Kultura  Getxo  Sopela 2017-03-28 12:00

Euskal idazleen liburuak berbabide izango dituzte, eguenean, Sopelan eta Algortan

Euskal idazleen liburuak berbabide izango dituzte, eguenean, Sopelan eta Algortan

Uribe Kostako literaturazaleek aurrez aukeratutako liburuetan sakontzeko saio bi izango dituzte, martxoaren 30ean, eguenean. Batetik, Sopelako Irakurzaleen Txokoak Peio Lizarralderen "Elur Bustia" eleberriaren inguruan berba egitea erabaki du. Saioa 19:00etan izango da, Kurtzio kultur etxean. Algortako kultur etxean, ostera, Patxi Zubizarreta idazleak erantzungo die "Laranja bat zaborretan" bere lanaren gainean zaleek egingo dizkioten galderei. Egizuk ipini du hitzordu hori, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren barruan. Ekitaldia 19:30ean izango da; sartzea, doan.

  Kirolak  Getxo  Leioa  Sopela  Uribe Kosta 2017-03-28 11:35

Bizkaia Bizkaialde fundazioak batzar nagusia egin du

Bizkaia Bizkaialde fundazioak batzar nagusia egin du

Bizkaia Bizkaialde fundazioak urteko bilera egin zuen atzo Bilboko Guggenheim museoan klubetako eta enpresetako kideakaz. Uribe Kostako zenbait goi-mailako klub izan ziren batzarrean: Askartza eta Leioa waterpolo-taldeak, Getxo Rugby Taldea, Sakoneta gimnastika erritmiko taldea, Ugeraga-Lointek txirrindularitza-taldea eta Jolaseta hockey-taldea. Denera, 43 enpresa, 25 klub eta 28 taldetako ordezkariak batu ziren.

  Politika  Sopela 2017-03-27 16:00

EAJk erabakitze-eskubideari buruz daukan iritzia berbabide, etzi, Sopelan

EAJk erabakitze-eskubideari buruz daukan iritzia berbabide, etzi, Sopelan

"Erabakitze-eskubidea Uribe Kostan. Bozketa-eguna hurbil dugu. Zein da EAJren ikuspegia?" gaiaz berba egingo dute Kurtzio kultur etxean, eguazten honetan, martxoaren 29an. Gure Esku Dagok (GED) antolatutako ekitaldian, Iñigo Iturrate eusko legebiltzarkideak erantzun beharko dio galdera horri. Solasaldia arrastiko 07:00etan izango da.

  Kultura  Leioa  Sopela  Uribe Kosta 2017-03-25 10:00

Zinegoak festibalak Leioa eta Sopela bisitatuko ditu

Zinegoak festibalak Leioa eta Sopela bisitatuko ditu

Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Uribe Kostan izango da datozen egunotan eta asteotan. Hala, martxoaren 29an eta 30ean Leioan izango da festibala; apirilaren 7an, Sopelan.

  Jendartea  Sopela 2017-03-24 17:36

Sopelako Udalak udaltzainei babesa ematea exijitu du ErNEk

Sopelako Udalak udaltzainei babesa ematea exijitu du ErNEk

Sopelako Udaltzaingoari "babes esplizitua" ematea exijitu dio ErNEk Udalari. Halaber, "egunez egun gizatxarren eta gaizkileek kontra egiten duten lan bikaina baldintzatu gura duten horiei aurre egitea" eskatu dio polizien sindikatuak agintari sopeloztarrei. ErNEk gaineratu duenez, "beti egingo dugu polizien alde; Udalak gauza bera egitea espero dugu".

  Jendartea  Sopela 2017-03-24 12:00

Sopelan "beste eredu polizial bat" aldarrikatzeko bildu dira

Sopelan "beste eredu polizial bat" aldarrikatzeko bildu dira

Zubigane kaleko supermerkatuan lapurtzea egotzita, hiru gizon atxilotu zituen Sopelako Udaltzaingoak, martitzenean; lekukoek, ostera, Udalak zabaldutako bertsioa "gezurrez josita" dagoela uste dute. Euren ustez, hiru lagunak "bortizki" atxilotu zituzten udaltzainek. Hori salatzeko, dozenaka lagunek egin zuten kontzentrazioa atzo, Udaltzaingoaren komisariaren aurrean.

  Jendartea  Sopela 2017-03-23 17:43

Sopelako udaltzainen jokabidea salatuko dute gaur arrastian

Sopelako udaltzainen jokabidea salatuko dute gaur arrastian

Sopelako Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu zituen herenegun, martxoaren 21ean, supermerkatu batean lapurreta egitea egotzita. Besteak beste, "autoritate-agenteen kontrako atentatua eta erasoa" leporatzen dizkiete lagun horiei; udal-iturrien arabera, atxiloketan parte hartu zuten lau poliziak "bajan daude". Gertatutakoaren lekukoek, ostera, agintari sopeloztarrek zabaldutako bertsioa "gezurrez beteta" dagoela diote. Hainbat herritarren kontzentrazioa deitu dute gaurko, "bortizkeria" salatu eta "Sopelan beste eredu polizial bat" aldarrikatzeko; 19:00etan egingo dute, Udaltzaingoaren komisariaren aurrean. Izan ere, deitzaileen berbetan, azken urteotan "ohikoak" dira polizia sopeloztarren "gehiegikeriak".

  Kirolak  Sopela 2017-03-23 16:53

Sopelan, herri-lasterketa prest

Sopelan, herri-lasterketa prest

Hamabosgarrenez, Sopelako Herri Lasterketa antolatuko du Munarri atletismo-taldeak. Hitzordua domekan ipini dute, hilaren 26an; baina, izen-ematea gaur, eguena, itxiko dute, 20:00etan. Inskripzioa antolatzaileen webgunean bete daiteke.

  Kirolak  Sopela 2017-03-23 14:45

Lointek Team-ek bere lidergoak defendatuko ditu Deban, zapatuan

Lointek Team-ek bere lidergoak defendatuko ditu Deban, zapatuan

Pasa den aste-akabuan Tafallan garaipenen markagailua estreinatu ondoren, Lointek txirrindularitza-taldeak Emakumeen Debako Sariari egingo dio aurre zapatuan; Debakoa Euskaldun txapelketaren bigarren proba puntuagarria da. Belén López eta Alicia González lasterketa horretara lider gisa ailegatuko dira, elite eta 23 urtez azpiko mailetan, hurrenez hurren.

  Jendartea  Sopela 2017-03-23 10:00

Maskotak adoptatzea eskatu die Udalak sopeloztarrei

Maskotak adoptatzea eskatu die Udalak sopeloztarrei

Sopelako Udalak bertoko bizilagunei eskatu die animaliak batzeko zentroetan dauden maskotak adopta ditzaten. Animalia horietako batzuk zentroan bertan jaiotakoak dira; beste batzuk, ostera, Sopelako kaleetan agertu eta identifikatu izan ez diren animaliak dira. Gaur egun katu bat eta hamar txakur baino gehiago daude aipatutako instalazioetan.

  Jendartea  Sopela 2017-03-23 09:30

Sopelarin bulegoa lekuz aldatuko dutela salatu du EH Bilduk

Sopelako EH Bilduk zabaldu du Udal Gobernuak Larrabasterrako Sopelarin bulegoa salduko diola Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateari; herritarren arretarako udal-bulegoa da Sopelarin.

  Kirolak  Sopela 2017-03-22 20:05

Lointek nagusitu da Tafallan

Lointek nagusitu da Tafallan

Lointek Team taldeak ondo baino hobeto hasi du Euskaldun txapelketa, garaipen lortu du eta. Belén López txirrindulari cadiztarra izan zen protagonista pasa den domekako etapan, Tafallan; hainbat ahaleginen ostean, bakar-bakarrik ihes egin zuen txirrindulari-taldetik, eta tropelaren eta bere arteko aldea mantentzea lortu zuen. Hala, besoak altxatuz sartu zen Tafallako helmugan.

  Kirolak  Sopela 2017-03-22 18:00

Urkoko futbol-zelai artifiziala estreinatu dute

Urkoko futbol-zelai artifiziala estreinatu dute

Daborduko, Ugeragako futbol-taldeek baloia biraka ipini dute Larrabasterrako Urko kiroldegiko belar artifizialeko zelaian. Sopelako Udalak nabarmendu duenez, bertan egin diren "hobekuntza-lanek kirol-zelaiaren zorua zaharberritzea" izan dute ardatz. Hala, "orain arteko zelai sintetikoa azken belaunaldiko FIFA Quality Pro homologazio-kalitatea duen batengatik ordezkatu" dute. Modu berean, zelaia ordezkatzeaz gainera, ateak eta hesien sareak ere berriztatu dituzte. Denetara, 150.000 bat euro inbertitu ditu Sopelako Udalak behar horietan.

  Jendartea  Sopela 2017-03-22 17:30

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatu du Sopelako Udalbatzak

Sopelako Udalak eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) %8 igotzea, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) hazkundeari lotuta. Hala erabaki zuen Udalbatzak, oposizio denek baiezkoa emanda eta EAJ eta PSE-EEren abstentzioagaz. Bestalde, Udalbatzak uko egin zion Ur Partzuergoari zenbait neurri har dezan eskatzeari; Orain Sopelak eta EH Bilduk proposatu zuten bizitzeko gutxieneko ur-hornikuntza eta hobari sozialak aplikatzeko. Mozioak aurkezleen eta talde bako zinegotziaren babesa izan zuen, Udal Gobernuak ezetz bozkatu zuen eta Denok Baterak abstentzioa eman zuen puntu horretan.

  Kultura  Sopela 2017-03-20 11:30

Sopelako jaietarako kartelak eta musika-taldeak aurkez daitezke daborduko

Sopelako jaietarako kartelak eta musika-taldeak aurkez daitezke daborduko

Sopelako Jai Batzordea beharrean dabil udako jaiak antolatzen, "denon arteko eta denon gustuko jaiak izan ditzagun", azaldu dutenez. Hala, jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa eta musika-talde lokalek izena emateko epea zabalik dute daborduko. Maiatzaren 7an egingo dute lehiaketa, udalerriko hiru jai nagusiak iragartzeko kartelak aukeratzeko, proposamenak entregatzeko azken egunean.

  Jendartea  Sopela 2017-03-19 11:30

Oporrak Bakean kanpainarako izena eman daiteke Sopelan

Oporrak Bakean kanpainarako izena eman daiteke Sopelan

Nuyum elkarteak sopeloztarrei dei egin die Oporrak Bakean elkartasun-programagaz bat egin eta ume sahararren bat etxean hartzeko, udako bi hilabeteetan.

  Jendartea  Sopela 2017-03-18 17:55

Emakumeen arteko aliantzak, Sopelan berbabide

Emakumeen arteko aliantzak, Sopelan berbabide

Itzartu emakumeen elkartearen ekimenez, datorren eguenean, hilaren 23an, "La sororidad, la alianza entre mujeres" berbaldia eskainiko du Itziar Gandarias psikologoak. Hitzordu hori Itzarturen lokalean izango da, 18:00etan.

  Kirolak 2017-03-18 17:15

Ugeragak elkartasun-partida jokatuko du bihar, Aimar del Pozoren alde

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo FM

Ugeragak elkartasun-partida jokatuko du bihar, Aimar del Pozoren alde

Bihar, domekan, Ugeraga futbol-taldeak Loiu arerioa hartuko du Urkon, goizeko 11:15ean. Klubak erabaki du partida horretan bilduko den diru dena Aimar del Pozo ume gaixoarentzat izango da. Ugeragako bazkideek ere ordaindu behar izango dute, euren kasuan euro sinboliko bat txartel bakoitzeko.

  Jendartea  Sopela 2017-03-17 17:51

Argiteriaz arduratzen den enpresari isuna ipiniko dio Udalak

Sopelako Udalak zigorren bat ezarriko dio lapurren aurkako argiteria-kablea instalatu duen enpresari. Hala adierazi zuen pasa den Udalbatzan Gontzal Hermosilla alkateak, enpresari zenbait "akats" eta "atzerapen" egotziz. Udalbatzak aho batez babestu zuen Udal Gobernuaren ekimena, baina alderdiak ez ziren ados ipini zigorra zein izango zen erabakitzerakoan.

  Kirolak  Sopela 2017-03-15 18:30

"Letworld" film laburra argitaratu du Leticia Canales surflariak

Leticia Canales Bilbao 22 urteko surflari sopeloztarrak "Letworld" film laburra kaleratu berri du. Bertan, denboraldi ona izaten utzi ez dioten lesioak ahaztu eta bere alderik basatienari begiratu dio gazteak "Letworld" bideoan. Canales naturako hainbat parajetan murgilduta ageri da, bere surf indartsuaren erakustaldiak egiten.

Nabarmenak

Zorion agurrak