"Herriaren hezkuntza eta demokrazia"
L. Azkargorta eta A. Garagarza: “Klase-bereizketa deuseztatzeko eta garai berrien erronkei aurre egiteko hezkuntza politeknikoa proposatu zuen Krupskaiak”

Iker Rincon Moreno api 30, 19:17 Getxo   Plentzia

Plentziako Aitor Garagarza Hezkuntza Zientzietan doktore eta EHUko irakasleak proposatuta, Nadezhda Krupskaia iraultzaile eta pedagogo errusiarraren (1869-1939) Herriaren hezkuntza eta demokrazia lana euskarara ekarri du Leire Azkargorta itzultzaile algortarrak. Azken honek aitortu duenez, ez da erronka makala izan 1915ean idatzitako liburu hori gurera ekartzea, baina pozik dago lortutako emaitzagaz. Maiatzaren 4an, zapatuan, aurkeztuko dute biek lana Itzubaltzeta/Romoko Casal liburu-dendan, 12:00etan; hala ere, horren aurretik, protagonista biokaz batu gara horren nondik norakoak beren-beregi ezagutzeko.

"Begirada barri bat" zinema eskaintza