1996. urteaz geroztik, Euskal Herria zuzenean ez da besta bat besterik, baizik eta elkar trukaketa eta gogoetarako benetako bektorea. Elkarteak identitate plurala irudikatzen du, balio hauek bultzatuz: feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, askatasun sexuala, justizia soziala, internazionalismoa, kultura-aniztasuna eta bazterketa-modu guztien aurkako borroka.
Ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da Arberatzen, eta hemen duzu programazioa.
Ez galdu aukera, parte hartu, irabazi eta zoaz lagun bategaz aurtengo EHZ Festibalaz gozatzera!
Zozketan parte hartu gura baduzu, maiatzaren 12a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Txekoslobako Gorka Rodríguez Gomila algortarraren reggaetoi musika proiektua da. 2Zio rap taldekide ohiak jai-girora abiatu da oraingoan, erritmo bizi eta dantzagarriak uztartzen dituen urban estiloaren eskutik. Kontzertu berezi honetan lagunez inguratuta egongo da eszenatoki gainean, eta getxoztarrak dantzan jarriko ditu etengabeko gerri mugimenduekin. Inor aspertuko ez duen ikuskizuna dugu, doinu latinak gustuko dituzten gazte zein helduentzako.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, maiatzaren 17an, barikuan, gaueko 21:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, maiatzaren 12a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Jokin Oregik idatzi eta zuzentzen du familia-pieza hau, umezurztegi batean adoptatua izateko irrikitan dagoen neskato bat protagonista duena. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, jantziak egiten eta josten ematen ditu egunak. Harrera-familiak hara eta hona dabiltza, baina inork ez du 104. neska aukeratzen. Egun batean, beste umezurtz bat helduko da, 104. neskak lanarekiko ilusio bera ez duena. Hala ere, adopzio-familia batek aukeratu nahi duenak gogoz aritu beharko da eta dena primeran egin. Lortuko al dute familia bat topatzea?
5 urtetik aurrera. 50 minutu.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, maiatzaren 12an, domekan, arratsaldeko 18:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, maiatzaren 5a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
‘Aletas’ haur ikuskizun ludikoa da, objektu berezietatik abiatuta bidaiatzera gonbidatzen gaituena. Guztiok, ikusleek eta artistek, animaliez eta tresnez beteriko munduan murgilduko gara. Dantza, argia eta musikaz lagunduta Tchaikovsky, Saint Saëns, Rimsky Korsakov, Vivaldi eta Kolonbia, Italia, Maroko, Indiako eta Euskal Herriko tradiziozko musika konposizioekin batera. Respira boskotearen zuzeneko musika eta Silvia Perezen dantzariaren eskutik, hegatsak jantziko ditugu irudimenezko munduen barrena sartzeko.
3 urtetik gorako haurrentzat. 50 mitutuko iraupena. Gazteleraz.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, maiatzak 5ean, domekan, arratsaldeko 18:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, apirilak 28a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Urtero bezala, Jazz jaialdiak Pio Lindegaard bere kolaboratzaile nagusia omenduko du, James Brandon Lewis (1983) saxofoi jotzaile eta konpositore karismatikoaren eta bere bandaren eskutik. Egun, nazioarteko jazz garaikidearen eremu zabalean musikari ospetsuenetako bat da artista, eta Code of Being bere bigarren diskoarekin dator Getxora. Estreinako CDa, Molecular, Lewisek 2020an bere laukotearekin grabatu zuen, konfinamendua baino hilabete batzuk lehenago, eta kritikak urte horretako merkaturatze interesgarrienetakotzat jo zuen.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, apirilak 27an, zapatuan, arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, apirilak 21a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Irabazleak:
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, maiatzaren 4an, zapatuan, arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, apirilaren 21a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Irabazleak:
Kaixo, HIRUKAlagun:
Azken aldian gertatu zaigu zuetariko baten batek izena eman duela zozketaren batean, baina ezinezkoa zaigu bere izena ikustea. Hau horrela da, aldizkaria zabaldu ondoren (erabiltzaile eta pasahitza sartu ostean), zozketan parte hartu duelako, datu horiekin. Horrela egiterakoan, sistemak ez du ohiko daturik eskatzen: izena, abizenak, e-posta, telefonoa, herria, bazkide zenbakia (non 000 jarri behar den), pribatutasun politika eta captcha. Horiek betetzen ez badira, txarto egiten ari garela esan nahi du, eta zuzenean izen-ematea ondo egin dugula esango digu, baina ez du izenik jasoko. Ezinbestekoa da datuekin betetzea formularioa.
MESEDEZ, zuen pantailaren goiko aldean, eskuman, bolatxoan, "zozketa" honek duen irudia izan behar duzue zozketa batean parte hartzerakoan, eta hala ez bada, egin klik duzuen irudian (bolatxoan HIRUKA dioena) eta aukeratu "irten". Ondoren parte hartu normalki zozketan, zuen datuekin beteta formularioa.
Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak!