mar 18, 14:42 Berango
Hamasei urtetik gorako berangoztarrek Kontakizun Laburren II. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute egunotan. Gaia librea da, baina berba hauek izan beharko ditu lanak: bidaia, sareak, kultura, pentsamendua eta liburua, eta idazlanak apirilaren 12a baino lehen bidali beharko dute, euskaraz edo gaztelaniaz. Saria Casa del Libron trukatzeko 100 euroko opari-txartela izango da.
mar 18, 10:39 Sopela
Thusia eta Piszifaktoria Ideien Laborategia konpainia arabarrek sortutako Hau ez da gerra bat antzezlana Sopelako Kurtzio kultur etxera helduko da bariku honetan, martxoaren 22an, arrastiko 20:00etan. Hala, minaren inguruan "gordintasun osoz" hitz egingo dute pieza honetan, minaren erroen bila egindako arkeologia-lan gisa deskribatzen baitute sortzaileek. Sarrerak leihatilan bertan erosi ahal izango dira edo, bestela, aurretik, webgunean.