Euskal Herria Zadista

2017/04/26 19:30

Tosu landa | Getxo

Notre-Dame-des-Landeseko ZADekoek euren borrokaren berri emango digute.

Elkarrekin Podemoseko Lander Martinezekin solasaldia

2017/04/26 19:00

Kurtzio kultur etxea | Sopela |Berbaldiak eta mahainguruak

Datorren apirilaren 26an, eguaztena, Elkarrekin Podemoseko parlamentaria den Lander Martinez izango da gurekin. Euskal Parlamentuan Podemoseko bozeramailea denak erabakitze eskubidearen aldeko bere alderdiaren ikuspegia plazaratu eta demokrazia partehartzailearen indargune eta abantailen inguruan arituko da. Ez ezazu galdu! Itxaroten zaitugu! Hitzordua: Apirilak 26, eguaztena 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean (Sopela).

Sunu Buga Buga elkartearen lanari buruzko solasaldia

2017/04/26 20:15

Algortako kultur etxea (Villamonte) | Getxo |Berbaldiak eta mahainguruak

Gaur, eguaztenean, Sunu Buga Buga elkartea Gambian (Afrika) aurrera eramaten ari den lanari buruzko solasaldia izango da Algortako Villamonteko kultur etxean. Entitate horrek Getxoko Udalaren laguntza du, eta berbaldia Virginia Hormaechea getxoztarrak emango du, 20:15etik aurrera.

Atte Hil Aurretik

2017/04/27 20:00

Erandio |Antzerkia

Beheko Larraine taldeak ikuskizuna eskainiko du euskara hutsean, dohainik, Erandioko Azoka Zaharra aretoan.

Argazkia: BEHEKO LARRAINE taldea

Irakurketa Kluba

2017/04/28 17:30

Barrikako udal liburutegia | Barrika |Bestelakoak

Liburuaren Eguna dela eta, apirilaren 28an, barikua, Irakurketa-kluba batuko da Barrikako Udal liburutegian. Txanda bi egongo dira: 3 eta 4 urteko neska-mutilentzakoa (17:30-18:30) eta 5 eta 7 urte bitartekoentzakoa (18:30-19:30).

Erandioko emakume migratuen prestakuntzarako gunearen aurkezpena

2017/04/28 18:00

Behargintza Erandio |Batzarrak eta topaketak

Erandioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak martxan ipiniko du emakume migratuen prestakuntzarako elkargunea, datorren barikutik, hilak 28, eta uztailaren 8ra arte. Udalak zabaldu duenez, talde horren helburua mota denetako proiektuak, esperientziak eta sentimenduak partekatzea izango da.

Sahararen gaineko berbaldia

2017/04/28 19:30

Udaletxea Erandio |Berbaldiak eta mahainguruak

Begoña Beristain eta Jon Salvador atleta erandioztarrek jendaurrean azalduko dituzte pasa den otsailaren 28an Sahara Maratoian bizitakoak eta errefuxiatu-kanpamentuetako jendeagaz izandako hartu-emana. Berbaldia etzi, barikuan, izango da, Erandioko Udalbatzaren aretoan, 19:30ean. Sarrera doakoa eta librea izango da.

Sparrows filmaren proiekzioa

2017/04/28 21:00

Andres Isasi musika eskola | Getxo |Zinema

Rúnar Rúnarsson-en  filmaren proiekzioa eta foruma egingo da, 16 urtetik gorakoentzat.

Sarrera: 2,90 euro.

Irudia: FILMAFFINITY

Javier Otxoa klasika

2017/04/29 09:00

Getxoko Andra Mari kiroldegia Berango Getxo Uribe Kosta |Kirol ekitaldiak

Datorren apirilaren 29an, zapatuan, Javier Otxoa klasika antolatuko du Punta Galea txirrindulari-elkarteak. Ohi legez, zikloturistentzako txango horren bidez Javier Otxoa txirrindulariari gorazarre egingo dio klub getxoztarrak ibilbidearen 32. edizioan; Randonnée Punta Galea klasika gisa ere ezaguna da proba, 2005ean Otxoari eskaini aurretik hori baitzen izen ofiziala.

Hezeguneak ibilbide toponimikoa

2017/04/29 09:30

Fadura kiroldegia | Getxo |Irteera / txangoa

Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta larunbatean, apirilaren 29an Hezeguneak ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Fadura kiroldegiko atean. Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

Nazioarteko Dantza Eguna

2017/04/29 12:00

Uribe Kosta

Nazioarteko Dantza Eguna egingo da Uribe Kostan. Dantza-saioak egingo dira Algorta, Leioa, Erandio eta Gorlizen.

Argazkia: MICHAEL ZITTEL

Katillukadak

2017/04/29 18:00

Gorlizko udaletxea | Gorliz |Antzerkia

Txotxongiloak maneiatzeko lau teknika erakusten ditu Katillukadak. Lau ipuin kontatuko dira teknika bakoitzarekin, familiarekin ikusteko gomendagarriak.

Non: Gorlizko udaletxeko Bilkura Aretoan.

 

XXI. Mendeko Magia

2017/04/29 19:00

Berango Antzokia | Berango |Bestelakoak

Carlos magoak adin guztientzako entretenimendua ekarriko du Berango Antzokiko besaulkietara apirilaren 29an, 19:00etan. Ikuskizuna gaztelaniaz izango da eta sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai.

Argazkia: ESCRITURA VISUAL

Frida

2017/04/29 20:00

Josu Murueta kultur etxea | Erandio |Antzerkia

Humberto Roblesen Frida ikuskizuna eskainiko du Paco Obregón zuzendariak, gazteleraz.

Sarrera: 3 euro.

  • Zuzendaria: Paco Obregón
  • Aktoreak: Rosa Martínez-Alcocer / Frida Fran Lasuen / Violín
  • Eszenografia: Javier Obregón
  • Jantziak: Iris teatro
  • Musika: Fran Lasuen
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Iraupena: 1 hora 5 min.

Argazkia: IRIS TEATRO

Libertino dantza-saioa

2017/04/29 21:00

Kultur Leioa | Leioa |Dantza

2005etik, Marco Vargas & Chloé Brûlé-k etengabeko sintonia sortzailean dagoen taldea osatzen dute, berezko hizkuntza duena, flamenkotik dantzara bitartekoa. Estatuko egitaraurik garrantzitsuenetan izan dira eta nazioarteko leku aipagarri askotan ere. Ohikoak dira Leioan; izan ere, hemen, Me va gustando lanarekin aurkitu zuten bere ikuskizun berri honen hazia.

Askatasunari buruzko ikuskizuna. Dantza, kanta eta poesiaren askatasuna: adarkatu egiten diren hiru bide, hutsik dagoen kaiola batean batzen direnak etengabe. Atzera bueltarik ez duen erabaki bat hartzeko une delikatua irudika­tzen dute horrela: kaiolatik hegan irtetea.

Erritual soil eta biluzia, poetiko eta iradokitzailea, etengabeko harremanean dauden hiru bide horietan zehar gertatzen den bizitza kontatzen duena. Une magikoak sortzen dira eta arnasa hartzeko, airea eta indarra hartzeko, eremuak irekitzen ditu, berriro amildegira jauzi egin baino lehen, gure askatasun propio eta erostezinaren bila.

ZUZENDARITZA, KOREOGRAFIA ETA DANTZA: Marco Vargas, Chloé Brûlé
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Evaristo Romero
TESTUAK ETA ANTZEZLEA: Fernando Mansilla
ABESTEA: Juan José Amador
MUSIKA LANA: Gabriel Vargas
MUSIKA ZUZENEAN: Dúo Tormenta: Gabriel Vargas (gitarra), Manuel Montenegro (bateria)
IRAUPENA: 70′
HIZKUNTZA: gaztelaniaz

» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 29an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 7,5-15 euro

"No os lo vais a creer" - Maribel Salas

2017/04/29 21:00

Urdulizko kultur etxea | Urduliz |Antzerkia

Urduliz Umore Gauak programak Maribel Salas aktorea ekarriko dute datorren apirilaren 29an Urdulizko Kultur Etxera. Vaya Semanitako aktoreak No os lo vais a creer izeneko bakarrizketa saioa eskainiko du 6 euroren truke.

ARGAZKIA: URIBEFM

Ur Basque People ur-kiroletako elkartasun-ekimena

2017/04/30 10:00

Fadura kiroldegia | Getxo |Kirol ekitaldiak

Apirilaren 30ean, Guatemala laguntzeko elkartasun-ekimena egingo dute, Algortako Fadurako kiroldegian, igeriketa eta ur-kiroletako zaletu guztiei zuzenduta. Ur Basque People ekimen solidarioaren bigarren ekitaldia izango da; pasa den otsailaren 20an Plentzian egin zuten lehenengoa, Kios irlan dauden errefuxiatuak laguntzeko.

Kanpomartxo

2017/04/30 11:00

Lutxana Erandio |Jaiak

Baserritarren antzinako Kanpomartxo festa egingo dute aurton ere: datorren apirilaren 30ean izango da, domekan, Lutxanan. Auzoko zein udalerriko kultur talde askok parte hartuko dute. Goizeko 11:00etatik aurrera eta gauera artean, izango da zertaz gozatu: musikariez, euskal dantza-erakustaldiez, bertso-saioaz Itxaso Paya eta Anjel Mari Peñagarikanogaz, herri-bazkariaz, kantaguneaz, umeen herri-kirolez eta erromeriaz, kuadrillen arteko lehiaketaz eta Luhartz taldearen erromeriaz, eta abarrez. Erandioko euskaltzaleen topagune legez berreskuratu zuen Berbots!-ek ohitura zahar hori.

Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministen aurkezpena

2017/05/04 18:00

Abian kultur elkartea | Getxo |Berbaldiak eta mahainguruak

Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministen aurkezpena egingo du Algortako Bilgune Feministak datorren eguenean, maiatzaren 4an. Horretarako hitzordua 18:00etan jarri dute, Algortako Abian kultur elkartean (Bidebarri kalea, 2).

"Bertso-doinuak eta kantakera" ikastaroa

2017/05/09 20:00

Aldai patronatua Getxo |Bertsolaritza

Denok dakigu doinua bat-bateko bertsoaren oinarrizko osagaietako bat dela. Baina ematen ote diogu kantaerari behar besteko garrantzirik? Galdera interesgarri horri erantzuten lagunduko digu Eñaut Agirre bertsolari eta kantari errimeak. Ikastaroa, maiatzaren 9an izango da, 20:00etan Algortako Aldai patronatuan. Eman izena albegetxo@gmail.com helbidera idatzita.