Josu Rodriguez "Nekora" preso politiko berangoztarra aske geldituko da zapatuan

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 8a, 12:45

Josu Rodriguez Mallabiarrena "Nekora" preso politiko berangoztarra Soriako espetxetik irtengo da hilaren 11n, zapatuagaz. Espainiako Poliziak 2012ko ekainaren 30ean atxilotu zuen "Nekora". Bi aste lehenago, Espainiako Auzitegi Gorenak lau urtetik hirura murriztu zion zigorra gazteari; haietatik bi hilabete eta bost egun bete zituen, 2007ko urriaren 16an Uribe Kostan egindako sarekadaren harira. Kale borroka taldea osatu eta Larrañazubin hainbat zulo egin eta erregaiak gordetzea egotzi zizkion Auzitegi Nazionalak, inkomunikazio egoeran sinarazitako deklarazioetan oinarrituz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun