsiko dizkiete. Kasu honetan, eleberrian bezala, erlojuak berebiziko garrantzia izango du, baina 80 egunen ordez, 80 minutu izango dira, eszenako emanaldiaren ia denbora erreala.

Muxikebarrin izango da antzezlana, urriaren 9an (domeka), arratsaldeko 18:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 2a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Zenbat da 2+2 hizkiz?