mar 15 Barrika
Barrikako Udalak 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzako doako programa bat iragarri du, "Aste Santuko oporretan ahalik eta gehien goza dezaten diseinatua", arduradunek azaldu dutenez. Programa gustu guztietarako pentsatutako jarduerez beteta dago, eta jolasak, tailer didaktikoak, esperimentuak, yoga, ipuin-kontalaria eta beste hainbat ekintza ditu.
ots 14 Leioa
Inauterietako egun handia txikienentzat izan zen Leioan. Goizetik hasita, egundoko disfrazak erakutsi zituzten ume leioaztarrek, eta Kandelazubietako kiroldegian egin zituzten jarduerakaz dibertitzeko aukera ere izan zuten, hala nola Natura Gara taldearen Kiki eta Koko, disko-festa eta banakako zein taldeko mozorro-lehiaketak. Hemen dituzue festa horretako irudi ederrak.