Iritzia 2003-12-06 22:15

Aparkaleku gehiago behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Getxoko Udalak aparkaleku gehiago eta etxebizitza gutxiago egin beharko lituzke, oraindik ere, bigarren eskuko bost mila etxebizitza saldu barik baitaude. Aparkalekuak erdigunean eta auzo bakoitzean egon beharko lirateke. Herri honen arazoa jende asko bizi dela eta familia bakoitzeko hiru auto dagoela da. Eta horregatik ikusten ditugu autoak bigarren iladan utzita. Ondorioz, aparkaleku gehiago behar dira.
  Politika 2003-12-05 22:15

Euskal Naziotasun Agiriaren Aldeko manifestazioa bihar Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bai Euskal Herriari herri ekimenak deituta, Euskal Herriko Naziotasun Aitormenaren (EHNA) aldeko manifestazioa egingo da bihar Durangon. 17:30ak aldera, Durangoko Euskal Liburu eta Diska Azoka paretik abiatu eta herriko kaleak zeharkatuko ditu, 'Ni naiz, gu gara. Autodeterminazioa, lurraldetasuna, naziotasuna' leloarekin. Dena den, hori ez da euskal herritarrak EHNA egin eta erabiltzera animatzeko Bai Euskal Herriari ekimeneko kideek antolatu duten ekintza bakarra. Abenduaren 13 eta 14an, Euskal Herriko Naziotasun Aitormenaren tramitazio egun nazionala deitu dute. Euskal Herriko hiri eta herri guztietan agiria egiteko aukera egongo da, Udalbiltza hautetsien bitartez.
  Jendartea 2003-12-05 19:01

Adin txikiko bost lagun atxilotu dituzte beste biri lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adin txikiko bost gazte, guztiak Bilboko auzokideak, atxilotu zituen atzo Getxoko Udaltzaingoak Algortan, beste adin txikiko bi lagunei, indarra erabiliz, hainbat objektu lapurtu ondoren.

Arratsaldeko 19:00etan izan zen gertaera, Algortako Konporte kalean. Une horretan, bost gazteek beste biak inguratu eta, indarra erabiliz, sakeleko telefonoak eta beste hainbat objektu lapurtu zizkieten. Horren ostean, ihes egin zuten.
  Iritzia 2003-12-04 21:56

Iurretatik Negurira - Koldo Iturbe / Trikitilaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Askotan pentsatu izan dut bitxikeriek direla bizitzari esan nahia ematen diotena. Bitxikeri bat bada ere nire amamaren moduko jende asko dago Getxon, eta inguruan, baserritik irten eta Getxora (Negurira) etorri zirenak bere gaztetasun denborako urte asko zerbitzari lanetan. Hamairu urte zeuzkala, erdararik jakin ez eta etxetik inoiz urten gabe, beste andrazko asko bezala, bota zituzten aberatsen etxeetara zerbitzari, aña edo bestelako titulorik gabeko beharrak egitera. Denetatik egin behar izan zuten, esan daitezkeenak eta bestelakoak, duintasunetik urrun dauden eginkizunetan eta inongo legezko baldintzarik gabe.
  Jendartea 2003-12-04 21:08

Historian zehar emakumeek abokatu izateko edukitako aukerak aztertuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko atalak 'Emakumezko abokatuak atzo eta gaur' izeneko mintegia antolatu du biharko, Leioako campusean. 11:15ean hasita, emakumezko abokatuek antzinean izan zuten eta gaur egun duten papera aztertuko da.

EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez, XX. mendeko emakumeen errealitatea zein izan zen, eta XXI. menderako aurreikuspenak zeintzuk diren jorratuko dituzte hizlariek. Emakumeek antzinean abokatuak izateko aukera zeukaten ala ez, zein motatako arazoak defendatzen zituzten (eurenak ala besteenak) eta diskurtso politikoak emateko gaitasuna bazeukaten aztertuko dituzte, besteak beste.
  Jendartea 2003-12-04 20:07

Emakumeen erasoen aurkako jaia egingo dute bihar Udondo Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Emakumeenganako erasoak salatzeko jaia antolatu dute, abenduaren 5ean, Leioako Udondo Gaztetxean, Liligorriak, Bilgune Feminista eta Uribe Kostako Emakumeen Asambrada taldeek. Bertan gai horren inguruko erakusketa egongo da ikusgai, eta 20:00etatik aurrera, kontzertua eskainiko du Nun taldeak. Honekin batera, beste talde bat arituko da, hala ere, izena ez dute zehaztu sorpresa delakoan.
  Politika 2003-12-04 17:50

Gernikako epaitegiak 180 euroko isuna ezarri die Algortako bi gazteri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Epaiketa azaroaren 20an egin zen Gernikan, eta epaileak "falta de orden público" izan dela ebatzi du, Gorka eta Txomini ertzainei erasotzea, mehatxatzea eta iraintzea leporatuta!

Epaiketan azaldu zuten bezala goizeko 03:00etan herriko kale batetik zihoazen kantatzen, 'Gaztea naiz eta harro nago. Faxismoaren kontra' martxaren kanpalekua aldera, ingurutik hamar bat ertzain irten eta eraso zietenean.

Epaiketara agertu ziren lau ertzainek beste bertsio bat kontatu zuten, epaileak ontzat eman duena, eta horretarako lekuko bat ere aurkeztu zuten: bertan izandako beste ertzain bat!
  Politika 2003-12-03 23:06

200 ikaslek euskaraz ikasi nahi dutela eskatu dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 2a, euskararen aldeko protestaldi nazionala zela aprobetxatuz, Ikasle Abertzaleak taldeak 'Euskaraz ikasi, euskaraz bizi' lelopean manifestazioa antolatu zuen Leioako campusean. Manifestazioa eguerdiko 13.00etan egin zen 200 ikasle inguru bilduz.
  Jendartea 2003-12-03 22:34

Uribe Kosta elkarteak ate irekien jardunaldia egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adimen-urritasuna duten pertsonei laguntza eskaintzen dien Uribe Kosta elkarteak ate irekien jardunaldia ospatuko du bihar, Urritasunak dituzten Pertsonen Nazioarteko Urtea dela-eta. Ekimen honen bitartez, elkarte bizkaitarrak bere instalazioak eta bertan lan egiten duen langile taldea erakutsi nahi die herritarrei eta erakundeei.

Nahi duten guztiek Leioako Gorlizeko eta Neguriko eguneko zentroak, Urdulizeko Mendiondo Zentro Okupazionala, eta Santa Ana, Gobela eta Belausteko etxebizitzak bisitatu ahal izango dituzte.
  Politika 2003-12-03 22:22

Eratu berri den Nazioarteko Auzitegi Penalak jorratu behar dituen gaiak aztergai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko atalak 'Nazioarteko Zuzenbide Penal berria: 1988ko Erromako Estatutuaren egungo egoera' gaiari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu biharko Leioako campusean. Jose Manuel Gomez Benitez (Carlos III Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedraduna eta Nazioarteko Zuzenbide Penal Humanitarioko eta Giza Eskubideen Katedrako zuzendaria) eta Alicia Gil (UNEDeko Zuzenbide Penaleko irakasle titularra) izango dira hizlariak.
  Kultura 2003-12-03 22:04

'Getxon euskarak badu etorkizunik'

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna aukeratu du Getxoko Udalak herrian euskarak bizi duen egoera soziolinguistikoaren berri emateko. Izan ere, 19:00etatik aurrera, azken ikerketa biltzen duen 'Getxon euskarak badu etorkizunik II' liburuxka aurkeztu dute Algortako Getxo Antzokian. Orain dela zortzi urte, Siadecok burututako azterketa zuzendu zuen Kike Amonarrizek ere hitzaldian parte hartu du, ordutik hona egoera zertan aldatu den azaltzeko. Azken datuen arabera, 16.000 getxoztarrek dakite euskaraz ondo egiten. Joxi Arakama Getxoko Udal Euskara Zerbitzuko teknikariaren hitzetan, "ehunekoei begira ez horrenbeste (%19,9), baina zenbaki absolutuetan gutxi dira hainbeste euskaldun dituzten udalerriak". Gainera, euren burua ia euskaldunak definitzen dutenak 25.313 dira (%31,53). Hala ere, gorakada dexente moteldu da azken bost urteotan.
  Kultura 2003-12-03 22:04

'Euskaldunak Europako azken aztarna ote?' hitzaldi sorta Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurko 'Euskarak Getxon badu etorkizunik II' hitzaldia ez da euskararen inguruan egingo den bakarra izango. Izan ere, beste bi saiok osatzen dute Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak 'Euskaldunak Europako azken aztarna ote?' izeneko hitzaldi sorta. Besteak beste, Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera izango da eztabaidagai, abenduaren 9an, 'Euskararen egoera: kezkatzeko arrazoirik ba ote dago?' hitzaldian. Azkenik, jardunaldiei izena ematen dion 'Euskaldunak antzinako Europako azken aztarna ote' eskainiko dute, abenduaren 11an. Azken bi hauek ere, Algortako Getxo Antzokian izango dira, 19:00etatik aurrera.
  Iritzia 2003-12-02 22:58

"...como habláis en euskera..." - Alberto Hernández / Euskara irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egunotan Uribe kostako herrietan "Euskararen eguna" delakoa burutu ohi izan da, eta euskarak urtean 365 egun (2004an 366) behar dituela defendatzen dugunontzat zenbaitetan ospakizun artifiziala izan badaiteke ere, gure herrietan programatu diren ekitaldietara biltzeko deia egin nahi dizuet.
  Politika 2003-12-02 22:51

'ETArekin zeharkako lotura' izatea leporatu diete EHUko 103 ikasleri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "ETArekin zeharkako lotura" izatea leporatu diete EHUko 103 ikasleri, Unibertsitate Legearen aurka itxialdia egiteagatik. Getxoko epaile batek Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali du kasua, Ikasle Abertzaleak taldeak eta Kepa Manzisidor ikasleen abokatuak Leioako kanpusean adierazi dutenez. Haien esanetan, itxialdia "baketsua" eta "istilurik gabea" izan zen.

Halaber, Ertzaintzak ikasleak kaleratu zituenean , "erresistentzia gabe identifikatu" zituztela nabarmendu dute. Akusazio honen oinarria "guztiz politikoa" dela adierazi dute, eta egoera horren aurrean, "bustitzeko" eskatu diote Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
  Politika 2003-12-02 22:35

Euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna be ospatuko du Gorrondatxe Kultur Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 3a, Euskararen Eguna izateaz gain, lehenagotik ere Nafarroaren Eguna dela aditzera emateko, ekitaldia antolatu du Gorrondatxe Kultur Elkarteak. Izan ere, Getxon eta Euskal Herriko hainbat tokitan, euskararen eguna bezala baino ez da ospatu abenduaren 3a, azken urteetan. Hori dela eta, "ospakizun bikoitza" egitera deitzen dute.

Besteak beste, "arrano beltza, katedun bandera gorria eta ikurrina astinduz" Algortako kaleak musika eta dantzarekin alaituko dituzte aipatutako egunean, 19:00etatik aurrera.