Kultura  Uribe Kosta 2017-03-28 16:50

Euskarazko komunikabide berri bat jaio da: Gurean.eus

TOKIKOM osatzen duten 60 toki-komunikabideen (HIRUKA barne) edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu Gurean.eus-ek.

  Jendartea 2017-03-27 11:13

Andra Mariko auzokide batek egindako paisaiaren inguruko gogoeta bisuala

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako

Andra Mariko auzokide batek egindako paisaiaren inguruko gogoeta bisuala. Parkingari aipamena egiten nola ez!

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-24 12:35

Bertsio kontrajarriak atzoko ikasle-grebaren inguruan

LOMCE, Heziberri eta EU2020 bezalako erreformak salatzeko, greba eta mobilizazioak egin zituzten atzo, unibertsitate mailan, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak deituta. Topatu.eus komunikazioa-proiektuak zabaldutakoaren arabera, "Hego Euskal Herriko unibertsitate eta ikastetxe ugaritan" egin zuten bat deialdiagaz. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) agintarien berbetan, ostera, ikasleen greba-deialdiak "eragin txikia" izan zuen, hiru campusetan. "Jarduera akademikoa normala izan zen, nahiz eta ikastegi batzuetan gainerako egunetan baino ikasle gutxiago egon zen", gaineratu zutenez. Bideoa: TOPATU.EUS

  Politika  Getxo  Uribe Kosta 2017-03-21 10:30

Memoriaren Plaza, Getxon

Askotariko indarkeria-motak pairatu dituzten herritarren esperientziak ezagutarazteko Memoriaren Plaza egin du Gogora institutuak Getxon, martxoaren 13tik 19ra. Horren helburua izan da denon artean memoria osatzea. Besteak beste, honakoen testigantzak entzun ahal izan ziren: Jordi Lidónena, 2001ean ETAk Getxon hildako José María Lidón epailearen semearena; Karmen Galdeanorena, 1985ean GALek hildako Xabier Galdeano algortarraren alabarena; Alex Morenorena, ETAren biktimarena; Jaione San Sebastiánena, legez kanpoko indarkeria polizialaren biktimarena; eta Pedro Románena, ETAren biktimarena. HIRUKAk horietako hirugaz berba egiteko aukera izan du.

  Kultura 2017-03-23 12:54

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa martxan iza

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa martxan izango dugu Getxon martxoaren 20tik maiatzaren 31ra! Parte hartu, oso erraza da eta!

  Jendartea 2017-03-20 13:34

AHT gelditu!

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako

Angiozarren izan ginen joan den domekan gu bere. Ez dugu proiektu txikitzailerik gura ez Getxon ez inon. AHT gelditu!

2017-03-20 10:48

Uribe Kosta erabakitze-eskubidearen alde!

Erabiltzailearen aurpegia Ados Gure Esku Dago

Datorren Maiatzaren 7an Uribe Kostan erabakitze eskubidearen aldeko bozketa herrikoia egingo dugu. Honakoa gure galdera: euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu? Esan baietz, esan ezetz, baina PARTE HAR EZAZU!

  Hezkuntza  Leioa 2017-03-16 18:46

EHUk "irmoki" arbuiatu ditu "errepikatzen ari diren erasoak"

Euskal Herriko Unibertsitateak zabaldutakoaren arabera, gaur goizean, 10:30ak inguruan, burua estalita zeukaten hamar bat lagun sartu dira Arabako campuseko Letren Fakultatean eta hainbat kalte egin dituzte: "kamerak hautsi, ate nagusietako baten kristala apurtu eta fakultateko ahots- eta datu-sarea hondatu, eta bertan zeuden langileak eta ikasleak izutu dituzte". Errektorego-taldeak "irmoki" arbuiatu ditu "errepikatzen ari diren euskal unibertsitate publikoaren aurkako eraso hauek" eta unibertsitateko kide denei dei egin die kontzentrazioa egitera bihar, martxoak 17, barikua, eguerdiko 12:00etan, Arabako campuseko Letren Fakultatean. Leioako Udalak ere gaitzespen-oharra plazaratu du.

  Jendartea  Erandio 2017-03-16 17:00

Emaiozu Bizia! ekimena aurton ere egingo du Erandioko Euskara Zerbitzuak

Erandioko Udalaren Euskara Zerbitzuak Emaiozu Bizia! egitasmoa garatzen jarraituko du aurten ere, Osakidetzagaz elkarlanean. Ekimen horrek Gurasoek hizkuntza-transmisioa bere egin dezaten bilatzen du.

  Kirolak  Sopela 2017-03-15 18:30

"Letworld" film laburra argitaratu du Leticia Canales surflariak

Leticia Canales Bilbao 22 urteko surflari sopeloztarrak "Letworld" film laburra kaleratu berri du. Bertan, denboraldi ona izaten utzi ez dioten lesioak ahaztu eta bere alderik basatienari begiratu dio gazteak "Letworld" bideoan. Canales naturako hainbat parajetan murgilduta ageri da, bere surf indartsuaren erakustaldiak egiten.

  Kultura  Erandio 2017-03-04 12:11

Erandioko Aratusteetako kontzertua, ikusgai

Pasa den otsailaren 24an Erandioko Udal Musika Eskolako ikasleek emandako Aratuste-kontzertua ikusi eta entzun daiteke daborduko.

  Politika  Getxo 2017-02-28 17:46

Askotariko indarkeriak gogora ekartzeko plaza izango da astebetez Areetako Xake plaza

Azken hamarkadetan hainbat indarkeria-mota pairatu dituztenen testigantzak jasotzeko Memoriaren Plaza ekimena egingo dute martxoaren 13tik 19ra, Areetako Xake plazan. Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak bultzatu du proiektua.

2017-02-23 15:16

Indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpora!2017

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka

Indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpora! 2017ko otsailaren 17an Algortako Portu Zaharrean egindako murala.

  Politika  Uribe Kosta 2017-02-22 18:58

Mas eta Ibarretxeren hitzaldia, zuzenean, Kursaaletik

Aurreikuspen DENAK gainditu dira: Artur Mas Generalitateko presidente ohiaren eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren gaurko konferentziak jakin-min handia sortu du herritarren artean. Aste bi baino gutxiagoan izen-emateek Kursaaleko auditoriaren gehienezko edukiera gainditu dute (1.800 lagun); hori dela eta, Gure Esku Dagok streaming bidez transmitituko du saioa. HIRUKAn ere zuen esku jarriko dugu bideoa, zuzen-zuzenean, 19:00etatik aurrera.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-02-22 11:02

Tosta proiektuaren hizkuntzen erabilerarako gida eta dokumentala aurkeztu dituzte

Donostia 2016, Euskaltzaleen Topagunea eta Europa Atlantikoko bestelako sei hizkuntza gutxitutako eragileen arteko lankidetza proiektua da Tosta, Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltaria ere izan dena. Iazko udaberrian abiatu zen eta, zehazki, galiziera, irlandera, eskoziar gaelikoa, kornubiera, galesera, frisiera eta euskara elkartu ditu ordutik. Tostaren bidaian jasotako esperientziak hizkuntza-kudeaketarako gida batean eta dokumental batean bildu dituzte; lanok atzo, martitzena, aurkeztu zituzten Donostiako Antzoki Zaharrean; modu horretan, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuten.

  Iritzia 2017-02-13 14:47

Ilunetan ez ahazteko, egia argira

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

“Goizeko 4ak aldera bota zuen nire etxeko atea Ertzaintzak, handik kalabozora. Argi utzi zidaten hasieratik beraien asmoa”. Otsailaren 13a beti oso latza dela ikusi dugu Joxeren gorpu ubelduan, Joxean eta Joxiren lur azpiko hezurretan. Unairen aurpegian, Nekaneren telefono deian, Itziarren gutunean, Igor eta Mattinen ospitaleko argazkian.

2017-02-07 13:47

Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin hitzordua

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin hitzordua datorren barikuan, hilak 10, 20:00etan, Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin elkartuko gara hango kultur etxean, Gure Esku Dagok diseinatu duen bide orria aurkezteko eta gazte dinamika antolatzeko.

Bideoa: GED Itzubaltzeta-Areeta

  Kultura  Erandio 2017-02-08 12:40

Erandioko neska-mutilak, Agate Deunari abesten

Daborduko entzun daiteke Agate Deunaren bezperan Erandioko neska-mutilek Altzagan emandako errezitaldiaren zati bat.

  Jendartea  Getxo 2017-02-01 13:26

RKEren ingurua egokitzeko proiektuak auzoaren balio urbanistikoa "indartuko" du

Getxoko Udalak Romo Kultur Etxe berriaren ingurua egokitzeko proiektua aurkeztu du, Itzubaltzeta/Romoko balio urbanistikoak "indartuko" dituena, "pertsonentzako espazio handiagoak eta berdegune gehiago sortuz, eta hesi bisualak kenduz", azaldu dutenez. Jarduketa integral horren helburua da ekipamendu soziokultural berria inguratzen duen esparrua egokitzea, "egungo urbanizazioa nabarmenki hobetze aldera".

  Gazteok  Leioa 2017-01-30 10:13

Leioaztarrak izateaz "harro" daude bertoko gazteak

Partekatu proiektuaren bidez, gazte leioaztarren parte-hartzearen inguruko diagnostiko "informala" egin gura izan du Udalak. "Leioako komunitateagaz identifikatzen diren, egitekotan zelan egiten duten, eta herria zelan sentitzen duten" ziren helburu nagusiak, Joxe Belmonte Hezkuntza eta Partaidetza teknikariak azaldu duenez. Ikerketa-lan hori egiteko, Etorkintza fundazioagaz elkarlanean jardun dira agintari leioaztarrak; aipatutako elkartea arduratu da neska-mutilakaz harremanetan ipintzeko bide egokiak topatzeaz. Bestalde, Buffalo Produkzioak taldeko kideek grabazioak eta bideoen muntaketa egin dituzte.