"Saturraran" operarako sarrera bikoitza irabazi gura duzu?

"Saturraran" operarako sarrera bikoitza irabazi gura duzu?

Opera euskaraz!

Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak bi maitale direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez. Elkar maitatu ezin diren bi emakumeren kontakizuna da Saturraran. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgoneta batean heldutako andaluziarra, elkarrekin maiteminduko dira. Heroinaren zurrunbiloak harrapatuko ditu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelaren hondakinetan hartuko dute babesa. Jose, Aneren aita alarguna, haiek laguntzen ahaleginduko da. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia da Saturraran.

Bilboko Arriaga Antzokian izango da ikuskizuna, ekainaren 20an, eguenan, arratsaldeko 19:30ean.

Zozketan parte hartu gura baduzu, ekainaren 9a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

  • Idoia l.
  • Ainara A.