mar 12 Leioa
Gour goizean, Kultur Leioako auditoriumean izan dira Neneko Lambea, gimnasia erritmikoko kirolari eta Fisika eta Ingeniaritzako ikaslea, Yuri Bilbao, Leioako Barandiaran Institutuko ikaslea, Beñat Urrutikoetxea eta Juan Manuel Feito, Piper Txuriak Elkarteko kideak.
mar 12 Getxo
Eskola Bidearen egitasmoan parte hartzen duten Getxoko Lehen Hezkuntzako ikasleek aste tematikoa egingo dute datorren astean, martxoaren 17tik 22ra. Aste horren ardatz nagusia “Isun zibikoa”-ren kanpaina izango da eta proiektua herritar guztien artean etengabe ikusaraztea du helburu. Aste osoan, kaleetan zehar hiritarrek duten jokabidea aztertzen saiatuko dira udalerriko ikastetxeetako ikasleak. Horrela, neska-mutilek ikastetxearen inguruko inguruak zeharkatuko dituzte, gainerako oinezkoek bide-arauak errespetatzen dituzten ikusteko, eta arau horietakoren bat hausten badute, ohar txiki bat (“isun zibikoa”) emanez jakinaraziko zaie.