Barrikako Goierri auzoko Ander Deuna jaiak ospatuko dituzte abenduaren 2an

Nahia Martinez Gondra 2023ko aza. 22a, 16:17

Herri bazkaria egingo dute abenduaren 2an. Argazkia: FREEPIK.

Abenduan ere jaiak daude, eta ez dira soilik Gabonak. Urte asko eta gero, Goierri Bizirik taldeak Barrikako Goierri auzoko jaiak antolatu ditu abenduaren 2rako, hurrengo zapaturako. Hala, egitarau oparoa osatu dute eguna handikiro gozatzeko. Herri bazkarirako tiketak Pujana estankoan eros daitezke edota goierribizirik@gmail.com helbidean eman daiteke izena.

Egitaraua

Abenduak 2, zapatua

  • 11:30-14:30 Artisau eta nekazal azoka.
  • 12:30 "Barrikako leku izenak" aurkezpena.
  • 13:00 Txalaparta tailerra.
  • 14:30 Herri bazkaria. Indabada, sakramentuak, postrea, ura/ardoa. Aukera beganoa egongo da.
  • 17:30 Ibon Magoa.
  • 20:00 "Tesse Rocking Boys" kontzertua. Rockability, country eta Rock&Roll.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Goierri Bizirik - AUZOA ERAIKIZ (@goierribizirik)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun