Maiatzak 2, osteguna

17:30

Espazioa ezagutuko dute umeek Urdulizko astronomia tailerragaz!

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Umeentzako jarduerak

Maiatzaren 31etik ekainaren 21era, barikuetan, astronomia tailerra egingo dute Urdulizko kultur etxean. Hala, umeak espazioan barrena ibiliko dira hiru saio praktiko eta gaueko behaketa bategaz. H1-H6 (6-12) kurtsoetako umeentzako prestatutako tailerra da. Izena emateko epea: apirilaren 17etik 28ra. ​​Plaza mugatuak dira.

Espazioa ezagutuko dute umeek Urdulizko astronomia tailerragaz! Urdulizko kultur etxea

Maiatzaren 31etik ekainaren 21era, barikuetan, astronomia tailerra egingo dute Urdulizko kultur etxean. Hala, umeak espazioan barrena ibiliko dira hiru saio praktiko eta gaueko behaketa bategaz. H1-H6 (6-12) kurtsoetako umeentzako prestatutako tailerra da. Izena emateko epea: apirilaren 17etik 28ra. ​​Plaza mugatuak dira.

19:00

Irakurketa txoko feminista: Zuz Martin 'Black is Beltza 2'

Abian kultur elkartea, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Maiatzaren 2an, eguenean, irakurketa feministaren azken saioa egingo dute. Hala, Zuz Martin Black is Beltza liburuaren ilustratzailea joango da Abian kultur etxera. Arrastiko 19:00etan izango da.

Irakurketa txoko feminista: Zuz Martin 'Black is Beltza 2' Abian kultur elkartea

Maiatzaren 2an, eguenean, irakurketa feministaren azken saioa egingo dute. Hala, Zuz Martin Black is Beltza liburuaren ilustratzailea joango da Abian kultur etxera. Arrastiko 19:00etan izango da.

Maiatzak 5, igandea

09:30

Barrika Pirata Trail lasterketaren beste edizio bat egingo dute maiatzaren 5ean

Udaletxea, Barrika | Kirol-ekitaldiak

Iazko arrakastaren ondoren, bigarrenez egingo dute Barrikako itsaslabarrak eta barnealdea zeharkatzen duen 13,22 kilometroko ibilaldia. Oraingoan ere, parte-hartzaileek korrika edo oinez egin ahalko dute zeharkaldia, eta izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da, 15 euroren truke.

Barrika Pirata Trail lasterketaren beste edizio bat egingo dute maiatzaren 5ean Udaletxea

Iazko arrakastaren ondoren, bigarrenez egingo dute Barrikako itsaslabarrak eta barnealdea zeharkatzen duen 13,22 kilometroko ibilaldia. Oraingoan ere, parte-hartzaileek korrika edo oinez egin ahalko dute zeharkaldia, eta izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da, 15 euroren truke.

Maiatzak 11, larunbata

13:30

Daborduko salgai daude Palestinari elkartasuna emateko Kuadrillen eguneko herri-bazkarirako sarrerak

Sopela, Sopela | Bestelakoak

Sopelako Kuadrillak taldeak Palestinari elkartasuna eskaintzeko "egun masibo eta arrakastatsua" antolatu gura du maiatzaren 11rako. Hala, Sopelako Kuadrillen eguna ospatuko dute Palestinaren auzia erdigunean kokatuz. Antolatzaileek iragarri dute apirilaren 26tik aurrera herri-bazkarirako sarrerak fisikoki erosi ahal izango direla Sopelako turismo bulegoan maiatzaren 8ra arte. Bestela, online hartu daitezke, hemen.

Daborduko salgai daude Palestinari elkartasuna emateko Kuadrillen eguneko herri-bazkarirako sarrerak Sopela

Sopelako Kuadrillak taldeak Palestinari elkartasuna eskaintzeko "egun masibo eta arrakastatsua" antolatu gura du maiatzaren 11rako. Hala, Sopelako Kuadrillen eguna ospatuko dute Palestinaren auzia erdigunean kokatuz. Antolatzaileek iragarri dute apirilaren 26tik aurrera herri-bazkarirako sarrerak fisikoki erosi ahal izango direla Sopelako turismo bulegoan maiatzaren 8ra arte. Bestela, online hartu daitezke, hemen.

Maiatzak 14, asteartea

17:00

Beti On zerbitzuaren nondik norakoak azalduko dituzte maiatzaren 14an Barrikan

Erretiratuen etxea, Barrika | Berbaldiak eta mahainguruak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Barrikako Udalak elkarlanean antolatutako berbaldia maiatzaren 14an, martitzenean, izango da, arratsaldeko 17:00etan, erretiratuen etxean. Hitzaldian, Euskadiko telelaguntza-zerbitzu publikoari buruz hitz egingo da, etxeetan ematen den etengabeko arreta-zerbitzuari buruz.

Beti On zerbitzuaren nondik norakoak azalduko dituzte maiatzaren 14an Barrikan Erretiratuen etxea

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Barrikako Udalak elkarlanean antolatutako berbaldia maiatzaren 14an, martitzenean, izango da, arratsaldeko 17:00etan, erretiratuen etxean. Hitzaldian, Euskadiko telelaguntza-zerbitzu publikoari buruz hitz egingo da, etxeetan ematen den etengabeko arreta-zerbitzuari buruz.

Maiatzak 16, osteguna

19:00

Eskualdeko euskararen berba biltzen dituen soinu-artxibo digitala aurkeztuko dute maiatzaren 16an

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Bestelakoak

Iñaki Gilisasti idazlearen Urduliz aldeko Berba Lapikokoa liburua digitalizatu dute soinu-artxiboakaz lagunduta. Hala, Non.eus webgunean liburuko eduki guztiak eskuragarri daude eskualdeko berbakera kontsultatu eta ezagutu gura duen ororentzako. Web atari horren aurkezpena egingo dute maiatzaren 16an, arrastiko 19:00etan, Urdulizko kultur etxean.

Eskualdeko euskararen berba biltzen dituen soinu-artxibo digitala aurkeztuko dute maiatzaren 16an Urdulizko kultur etxea

Iñaki Gilisasti idazlearen Urduliz aldeko Berba Lapikokoa liburua digitalizatu dute soinu-artxiboakaz lagunduta. Hala, Non.eus webgunean liburuko eduki guztiak eskuragarri daude eskualdeko berbakera kontsultatu eta ezagutu gura duen ororentzako. Web atari horren aurkezpena egingo dute maiatzaren 16an, arrastiko 19:00etan, Urdulizko kultur etxean.

Maiatzak 19, igandea

10:30

Nazioarteko Nordic Walking Eguna ospatuko dute Gorlizen maiatzaren 19an

Gorlizko kiroldegia, Gorliz | Irteerak eta txangoak

Urtero legez, Nazioarteko Nordic Walking Eguna egingo dute Gorlizko kiroldegian, 7 kilometroko martxa eginez. Hala, egitarau oparoa antolatu dute maiatzaren 19rako: 10:30ean prestakuntza-tailerrak egingo dituzte, 11:30ean martxaren hasierari ekingo diote eta 13:30ean amaitzeko ordua ezarri dute. Izen-ematea doakoa da Gorlizko Turismo Bulegoan edota 946 774 348 telefonora deituz.

Nazioarteko Nordic Walking Eguna ospatuko dute Gorlizen maiatzaren 19an Gorlizko kiroldegia

Urtero legez, Nazioarteko Nordic Walking Eguna egingo dute Gorlizko kiroldegian, 7 kilometroko martxa eginez. Hala, egitarau oparoa antolatu dute maiatzaren 19rako: 10:30ean prestakuntza-tailerrak egingo dituzte, 11:30ean martxaren hasierari ekingo diote eta 13:30ean amaitzeko ordua ezarri dute. Izen-ematea doakoa da Gorlizko Turismo Bulegoan edota 946 774 348 telefonora deituz.

19:00

Antzerkia: "Txizatoki bat eszenatokian" eta "Hamalau"

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Antzerkia

Txizatoki bat eszenatokian Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia "Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut". Asmo arranditsu honegaz ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez. Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko. Testuaren egilea eta aktorea: Patxo Telleria Ekoizpena: Tartean Teatroa Hamalau CAFE BAR BILBAO Antzerki Saria 2022. Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen. Fitxa Testua: Lutxo Egia Aktorea: Mikel Martinez Ekoizpena: Tartean Teatroa Iraupena: 20 minutu

Antzerkia: "Txizatoki bat eszenatokian" eta "Hamalau" Josu Murueta kultur etxea

Txizatoki bat eszenatokian

Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean.

Sinopsia

"Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea?

Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut".

Asmo arranditsu honegaz ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez.

Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko.

  • Testuaren egilea eta aktorea: Patxo Telleria
  • Ekoizpena: Tartean Teatroa

Hamalau

CAFE BAR BILBAO Antzerki Saria 2022.

Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean.

Sinopsia

Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen.

Fitxa

  • Testua: Lutxo Egia
  • Aktorea: Mikel Martinez
  • Ekoizpena: Tartean Teatroa
  • Iraupena: 20 minutu

Maiatzak 22, asteazkena

12:00

Bosgarren Plentziako Badia zeharkaldia ospatuko du Mungia Igeriketa Taldeak ekainaren 22an

Plentziako udaletxea, Plentzia | Kirol-ekitaldiak

Azken lau urteetan legez, Mungia Igeriketa Taldeak Plentziako Badia zeharkaldia antolatuko du Plentziako Kai Eder Klubagaz eta beste hainbat erakunderen lankidetzagaz batera, maiatzaren 22an. Horien artean Aspanovas dago, eta zeharkaldiko parte-hartzaile bakoitzeko euro bat emango zaio elkarte horri, probak izan ditzakeen irabazi guztiez gain. Izena emateko epea ekainaren 14ra arte zabalik dago, hemen.

Bosgarren Plentziako Badia zeharkaldia ospatuko du Mungia Igeriketa Taldeak ekainaren 22an Plentziako udaletxea

Azken lau urteetan legez, Mungia Igeriketa Taldeak Plentziako Badia zeharkaldia antolatuko du Plentziako Kai Eder Klubagaz eta beste hainbat erakunderen lankidetzagaz batera, maiatzaren 22an. Horien artean Aspanovas dago, eta zeharkaldiko parte-hartzaile bakoitzeko euro bat emango zaio elkarte horri, probak izan ditzakeen irabazi guztiez gain. Izena emateko epea ekainaren 14ra arte zabalik dago, hemen.

Uztailak 25, osteguna

10:00

XXXVI. Nekazaritza Azoka

Gorlizko eliza, Gorliz

Nekazaritza azoka Santiagoko egun handian. Herrialdeko produktuen erakusketa eta salmenta. Antolatzailea: Gorlizko Udala Artzeluz plaza, uztailaren 25ean

XXXVI. Nekazaritza Azoka Gorlizko eliza

Nekazaritza azoka Santiagoko egun handian. Herrialdeko produktuen erakusketa eta salmenta. Antolatzailea: Gorlizko Udala

Artzeluz plaza, uztailaren 25ean

Uztailak 27, larunbata

10:00

XXXVIII. Artisau Azoka

Gorlizko eliza, Gorliz | Azokak

Artisau azoka Santiagoko jaien barruan. Antolatzailea Gorlizko Udala. Artzeluz plazan, uztailaren 27an, zapatua.

XXXVIII. Artisau Azoka Gorlizko eliza

Artisau azoka Santiagoko jaien barruan. Antolatzailea Gorlizko Udala.

Artzeluz plazan, uztailaren 27an, zapatua.

Martxoak 22, ostirala

10:00
20:00

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sor­tzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI" Kultur Leioa

Maiatzak 4, larunbata

21:00
18:30

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Maiatzak 17, ostirala

11:00
18:00

UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean Kurtzio kultur etxea

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»