Euriteek auzoak urpetu zituzteneko une haiek

Erredakzioa 2023 eka 20 Erandio

Ekaitz eta euri-jasa handi ugariak bizi ditugun egunotan, ur-putzu eta ibaien goraldiak ikusi ahal izan ditugu han eta hemen. Zorionez, zaparradak puntualak izaten ari dira, eta ezbehar handiegirik ez ditugu erregistratu orduotan. Duela 40 urte, aldiz, ez zen halakorik izan, eta ur-pilaketek udalerri osoak urperatu zituzten, hala nola Erandion, Altzaga auzoan. Gogoan dituzue une haiek? Kotxeak beharrean txalupetan kaleak zeharkatu zituztenak izan ziren 1983 urte hartan.