api 30, 12:27 Urduliz
Azken lau urteetan legez, Mungia Igeriketa Taldeak Plentziako Badia zeharkaldia antolatuko du Plentziako Kai Eder Klubagaz eta beste hainbat erakunderen lankidetzagaz batera, maiatzaren 22an. Horien artean Aspanovas dago, eta zeharkaldiko parte-hartzaile bakoitzeko euro bat emango zaio elkarte horri, probak izan ditzakeen irabazi guztiez gain. Izena emateko epea ekainaren 14ra arte zabalik dago, hemen.
api 29 Leioa
Aste-akabu honetan Leioa Waterpolo taldeak asko zuen jokoan, hain zuzen, lehen mailan jarraitzearen erronka. Hala, CW Pontevedrari 18-13 irabazita lehenengo mailan jarraitzen dutela ziurtatu dute azkenean. Horrela, 14 urte beteko dituzte bigarren mailara igaro gabe eta Leioa Waterpoloko harrobian hezitako jokalarien % 100eko plantilla osatuz.