Politika  Uribe Kosta 2017-04-28 14:08

Uribe Kosta Ados: "Erabakitzea giza eskubidea ere bada"

Iker Rincon Moreno

Uribe Kosta Ados: "Erabakitzea giza eskubidea ere bada"

Maiatzaren 7an, eskualdeko sei herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egingo du Gure Esku Dago herri-ekimenak sortu duen Uribe Kosta Ados taldeak. Horretako kidea den Imanol Igeregi sopeloztarragaz berba egin dugu, horren nondik norakoak eta zehaztapenak ezagutzeko.

  Kirolak 2017-04-28 09:34

Distira gabeko gau ona

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Nahiz eta oso ondo ez jokatu, Athleticek bere hirugarren partida jarraian irabazi zuen atzo Betisen aurka.

  Kultura 2017-04-28 09:17

Auzoko Jaia Antzuolan

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea

Auzoko Jaia Antzuolan

Antzuolan ospatuko da datorren larunbata maiatzaren 6an, 2017ko Auzoko Jaia, Auzoko egitasmoaren urteko jaia. Bertan bilduko dira egitasmoa martxan dagoen herrietako kideak eta gonbitea luzatzen zaie herritar guztiei jaian parte hartzera.

  Politika 2017-04-26 18:04

"Langileok, euskal Estatua. Burujabetza osoa aldaketa sozialerako"

Erabiltzailearen aurpegia LAB

"Langileok, euskal Estatua. Burujabetza osoa aldaketa sozialerako". Maiatzaren 1ean, denok Bilbora!

  Iritzia 2017-04-26 18:00

Langileon mobilizazioa izango da Euskal Estatuari benetako bultzada emango diona

Erabiltzailearen aurpegia LAB

Langileon mobilizazioa izango da Euskal Estatuari benetako bultzada emango diona

LABek hiru mobilizazio egingo ditugu Maiatzaren Lehenean: Baionan, Bilbon eta Iruñean. Bilbokoa, 12:00etan hasiko da Zabalburu plazatik, eta Sabin Etxearen aurrean amaituko da.

  Gazteok  Uribe Kosta 2017-04-26 17:00

Rementeriak iragarri du Uribe Kostan gazteen beka-programa bat ezarriko dutela

Rementeriak iragarri du Uribe Kostan gazteen beka-programa bat ezarriko dutela

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak jakinarazi du Uribe Kostako udalakaz hitzarmen bat sinatzeko lanean dabilela Aldundia, eskualdean gazteentzako beka-programak martxan ipintzeko. Adierazpenak gaur goizean egin ditu, Gernikan, Batzar Nagusietako kontroleko osoko bilkuran. Helburua gazteei "laguntzea" da, "berez prestatuta dauden arloan lan-munduarekiko lehendabiziko harremana lor dezaten", azaldu du Rementeriak. Hala, "lehendabiziko lan-esperientzia lortzen laguntzea" gura du Aldundiak.

  Kultura 2017-04-26 13:52

Udako eskaintza definituta dauka AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia Uribe Kostako Aek

Uda gertu daukagu eta Uribe Kostako AEKn ez dugu oporrik hartuko zuei eskaintza zabala eta koloretsua eskaini ahal izateko. Datorren astetik aurrera ikastaro trinkoetan eta barnetegietan izena emateko epea zabalduko dugu eta daukagun informazio guztia helaraziko dizuegu. Horra aurrerapen bat!

  Politika 2017-04-25 11:15

Uribe Kostako gazteok erabakitzera goaz!

Erabiltzailearen aurpegia Ados Gure Esku Dago

Uribe Kostako gazteok erabakitzera goaz! Gazteok maiatzaren 7an gure eskualdean egingo den herri-galdeketan parte hartzera animatzen dugu gazte uribekostar oro! "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?": horixe da datorren maiatzaren 7an erantzuteko aukera izango dugun galdera. Esan baietz, esan ezetz, baina bozka ezazu! Guretzat hori da garrantzitsuena, bozkatzen herritar guztiok irabazten dugulako.

  Ekonomia 2017-04-21 22:22

Areetako Sener enpresan bukatuko da bihar armagintzaren aurkako martxa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Areetako Sener enpresan bukatuko da bihar armagintzaren aurkako martxa

Gastu Militarraren eta Armagintzaren Kontrako X. Martxa antolatu dute biharko, zapatua, Bizkaiko zenbait erakunde ekologistak, antimilitaristak eta internazionalistak. Txirrindulari-martxa Areetako Cervantes kalean amaituko da, Sener ingeniaritza eta armagintza enpresaren aurrean. Lantegi horiek industria sozialeko enpresa bihurtzeko eskatuko dute. "Errefuxiatuak eragiten dituzten gerrak Euskadin hasten direla" gogorarazi dute antolatzaileek, EAEko armagintzako lantegiei erreferentzia eginez.

  Kirolak 2017-04-21 14:15

Armaginen armak

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Talde zuri-gorriak astelehenean bere etorkizun europarra zehaztu ahal duen neurketa jokatuko du borrokan murgilduta dagoen Eibarren aurka  Europar asmo ezberdinak talkaIrakurri gehiago

  Jendartea  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Uribe Kosta 2017-04-12 13:40

Uribe Kostatik Gernikaraino martxa egingo dute, errefuxiatuen alde

Uribe Kostatik Gernikaraino martxa egingo dute, errefuxiatuen alde

Gorliz, Lemoiz eta Plentziako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak oinez joango dira apirilaren 29an eta 3oean Gernikan izango den nazioarteko ekitaldira.

  Kirolak  Uribe Kosta 2017-04-11 13:00

Sakoneta gimnastika-taldeak irabazi du taldekako Bizkaia Kirolak saria

Sakoneta gimnastika-taldeak irabazi du taldekako Bizkaia Kirolak saria

Oinarri-kirolean egindako lana saritu zuen atzo Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak sarien bidez. Talde-kirolean, lehen mailako Sakoneta gimnastika-taldeak jaso zuen saria. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak azaldu zuenez, "Bizkaia Kirol sariakaz kirolariok egiten duzuen ahalegina aitortu gura dugu, eskertu, eta aurrera begira ere kirola egiten segi dezazuen bultzatu gura dugu". Bilboko Bizkaia frontoian egin zuten ekitaldia ehunka kirol-eragileren aurrean.

  Kultura 2017-04-11 10:53

“Beruna Patrikan” Irakurzaleen Txokoan, apirilean

Erabiltzailearen aurpegia egizu

Hilaren bukaeran Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan hitzordua dugu: apirilaren 27an, eguena, 19:30ean, Algortako Telletxe plazan egongo den Liburu Azokako karpan; Julen Gabiria gurean izango da “Beruna Patrikan” liburuaz berbetan. Ander Izagirre, liburuaren idazlea, ezin izango da gurera etorri Julenegaz batera. Julen Gabiriak liburuaren itzulpena egin zuen. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu! *Solasaldi hau Udal Liburutegiko lagunekin elkarlanean antolatu dugu* […]

  Kirolak  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-10 17:05

Depresioa kirolaren bidez prebenitzeko deia egin dute Getxoko osasun-txangoan

Depresioa kirolaren bidez prebenitzeko deia egin dute Getxoko osasun-txangoan

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Getxotik Oinez Bizi osasun-txangoaren V. edizioan parte hartu zuen atzo, domekan. Ehunka pertsonek parte hartu zuten Itxartu Taldeak Osasun Sailagaz batera antolatutako paseo ludikoan, Getxo udalerriko leku esanguratsuenetik barna ibiltzeko. Besteak beste, Imanol Landa Getxoko alkatea, Elena Coria eta Álvaro González zinegotziak eta Margarita Uria CGPJko kide ohia izan ziren Darpónegaz.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2017-04-10 14:10

Inauguratu dute Urdulizko metro-geltoki berria

Inauguratu dute Urdulizko metro-geltoki berria

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) gaur berrabiarazi du Urdulizko metro-geltokiko zerbitzua. Bide-trazadura berria du, eta horren bidez behin betiko kendu da trenbide-pasagunea, metro-sarearen azkena zena.

  Kirolak  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-10 12:45

Bizkaiko Herri Kirol Liga hasi da Areetan

Bizkaiko Herri Kirol Liga hasi da Areetan

Atzo goizean hasi zen Bizkaiko Herri Kirol Liga, Getxo udalerriko Areeta auzoan, Bizkaiko Zubiaren aldamenean. Denera 4 talde arituko dira kluben arteko lehian,  8 herri-kirol modalitatetan. Atzokoan Getxo Herri Kirol Taldearen erakustaldia izan zen. Talde getxoztarrak 37 minutu eta 5 segundo behar izan zituen lan denak bukatzeko. Bertaratutakoek herri-kirolen proba ederraz gozatzeko aukera izan zuten, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak zabaldu duenez.

Orain zuen txanda

Orain zuen txanda

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka

Orain zuen txanda... Alde hemendik!

  Kultura  Uribe Kosta 2017-04-07 13:00

Korrika, Uribe Kostan barrena

Korrikaren 20. edizioak Uribe Kostan biziarazi dizkigunen erakusle dituzue hurrengo argazki denak. Eskerrik asko suspertzeagatik! Egundoko ilusionistak zarete! Argazki denak Hodei Torres HIRUKAko argazkilariarenak eta Aner Mentxakarenak (Erandiogoikoak eta ingurukoak) dira.

»» Ikusi argazki guztiak (159)

  Kultura  Uribe Kosta 2017-04-09 09:00

Korrikaren amaiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 11:45ean

Korrikaren amaiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 11:45ean

Korrikaren 20. edizioa amaituko da gaur, Iruñean. 11:45etik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 13:20aak arte iraungo du. Iruñeko Sarasate pasealekura helduko da euskararen lasterketa, 12:30ak aldera, 2.557 kilometroko ibilbidea bete ondoren. AEK-ko kideek egingo dute azken kilometro hori, ekitaldia eta festa hasi aurretik.

  Jendartea  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-04-08 12:00

Saioa Hernández: "Sexu-hezkuntzan hutsunea dago, umeek ez dakite oinarrizkoena"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Saioa Hernández: "Sexu-hezkuntzan hutsunea dago, umeek ez dakite oinarrizkoena"

"Saioz saio" sexu-heziketarako komikia aurkeztu du Saioa Hernández Castro sexologo leioaztarrak. Itzubaltzetako Romo eskolan behar egin ostean eutsi dio Hernándezek elkarrizketari. Berak idatzi ditu bere lehenengo komikiaren gidoiak; Eider Eibarregaz eta Xabier Lozanogaz elkarlanean sortu du "Saioz saio". Komikia dagoeneko agortu egin da; etamaiatzaren 17an argitaratuko dute ostera ere. Errespetuz elkartearen webgunetik jaits daiteke pdf fitxategia.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Haizea

Haizea

Martxoak 31
LARA ETA ADRIAN

LARA ETA ADRIAN

Uztailak 04