Adin guztientzako ekitaldi ugari egongo dira Barrikan apiril osoan zehar

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 2a, 10:56

Apirila, Pazko Astea eta udaberria. Kontu ugari heldu zaizkigu kolpe batean, eta horiekaz batera ekitaldi ugari Barrikara. Bada, hilabete osoan zehar, haur, gazte zein nagusientzako hainbat ekimen prestatu dituzte kultur arduradunek. Lehenengo ekintza hilaren 8an izango da, eguaztenagaz; Kamishibai ipuin-kontalaria arituko da liburutegian 4 eta 12 urte arteko neska-mutilei istorioak kontatzen, 18:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, hilak 9, pazko-arrautza tailerra egingo dute, lehen aipatutako ordu eta leku berean.

Hilaren 10ean, familian zinemaz, Las aventras de Tintin: el secreto del unicornio filmaz, gozatzeko aukera egongo da Goierriko Ander Deuna Kultur Aretoan, 18:00etan. Astebete beranduago, hilaren 17an, haurren eguna ospatuko dute liburutegian: ipuinak kontatu eta eskulanak egingo dituzte. Ekimena 5 eta 11 urte arteko neska-mutilei zuzenduta egongo da, eta aldez aurretik izena eman beharra dago. Hurrengo egunean, zapatuagaz, III. Ibilaldi Herrikoia egingo dute, Udaletxe plazatik abiatuta. Ibilbide bi egongo dira, luzea (16,6 kilometrokoa) eta laburra (3,1 kilometrokoa); hurrenez hurren 09:30ean eta 11:30ean abiatuko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun