mar 15 Uribe Kosta
Lehman Brothers multinazional estatubatuarrak porrot egin zuen 2008ko irailean eta, horren eraginez, finantza-sisteman arrakala bat zabaldu zen, gutxira mundu osora hedatu zena. Besteak beste, krisi horrek banku-sektorearen eraldaketa sakona eragin zuen, gure kaleetan oraindino ere antzeman ditzakegun hainbat aztarna utzi zituena, hala nola banku-bulegoen itxiera. Gurean, Uribe Kostan, 76 bulego itxi dira ordutik, eskualdean zeudenen erdia baino zertxobait gehiago.
mar 15 EHU
Bankak etengabeko aldaketa bizi izan du 2008tik hona; bulegoen itxierak, langileen kaleratzeak... Krisiak hainbatetan kolpatu du sektorea, baina, arazoak arazo, inoiz baino etekin gehiago lortzen ari da. Elkarrizketa honetan, J. Iñaki De la Peña EHUko Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetako doktorea eta Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako Masterreko zuzendari akademikoak banketxeen bilakaera aztertu dizkigu.