Kultura  Erandio 2017-04-27 09:30

Martitzenean zabalduko du matrikulazio-epea Erandioko musika-eskolak

Martitzenean zabalduko du matrikulazio-epea Erandioko musika-eskolak

Erandioko Udal Musika Eskolak matrikula egiteko epea irekiko du datorren maiatzaren 2an, martitzenean. Edozein pertsonak eman dezake izena, hilaren 19ra arte, lau urtetik gorakoa bada. Denera, 15 musika-tresna jotzen ikasteko eta hamabi taldetan parte hartzeko aukera izango da Astrabuduan eta Altzagan.

  Politika  Erandio 2017-04-27 09:00

Erandiok Gerra Zibileko eta bonbardaketen biktimak omentzeari ekin dio

Erandiok Gerra Zibileko eta bonbardaketen biktimak omentzeari ekin dio

Pasa den martitzenean, apirilaren 25ean, omenaldia egin zieten Gerra Zibileko eta bondardaketen biktima izan ziren erandioztarrei. Plaka bat ipini eta aurreskua dantzatu zieten 1937ko urtarrila eta ekainaren artean gutxienez hil ziren 31 auzokideei, zauritutako beste 69ri eta Gerra Zibilan zendutakoei eta izandako beste biktima denei, horiek omentzeko. Ekitaldia Altzagako Ibarra kaleko 6. atariaren ondoan egin zuten, matxinatuen aldeko hegazkinek 80 urte lehenago bonbetako bat jaurti zuten leku berean.

  Hezkuntza  Erandio 2017-04-26 14:25

Martitzenean zabalduko dute matrikulazio-epea Erandioko haur-eskolek

Martitzenean zabalduko dute matrikulazio-epea Erandioko haur-eskolek

Haurreskolak Partzuergoak matrikulazioaren epea zabalduko du maiatzaren 2tik 12ra, Erandioko Udalak iragarri duenez. Hala, leku-eskaerak aurkeztu ahal izango dira Altzaga, Astrabudua eta Erandiogoikoko zentroetarako. Altzagan, leku libre bakarra dago, 0-1 urtekoen gelan; Astrabuduan, 6 leku daude 0 urtekoen gelan eta beste 5 urte batekoenean; azkenik, Erandiogoikoa beteta dago gaur egun. Denera, 96 leku dago.

  Kirolak  Erandio 2017-04-26 13:10

Sahararen berri emango dute barikuan Beristainek eta Salvadorrek

Sahararen berri emango dute barikuan Beristainek eta Salvadorrek

Begoña Beristain eta Jon Salvador atleta erandioztarrek jendaurrean azalduko dituzte pasa den otsailaren 28an Sahara Maratoian bizitakoak eta errefuxiatu-kanpamentuetako jendeagaz izandako hartu-emana. Berbaldia etzi, barikuan, izango da, Erandioko Udalbatzaren aretoan, 19:30ean. Sarrera doakoa eta librea izango da.

  Jendartea  Erandio 2017-04-24 17:00

Emakume migratuen prestakuntzarako gunea sortuko dute Erandion

Emakume migratuen prestakuntzarako gunea sortuko dute Erandion

Erandioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak martxan ipiniko du emakume migratuen prestakuntzarako elkargunea, datorren barikutik, hilak 28, eta uztailaren 8ra arte. Udalak zabaldu duenez, talde horren helburua mota denetako proiektuak, esperientziak eta sentimenduak partekatzea izango da.

  Politika  Erandio 2017-04-23 19:40

Erandioko bonbardaketen biktimak omenduko dituzte martitzenean

Erandioko bonbardaketen biktimak omenduko dituzte martitzenean

Erandioko Udalak omenduko ditu Erandioko bonbardaketetan eta Gerra Zibilean izandako biktimak. Ekitaldia etzi, martitzenean, izango da, 13:00etatik aurrera, Altzagako Ibarra kaleko 6. zenbakian, bonbardaketa baten 80. urtemugan. Udalak erandioztar denak bertaratzera deitu ditu.

  Kirolak 2017-04-20 18:30

Oihane Hernández jokalaria Eurokopan egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Geuria.info

Espainiako Selekzioak deitu du txapelketa europarrean parte hartzeko. Erdilaria talde zuri-gorriaren neska bakarra izango da Txekian jokatuko den 17 urte... Irakurri gehiago

  Jendartea  Erandio 2017-04-19 21:27

Aurkitu dute Erandion desagertu zen 89 urteko gizonezkoa

Aurkitu dute Erandion desagertu zen 89 urteko gizonezkoa

Astelehenetik desagertuta zegoen 89 urteko gizonezkoa arratsaldeko 19:00ak aldera topatu dute, konorteagaz baina zaurituta, Bekoetxebarribidea inguruan, Arriaga auzoan. Larrialdi zerbitzuetako langileek aurkitu eta Gurutzetako ospitalera eroan dute, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta Bizkaiko Gurutze Gorriak zabaldu dutenez.

  Jendartea  Erandio 2017-04-19 19:21

Desagertutako adineko baten bila dabiltza Erandion

Desagertutako adineko baten bila dabiltza Erandion

Pasa den astelehen arrastitik 89 urteko gizonezko baten bila dabiltza Erandion, sendiak hura desagertuta zegoela salatu zuenetik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Orduan jakinarazi zuten senideek etxean falta zela gizona, eta hura bilatzeko lanak hasi zituzten. Zeregin horretan aritu ziren herenegun eta baita atzo goizaldera arte ere, baina ez zuen topatu. Gaur goizean berrekin diete bilaketa-lanei.

  Jendartea  Erandio 2017-04-12 17:30

Etxegabeei etxebizitza bat utziko die Erandioko Udalak

Etxegabeei etxebizitza bat utziko die Erandioko Udalak

Erandioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari lagako dio etxebizitza bat, erakunde horrek gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden etxegabeei utz diezaion. Horrela onartu zuen Erandioko Udalbatzak azken udal-bilkuran, Habitat Bizkaia foru-programaz bat egitea aho batez adostu zuenean. Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak ere parte hartzen du egitasmo horretan.

  Kirolak  Erandio  Getxo  Leioa 2017-04-11 14:05

Bizkaiko Zubiaren Maratoi Erdirako izen-ematea zabalik dago

Bizkaiko Zubiaren Maratoi Erdirako izen-ematea zabalik dago

Datorren apirilaren 30ean, domekan, Bizkaiko Zubiaren Maratoi Erdiaren laugarren edizioa egingo dute, 10:30etik aurrera. Herri-lasterketa izaera dauka probak eta Getxo eta Portugaleteko herriak lotzen ditu, 21.097 metroko ibilbide baten bidez. Lasterketa Bizkaiko Atletismo Federazioak antolatzen du, Bilboko, Portugaleteko eta Getxoko udalen laguntzagaz.

  Jendartea  Erandio 2017-04-10 13:40

Belaunaldien arteko topagunea egingo dute martitzenean Erandion

Belaunaldien arteko topagunea egingo dute martitzenean Erandion

Belaunaldien arteko topagunearen bigarren edizioa egingo dute bihar, martitzenean, Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko ikasleek. Gizarte Integrazioko ikasleek dinamizatuko dituzte pertsona helduentzako eta umeentzako jokoak eta tailerrak, goizeko 11:30etik 13:30era, udaletxeko plazan.

  Jendartea  Erandio 2017-04-10 10:10

Gidari baten aurkako izapideak zabaldu ditu Ertzaintzak

Gidari baten aurkako izapideak zabaldu ditu Ertzaintzak

Ertzaintzak ikerketa-diligentziak ireki dizkio gidari bati, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gidaria zapatuan geldiarazi zuten Erandion, eta alkoholaren eraginpean gidatzen zuela susmatuta ertzainek alkoholemia proba egin zioten. Bertan, "tasa positiboak eman ostean", bideko segurtasun-arauen aurkako ustezko delitua egotzi zioten.

  Jendartea  Erandio 2017-04-07 13:30

Pertsona bat zauritu da goizean Erandion, auto-istripu batean

Pertsona bat zauritu da goizean Erandion, auto-istripu batean

Hiru autok talka egin dute gaur goizeko 08:15ak aldera Erandion, Avanzadan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak zehaztu duenez, ezbeharra izan da BI-637 errepideko 9. kilometroan, Bilboko noranzkoan, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio. Istripuaren eraginez, pertsona batek hainbat zauri jazo du; Gurutzetako ospitalera eroan dute anbulantziaz, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Modu berean, bi errei itxi behar izan dituzte, errepidea garbitzeko, eta auto-ilara luzeak sortu dira ordu batez.

  Kultura  Erandio 2017-04-06 15:25

Kanpomartxo Lutxanan egingo dute, hilaren 30ean

Kanpomartxo Lutxanan egingo dute, hilaren 30ean

Baserritarren antzinako Kanpomartxo festa egingo dute aurton ere: datorren apirilaren 30ean izango da, domekan, Lutxanan. Auzoko zein udalerriko kultur talde askok parte hartuko dute. Goizeko 11:00etatik aurrera eta gauera artean, izango da zertaz gozatu: musikariez, euskal dantza-erakustaldiez, bertso-saioaz Itxaso Paya eta Anjel Mari Peñagarikanogaz, herri-bazkariaz, kantaguneaz, umeen herri-kirolez eta erromeriaz, kuadrillen arteko lehiaketaz eta Luhartz taldearen erromeriaz, eta abarrez. Erandioko euskaltzaleen topagune legez berreskuratu zuen Berbots!-ek ohitura zahar hori.

  Jendartea  Erandio 2017-04-06 12:00

Lutxana-Lezama zerbitzua aztertuko du Euskotrenek

Lutxana-Lezama zerbitzua aztertuko du Euskotrenek

Zapatuan hasiko da berriro ere Bilboko Zazpi Kaleetako metro- eta tren-geltokia. Horregaz batera, Euskotren garraio-enpresak aurreikusita zeukan Lutxanako behin-behineko tren-zerbitzua etetea, Erandioren eta Txorierriren arteko garraioa Bilbotik ere erraz egin daitekeelakoan. Halere, linea hori oraingoz mantendu egingo du, erabileraren gaineko azterketa bat egiteko.

  Jendartea  Erandio 2017-04-06 11:30

Sinadurak batuko dituzte Astrabuduan, parkingaren alde

Sinadurak batuko dituzte Astrabuduan, parkingaren alde

Behin betiko konponbidea gura du Parkingari Konponbidea Orain! auzo-plataformak. Astrabuduan autoak uzteko arazoari orain arte Udalak ipinitako konponbideak “behin-behinekoak” direlakoan. Azken batzarrean, plataformak bere egin zuen iaz EH Bilduk proposatu zuen aparkaleku baterako proiektua. Egitasmoak 500 auto uzteko lekua izango luke, 3.500 metro koadro eta 4 milioi euroko aurrekontua.

  Kirolak  Erandio 2017-04-06 10:00

Mendi-txirrindularien lehiak hartuko du Akarlandako zirkuitua

Mendi-txirrindularien lehiak hartuko du Akarlandako zirkuitua

Domeka honetan, hilaren 9an, jokatuko da Erandioko Udalaren XII. Mountain Bike Sari Nagusia, Unión Ciclista Erandio txirrindularitza-elkarteak antolatuta. Proba sortu zenetik egin dutenez, aurten ere Akarlandako parkean egingo da lasterketa.

  Kultura  Barrika  Erandio  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-06 10:00

Astelehenean hasiko dira Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen eskualdean

Astelehenean hasiko dira Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen eskualdean

Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakiaren pean, datozen egun eta asteotan literaturari lotutako hamaika jardueraz gozatu ahal izango dute Uribe Kostako irakurzaleek. Barrikako, Erandioko eta Getxoko kultur etxe eta liburutegiek aurreratu dutenez, apirilaren 23ko data berezi hori ospatuko dute, nahiz eta jarduera ia denak egun horretatik kanpo egingo dituzten.

  Gazteok  Erandio 2017-04-05 17:04

Erandioko gazteek logo-txapelketan parte har dezakete hilaren 24ra arte

Erandioko gazteek logo-txapelketan parte har dezakete hilaren 24ra arte

Erandioko Udalaren Gazteria Arloak gaur egun ez dauka erraz identifikatzen duen logorik. Horrela onartu du erakundeak berak antolatutako logo-txapelketa aurkeztean. Hala, “logo integratzaile bat, ez-nahasgarria eta modernoa” beharrezkoa duela iritzita, “irudi bereizgarria eta gazte-itxurakoa” izateko neurriak hartu ditu, eta gazteei erronka berezia egin die: logo-txapelketa batera aurkeztea.

Nabarmenak

Zorion agurrak