Tokiko euskal prentsak Uribe Kostan egindako ibilbide luzearen oinordekoa da HIRUKA. Ez ginen honaino ailegatuko herritar ugarik azken hamarkada bietan egindako bultzada barik, eta era berean, proiektu honek irauteko ere ezinbestekoa izango da zuen ekarpena. Dohainik ipintzen dugu HIRUKA denen eskura, baina kalitatezko prentsa egitea ez da doakoa. Horregatik, egitasmo honi diruz laguntzeko deia egiten diegu minutuz minutu gure eskualdeko informazioaren berri euskaraz jaso gura duten denei.
Hala egitea aukeratzen baduzu, lehentasuna izango duzu egiten ditugun zozketetan, eta kalean egon baino lehenago eskuratuko duzu, zure helbide elektronikoan, paperean argitaratzen ditugun produktuen PDF bertsioa.
Formularioan zure datuak bete besterik ez duzu egin behar; pare bat minutu nahikoa izango duzu. Zenbatekoa zuk aukeratu, baina urteko gutxienekoa 35 euroan finkatu dugu. Eta orain ere etxean jasotzeko aukera duzu, doan!
HIRUKALagun |
|
35€ urtean (50 negozioa bazara) |
Egitasmoan barru-barrutik parte hartzeko aukera ere eskaintzen dugu; proiektuaren ibilbidea zehazteko hausnarketetan eta prozesuetan erabakitzeko ahalmena bereganatzen dute bazkideek, HIRUKAlagunen abantaila guztiakaz batera. Bazkide izateko informazio gehiago eta sakonagoa jasotzeko, ipini zuzenean gugaz harremanetan: hirukakoop@hiruka.eus / 944 911 337.