Kultura  Uribe Kosta 2017-04-06 12:50

Uribekostarrak non, Korrika han

Bart heldu zen Korrika Uribe Kostara. Gaueko ordu txikitan eskualdea alderik alde zeharkatu du, eta euskararen aldeko ehunka lagun ibili dira lekukoaren atzetik, poztasun osoz. Eskualdean egon ez baina bertokoak direnek ere euskararen alde tipi-tapa egin dute egunotan korrika munduko hainbat puntutan, Chicagon (AEB), besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

  Jendartea  Getxo 2017-01-27 15:49

Udal-agintariak izan dira Tosun

Arrastian, 14:45ak aldera, Ertzaintzaren patruila-auto bat agertu denean piztu dira alarmak Getxoko Tosu landan. Hala ere, "arazoa" eurena ez dela esan diete poliziek bertan zeuden lagunei; "etorri behar direnak etorriko dira", gaineratu dute agenteek. Horren ostean, alde egin dute ertzainek. Geroago, heldu dira bertara Keltse Eiguren alkateordea eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotzia. Kanpaldiaren egoera zein den ikusi eta auzokideen egoeraz galdetu ostean ingurutik alde egin dute udal-agintariek.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

  Jendartea  Getxo 2017-01-13 10:31

Bost lagun atxilotu zituzten atzoko polizia-operazioan

Espainiako Barne Ministerioak zehaztu duenez, bost pertsona atxilotu zituzten atzo Getxon, Galdakaon, Oloten (Girona) eta Liendon (Kantabria), arma-trafikoaren kontrako operazioan; Poliziak 8.000 gerra-arma eta hainbat munizio atzeman ei zituen, merkatu beltzean saltzeko prest. Gainera, Getxoko Iturribide kaleko lonja batean, armak manipulatzeko eta erabilgarri bilakatzeko tailer sofistikatu bat aurkitu zutela erantsi du Barne Ministerioak. Ehunka arma atzeman zituzten bertan. EFE albiste-agentziak Poliziaren iturriak aipatuta zabaldu duenez, Getxon atxilotutako gizonezkoa lonja horren jabea izango litzateke. Gizon horrek Liendon (Kantabria) duen txaleta eta industria-pabiloia ere miatu zituzten.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

  Kultura  Uribe Kosta 2016-12-07 11:48

Euskarari gorazarre egin diote egunotan eskualdeko herri denetan

Joan den zapatuan, hilaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten ehunaka lagunek eskualde osoan. Izan ere, herriz herri askotariko ekitaldiak egin zituzten euskaldunon hizkuntzari gorazarre egiteko, konpromisoak eta erronkak ezagutarazteko, aldarrikatzeko, eskatzeko...

»» Ikusi argazki guztiak (86)

  Politika  Leioa 2016-12-08 13:24

Pintaketa faxistak egin dituzte Artatza ikastetxean

Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren Egunean, Leioako Artatza-Pinueta ikastetxeak eraso faxista jasan zuela salatu du Eco de Leioa Facebook sare sozialeko taldeko parte-hartzaile batek. Beste erabiltzaileetako batek gaineratu duenez, hezkuntza-zentroko haur-eskolako txirrinak erre dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Politika  Uribe Kosta 2016-11-23 16:15

Tipi-tapa, erabakitzeko eskubidearen alde!

"Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da". Printzipio horietan oinarrituta, Uribe Kostako 6 udalerritik irten ziren joan den domekan, hilak 20, mendi martxan. Hala, eskualdean gora eta behera, sei herri horietan egingo duten herri-galdeketaren berri eman zuten: Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen, hain zuzen ere.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

  Kultura  Getxo 2016-07-28 17:38

Aixerrotako paelletako hamaika aurpegi

Pasa den domekan milaka gastronomo eta festazale bildu ziren Aixerrotan, Itxas Argia elkarteak antolatutako txapelketa aitzaki. Bertako aurpegi eta egoera batzuk bildu ditugu, argazkitan. Gehiago gura izanez gero, hemen duzu.

»» Ikusi argazki guztiak (42)

  Politika 2016-07-28 11:39

Azterketa garaian ere, elkartasun keinuak

Erabiltzailearen aurpegia Preso eta Iheslarien aldeko gazte sarea

Kartzela barruan, eskulanak, idazlanak edo kirola egiteaz gain, ikasteko astia ere badago. Eta ikasle guztiok bezalaxe, batzuen kasuan azterketak ez dira falta. Algortako presoen artean, antropologia, filosofia, EAZ, frantsesa, turismoa, ekologia eta zuzenbide ikasketak daramatzate aurrera, zailtasunak zailtasun eta oztopoak oztopo, ikasteko grina galdu gabe. Bidea errazteko, Algortako zenbait ikaslek euren apunteak bidali zizkieten maiatza eta ekaina bitartean, modu batera zein bestera bakoitzak bere ekarpena eginez. Elkartasuna igortzeko mila bide daudela argi utzi dute! Eskerrak, beraz, gazte horiei eta animo asko barruan ikasteko indarra mantentzen duzuenoi!

»» Ikusi argazki guztiak (7)

  Kultura  Getxo 2016-07-08 10:15

James Brown akorduan izango du aurtengo Blues Jaialdiak

Getxoko XXVIII. Blues Jaialdiak gorazarre egingo dio uztailaren 14tik 16ra bitartean James Browni (Barnwell, Hego Kalifornia, AEB, 1933-Atlanta, Georgia, AEB 2006). Soul, rock, eta, batez ere, funk abeslari, musikari eta ekoizle estatubatuarra funk-estiloaren sortzaileen artean du aditu askok.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

  Kultura  Getxo 2016-07-06 13:20

Getxoko Jazzaldiak "osasun onez" ospatu du 40. urteurrena

Atzo bertan amaitu zen Getxoko 40. Nazioarteko Jazzaldia, zaleen artean sentsazio onak utzita. Bost egunez 20 kontzertu eskaini ditu jaialdiak eta 12.500 bat lagun erakarri ditu askotariko proposamenez baliatuta. Aurtengo egitarauan, ohi den legez, izen handiko artistak, talde-lehiaketaren banda gazteak eta Hirugarren Milurtekoa ataleko saioak egon dira Algortan, familia osoarentzako kontzertuak eta jam sessions-ak ahaztu barik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

  Jendartea  Plentzia 2016-07-01 12:07

Plentziako Kristo elizak plazatxoa izango du laster

Plentziako Udalak Andra Mari bidearen eta Kristo elizaren inguruak egokitzeko proiektuak jarriko ditu martxan. Lanok udaren amaieran hasiko dituztela aurreikusi dute, iraila aldean. Proiektuen nondik norakoak azaltzeko asmoz, Udalak bilera informatiboa egingo du datorren martitzenean, uztailaren 5ean, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

  Kultura  Berango 2016-06-06 11:25

Ehunaka botila txakolin banatu dituzte Berangoko Ardo Egunean

Ohi legez, Berangoko ekoizleek Ardo Eguna antolatu zuten atzo, hilaren 5ean. Aurtengoa XVI. edizioa izan da, eta herriko 18 ardogilek etxean egindako 600 botila txakolin inguru eskaini zizkieten Sabino Arana kalera bertaratu ziren ardozale guztiei.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

  Jendartea  Getxo 2016-06-01 11:58

Domekako sexu-erasoaren ustezko egilea espetxeratu dute

Domeka goizaldean sexu-erasoa egin ziotela salatu zuen Algortako neska gazte batek. Salaketa horren harira, Ertzaintzak ikerketa abiatu eta 19 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean, erasoaren egilea delakoan; hura espetxeratzeko agindu du Getxoko Epaitegiak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atzo, berriz, Udaleko talde denak eta udalerriko dozenaka herritar Telletxe plazan batu ziren erasoa gaitzesteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

  Kultura  Leioa 2016-05-27 11:18

Umore Azoka 2016

Arte eszenikoen erakusleiho, kale-artisten topaleku, oholtza gainekoez gozatzeko kaletarren egundoko aukera... lau eguneko Umore Azoka izan da Leioa. Aurten, ikusle-kopurua izugarri handitu da, 38.000 lagun hurreratu ziren eskainitako 122 ikuskizunetara (3 bertan behera utzi zituzten). Antolatzaileen iritziz, "edizio biribila" izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

 Sopela  Uribe Kosta 2016-05-23 17:04

Herri-galdeketa 2017ko apirilaren 2an egingo dute Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan

Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko herri-galdeketa antolatuko duen 150 lagun inguruko Batzorde Sustatzailea aurkeztu zuten: Uribe Kostako ADOS elkartea. Galdeketaren prozesua aurrera eroateko, Barrikako, Lemoizko, Urdulizeko eta Sopelako Gure Esku Dago dinamikek sortu dute elkarte berria, eta aurreratu dutenez "eskualdeko herri gehiago prozesura batzeko aukera zabalik dago". Daborduko beharrean hasi dira, herri-galdeketa egiteko sinadurak batzen dabiltza.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

 Getxo  Uribe Kosta 2016-05-23 14:36

Getxoko Adierazpena eta ekainaren 5erako deia, erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Dago herritarren ekimenak bultzatutako Getxoko Adierazpenagaz bat egin dute udalerriko ia 30 hautetsik; jardunean dabiltzanak zein zinegotzi izandakoak, horien artean lau alkate ohi ere badira. Getxoko lehengo udaletxearen aurrean, iragan zapatuan egin zuten erabakitzeko eskubidearen aldeko agerraldia; Erabakiaren Adierazpenaren alde daudela adierazteko, eta horixe aurkezteko ekainaren 5ean egingo den ekitaldian parte hartzera dei egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

  Kultura  Getxo 2016-05-23 11:16

Algortako kanporaketaren argazkiak

Atzo, domekan, Algortako Fadura kiroldegian jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasearen azken kanporaketa. Bertan, Malen Amenabar nagusitu zen. Era berean, Udagoieneko Fasera sailkatutakoen berri eman zuen Bertsozale elkarteak.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

  Kultura  Gorliz  Plentzia 2016-05-20 17:22

Lehenengo Berbodromoa antolatu dute Plentzian eta Gorlizen

Martxan ipini berri duten Euskararen Agendaren barruan, l. Berbodromoa egin zuten atzo Plentzian eta Gorlizen. Hona, han ateratako argazki batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

  Kultura  Berango 2016-05-19 16:45

Erdi Aroko Azoka, Berangon

Berangoko Moreaga parkea aspaldi-aspaldiko garaietara begira ipini zen pasa den aste-akabuan. Artisauen produktuak dastatzeaz eta erosteaz gainera, Erdi Aroko giroa irudikatu zuten musikarien eta artisten ikuskizunakaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren lagunek. Ostera, joateko aukerarik eduki ez zutenentzat, hona hemen ikusitakoaren eta bizitakoaren irudi batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (52)