Kirolak 2017-04-28 09:34

Distira gabeko gau ona

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Nahiz eta oso ondo ez jokatu, Athleticek bere hirugarren partida jarraian irabazi zuen atzo Betisen aurka.

  Kirolak  Getxo 2017-04-27 17:10

Getxoko udako kirol-ikastaroetan izena eman daiteke daborduko

Getxoko udako kirol-ikastaroetan izena eman daiteke daborduko

Getxo Kirolak udal-erakundeak 1.700 leku baino gehiago eskainiko dizkie abonatuei udako ikastaroetan, uztailean eta abuztuan zehar. Programazioaren barnean, tenis-, padel-, futbol- eta igeriketa-ikastaroez gainera, haurrentzako kirol-jarduerak ere izango dira.

  Kirolak  Erandio 2017-04-26 13:10

Sahararen berri emango dute barikuan Beristainek eta Salvadorrek

Sahararen berri emango dute barikuan Beristainek eta Salvadorrek

Begoña Beristain eta Jon Salvador atleta erandioztarrek jendaurrean azalduko dituzte pasa den otsailaren 28an Sahara Maratoian bizitakoak eta errefuxiatu-kanpamentuetako jendeagaz izandako hartu-emana. Berbaldia etzi, barikuan, izango da, Erandioko Udalbatzaren aretoan, 19:30ean. Sarrera doakoa eta librea izango da.

  Kirolak 2017-04-21 14:15

Armaginen armak

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Talde zuri-gorriak astelehenean bere etorkizun europarra zehaztu ahal duen neurketa jokatuko du borrokan murgilduta dagoen Eibarren aurka  Europar asmo ezberdinak talkaIrakurri gehiago

  Kirolak  Leioa 2017-04-21 10:00

Leioa Mendi Tour izango da eguazten eta eguenean

Leioa Mendi Tour izango da eguazten eta eguenean

Mendi-filmik onenak Leioan egongo dira ikusgai, hilaren bukaeran. Leioa Mendi Tour ekimenean. Bilbao Mendi Film Festivaleko sei pelikula erakutsiko dituzte Kultur Leioako auditoriumean.

  Kirolak 2017-04-20 18:30

Oihane Hernández jokalaria Eurokopan egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Espainiako Selekzioak deitu du txapelketa europarrean parte hartzeko. Erdilaria talde zuri-gorriaren neska bakarra izango da Txekian jokatuko den 17 urte... Irakurri gehiago

  Kirolak  Getxo 2017-04-12 14:00

Getxo Kirolak-ek 27.000 abonatu izan zituen iaz

Getxo Kirolak-ek 27.000 abonatu izan zituen iaz

Getxo Kirolak udal-erakundeak 27.103 abonatuakaz itxi zuen 2016ko ekitaldia. Kopuru hori 2015. urtekoaren oso antzekoa da, %0,72ko galera baita 2015eko 27.300 bazkidegaz alderatuta. Hala, erakundeak eutsi egin dio 2008tik izan den abonatu kopuruaren igoerari, orain 9 urte baino 4.000 inguru gehiago baitaude.

  Kirolak  Erandio  Getxo  Leioa 2017-04-11 14:05

Bizkaiko Zubiaren Maratoi Erdirako izen-ematea zabalik dago

Bizkaiko Zubiaren Maratoi Erdirako izen-ematea zabalik dago

Datorren apirilaren 30ean, domekan, Bizkaiko Zubiaren Maratoi Erdiaren laugarren edizioa egingo dute, 10:30etik aurrera. Herri-lasterketa izaera dauka probak eta Getxo eta Portugaleteko herriak lotzen ditu, 21.097 metroko ibilbide baten bidez. Lasterketa Bizkaiko Atletismo Federazioak antolatzen du, Bilboko, Portugaleteko eta Getxoko udalen laguntzagaz.

  Kirolak  Uribe Kosta 2017-04-11 13:00

Sakoneta gimnastika-taldeak irabazi du taldekako Bizkaia Kirolak saria

Sakoneta gimnastika-taldeak irabazi du taldekako Bizkaia Kirolak saria

Oinarri-kirolean egindako lana saritu zuen atzo Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak sarien bidez. Talde-kirolean, lehen mailako Sakoneta gimnastika-taldeak jaso zuen saria. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak azaldu zuenez, "Bizkaia Kirol sariakaz kirolariok egiten duzuen ahalegina aitortu gura dugu, eskertu, eta aurrera begira ere kirola egiten segi dezazuen bultzatu gura dugu". Bilboko Bizkaia frontoian egin zuten ekitaldia ehunka kirol-eragileren aurrean.

  Kirolak  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-10 17:05

Depresioa kirolaren bidez prebenitzeko deia egin dute Getxoko osasun-txangoan

Depresioa kirolaren bidez prebenitzeko deia egin dute Getxoko osasun-txangoan

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Getxotik Oinez Bizi osasun-txangoaren V. edizioan parte hartu zuen atzo, domekan. Ehunka pertsonek parte hartu zuten Itxartu Taldeak Osasun Sailagaz batera antolatutako paseo ludikoan, Getxo udalerriko leku esanguratsuenetik barna ibiltzeko. Besteak beste, Imanol Landa Getxoko alkatea, Elena Coria eta Álvaro González zinegotziak eta Margarita Uria CGPJko kide ohia izan ziren Darpónegaz.

  Kirolak  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-10 12:45

Bizkaiko Herri Kirol Liga hasi da Areetan

Bizkaiko Herri Kirol Liga hasi da Areetan

Atzo goizean hasi zen Bizkaiko Herri Kirol Liga, Getxo udalerriko Areeta auzoan, Bizkaiko Zubiaren aldamenean. Denera 4 talde arituko dira kluben arteko lehian,  8 herri-kirol modalitatetan. Atzokoan Getxo Herri Kirol Taldearen erakustaldia izan zen. Talde getxoztarrak 37 minutu eta 5 segundo behar izan zituen lan denak bukatzeko. Bertaratutakoek herri-kirolen proba ederraz gozatzeko aukera izan zuten, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak zabaldu duenez.

  Kirolak  Getxo 2017-04-10 12:06

Irati Urbaneja Euskadiko txapeldunorde sailkatu da

Irati Urbaneja Euskadiko txapeldunorde sailkatu da

Irati Urbaneja Salazar izango da Espainiako Tenis Txapelketan, kadete-mailan, ekainaren 19tik 25era. Fadura Tenis Klubeko jokalariak Euskadiko Tenis Txapelketan bigarren postua lortu zuen, Donostian, Maialen Moranteren atzean. Morantek 7/6 eta 6/2 irabazi zuen finalean.

  Kirolak  Berango 2017-04-07 09:00

Zapatuan herri-txangoa egingo dute Berangon, Osasunaren Eguna ospatzeko

Zapatuan herri-txangoa egingo dute Berangon, Osasunaren Eguna ospatzeko

Gaur, apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna izango da. Hala, horren inguruan jarduera asko antolatu dituzte Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eskualdean. Hurrengoa bihar izango da, zapatuan, Berangon. Goizeko 10:30ean herri-txangoa izango da, nagusien etxetik irtenda. 3,6 kilometroko ibilbidea osatuta, leku berera helduko dira parte-hartzaileak.

  Kirolak  Getxo 2017-04-06 17:34

Prozesu parte-hartzailea zabaldu dute Faduran kirol-parkea diseinatzeko

Prozesu parte-hartzailea zabaldu dute Faduran kirol-parkea diseinatzeko

Getxo Kirolak udal-erakundeak Thinking Fadura (Fadura Pentsatuz) izeneko prozesua martxan ipini du. Ekimen horretan herritarrek parte hartu ahal izango dute, Fadurako kirol-instalazioak aldatzeko eta gune publiko berria diseinatzeko, Getxoko Udalak azaldutakoaren arabera. Bertan izango dira sarrera libreko parkea, alde batetik, eta Getxo Kirolak-eko abonatuek kirola egiteko instalazioak, beste aldetik.

  Kirolak  Getxo 2017-04-06 12:45

Txango osasungarria egingo du Osakidetzak Getxon, domekan

Txango osasungarria egingo du Osakidetzak Getxon, domekan

Domeka honetan, apirilaren 9an, bosgarren urtez egingo dute Getxotik Oinez Bizi ibilaldia. Ekimen horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Osakidetza ahaleginduko dira jendea kontzientziatzen, jakin dezan osasun-egoera onean egoteko ariketa edo jarduera fisikoren bat erregulartasunez egitea zein garrantzitsua den.

  Kirolak  Erandio 2017-04-06 10:00

Mendi-txirrindularien lehiak hartuko du Akarlandako zirkuitua

Mendi-txirrindularien lehiak hartuko du Akarlandako zirkuitua

Domeka honetan, hilaren 9an, jokatuko da Erandioko Udalaren XII. Mountain Bike Sari Nagusia, Unión Ciclista Erandio txirrindularitza-elkarteak antolatuta. Proba sortu zenetik egin dutenez, aurten ere Akarlandako parkean egingo da lasterketa.

  Kirolak  Getxo 2017-04-05 18:56

Ur-kiroletako elkartasun-ekimena egingo dute hilaren 30ean, Algortan

Ur-kiroletako elkartasun-ekimena egingo dute hilaren 30ean, Algortan

Apirilaren 30ean, Guatemala laguntzeko elkartasun-ekimena egingo dute, Algortako Fadurako kiroldegian, igeriketa eta ur-kiroletako zaletu guztiei zuzenduta. Ur Basque People ekimen solidarioaren bigarren ekitaldia izango da; pasa den otsailaren 20an Plentzian egin zuten lehenengoa, Kios irlan dauden errefuxiatuak laguntzeko.

  Kirolak  Getxo 2017-04-05 15:16

Frantzian, Ingalaterran eta Flandrian lehiatuko da Eiser Hirumet taldea

Frantzian, Ingalaterran eta Flandrian lehiatuko da Eiser Hirumet taldea

Ekainean eta uztailean, Europatik ibiliko dira Eiser Hirumet txirrindularitza-taldeko kideak. Taldeak euren formakuntza sustatu gura du, zenbait txirrindularitza-estilo ezagutu eta ulertzeko aukera eskainiz.

  Kirolak  Erandio 2017-04-05 12:00

Erandio-Erandio klasika zikloturista ez da berriro egingo

Erandio-Erandio klasika zikloturista ez da berriro egingo

Azken 24 urteotan apiril-maiatz aldera egin izan den Erandio-Erandio martxa zikloturistak ez du beteko 25. urteurrena. Erandioko Txirrindulari Elkarteak azaldu duenez, “erabat ezberdina den proiektu berri bati ekitea erabaki dugu; egitasmo hori paregabeko antolakuntza-erronka izango da gure kluberako. Hala, Erandio-Erandio klasika zikloturista ez da egingo”.

  Kirolak  Berango  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-05 10:00

Javier Otxoa klasikarako inskripzioa zabaldu dute

Javier Otxoa klasikarako inskripzioa zabaldu dute

Datorren apirilaren 29an, zapatuan, Javier Otxoa klasika antolatuko du Punta Galea txirrindulari-elkarteak. Ohi legez, zikloturistentzako txango horren bidez Javier Otxoa txirrindulariari gorazarre egingo dio klub getxoztarrak ibilbidearen 32. edizioan; Randonnée Punta Galea klasika gisa ere ezaguna da proba, 2005ean Otxoari eskaini aurretik hori baitzen izen ofiziala.