mar 18, 11:57 Uribe Kosta
Erandio izan ezik, eskualde osoari arreta egiten dion Uribeko ESIak berehalako mezuak (SMS) bidaliko dizkie herritarrei, arreta espezializatuko hitzordua dutela gogorarazteko. Hitzordua baino hiru egun lehenago bidaliko du Osakidetzak mezua pazientearen fitxan agertzen den telefono mugikorrera, pazienteak berak aukeratutako lehentasunezko hizkuntzan. Ekimena proiektu pilotu bategaz hasiko da, erradiodiagnostikoko zerbitzuko hitzorduakaz, eta, ondoren, gainerako kontsultakaz eta arreta espezializatuko azterketakaz osatuko dute.
Azpiegiturak izango lituzkeen eragin kaltegarriengatik kezkatuta, Getxoko eta Leioako hainbat bizilagunek elkarretaratzea egingo dute bihar, martxoak 19, 17:00etan, Artatza parkean.