mar 18, 17:29 Getxo
Arkaitz eta Uxue algortarrek Korrika berezia antolatu dute Nikaraguan, Leon hirian. Azaldu dutenez, zapatuan egin zuten ekitaldia, herriaren eta tokiko erakundeen babesagaz, asteko egun horretan arrastiro egiten duten ikuskizun kulturalean. Diotenez, Euskal Herriaren, euskal kulturaren eta Korrikaren nondik norakoak azaldu zituzten eta, ondoren, Korrikari ekin zioten: "Erantzuna paregabea izan da".
mar 18, 12:23 Getxo
"Getxo Athleticegaz" lelopean, apirilaren 6an, zapatuan, 18:00etatik aurrera, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan eta Algortako Telletxe plazan askotariko kirol- eta aisialdi-jarduerak egongo dira, Athletic Clubek eta RCD Mallorca taldeak jokatuko duten Errege Kopako finalaren aurreko orduak girotzeko. Gainera, plaza horietan pantaila erraldoiak ere ipiniko dituzte 22:00etan hasiko den norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izateko.