Barrikako udako campusa, prest

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 18a, 10:00
Hainbat neska-mutil Abaroaren jardueretan. © BARRIKAKO ABAROA TENIS TALDEA

Barrikako Abaroa tenis-tal­­deak daborduko martxan ipini du Udako Campusaren seigarren ediziorako izen-ematea. Ekimena 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, barrikoztarrak izan ez arren. Uztailaren 1etik abuztuaren 14ra egingo dute campusa, astegunetako goizetan, hiru hamabostalditan banatuta.

Campusaren hiru ardatzak tenisa, mota askotako kirola eta ingelesa izango dira, eta elkarbizitzagaz batuko dituzte. Jagoleakaz batu eta ekimenetara abiatzeko, umeek eta gaztetxoek Barrikako udaletxearen aurrean egon beharko dute, egunero goizeko 9:30ean, eta gurasoak haien bila pasatu ahalko dira 14:00etan. Bitartean, neska-mutilak talde txikietan txandakatuko dira, bi kirol mota eta ingelesa praktikatzeko. Halere, izango dituzte elkarregaz egoteko tarteak, goizeko 11:30eko hamaiketakoa, esaterako.

Izen-ematea

Interesatuek 185 euro ordaindu beharko dituzte, Laboral Kutxan hamabostaldi batengatik, edo 345 euro, hilabetegatik. Abaroaren webgunetik inskripzio-fitxa jaitsi eta bete ostean, elkartearen posta elektronikora igor daiteke, ordainagiriagaz batera. Era berean, badago eskuz ematerik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun