ADI ZOZKETA BATEAN IZENA EMATERAKOAN

ADI ZOZKETA BATEAN IZENA EMATERAKOAN

Kaixo, HIRUKAlagun:

Azken aldian gertatu zaigu zuetariko baten batek izena eman duela zozketaren batean, baina ezinezkoa zaigu bere izena ikustea. Hau horrela da, aldizkaria zabaldu ondoren (erabiltzaile eta pasahitza sartu ostean), zozketan parte hartu duelako, datu horiekin. Horrela egiterakoan, sistemak ez du ohiko daturik eskatzen: izena, abizenak, e-posta, telefonoa, herria, bazkide zenbakia (non 000 jarri behar den), pribatutasun politika eta captcha. Horiek betetzen ez badira, txarto egiten ari garela esan nahi du, eta zuzenean izen-ematea ondo egin dugula esango digu, baina ez du izenik jasoko. Ezinbestekoa da datuekin betetzea formularioa.

MESEDEZ, zuen pantailaren goiko aldean, eskuman, bolatxoan, "zozketa" honek duen irudia izan behar duzue zozketa batean parte hartzerakoan, eta hala ez bada, egin klik duzuen irudian (bolatxoan HIRUKA dioena) eta aukeratu "irten". Ondoren parte hartu normalki zozketan, zuen datuekin beteta formularioa.

Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak!

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.