mar 18, 14:03 Getxo
Legegintzaldi-plana osatzeko bileretan, kafe eta bazkarietarako Udalak 2.000 euro inguru gastatu dituela salatu du Getxoko EH Bilduk. Gastuok 2023ko urrian egindako kontratu txiki baten bidez bideratu zituzten udal-arduradunek eta, koalizio abertzalearen arabera, horrek ez du "inolako justifikaziorik". Getxoko Udalak "eraginkortasun-arrazoiengatik eta denbora-aprobetxamendua maximizatzeagatik" justifikatu du gastu hori.
mar 18, 11:32 Uribe Kosta
Eskualdeko EH Bilduk "Hurrengo geltokia: Uribe Kosta!" kanpaina abiatu du, Plentziako norabidean metroaren maiztasuna 13 minutura murriztea eskatzeko; izan ere, gaur egun 20 minutukoa da. Plentzia, Urduliz eta Sopelako alkateek bilera eskatu dute Metro Bilbao enpresagaz, proposamena azter dezan. Halaber, mozioak aurkeztuko dituzte eskualde osoan.