30. Kanpomartxo
Auzoz auzo, Erandio euskalduntzen

Iker Rincon Moreno api 29, 17:46 Erandio

Eguzkia lagun zutela, ospakizun borobilaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, domekan, Erandioko euskaltzaleek, Faoeta auzoan. Goizeko 11:00etatik aurrera, musika eskolako trikitilari eta pandero-joleek 30. Kanpomartxoren irekierari doinua jarri zioten eta, ondoren, euskal dantzez, bazkariaz, kantaguneez eta erromeriaz gozatzeko aukera izan zuten.

100 pertsona inguruk 30 kilometro egin dituzte bizikletaz subflubialaren proiektuaren kontra

Nahia Martinez Gondra api 29 Erandio   Leioa

Apirilaren 28an, domekan, 100 lagun inguruk "bizikletada" bat egin zuten Portugaletetik Leioako Artatza parkera subflubialaren proiektua bertan behera gelditzea eskatzeko. Hala, egitasmoa salatu eta Foru Aldundiari garraio publikoa eta bizikletaren aldeko apustua egin zezala aldarrikatu zuten, guztira 30 kilometroko ibilbidea bizikletaz osatuz. Iragarri dute hurrengo hitzordua ekainaren 15ean izango dela.

Asteazkena 1 eguraldia Min: 8ºC
Max: 15ºC
Osteguna 2 eguraldia Min: 6ºC
Max: 17ºC
Ostirala 3 eguraldia Min: 7ºC
Max: 20ºC

AEMET-ek emandako informazioa