"Bakerito" 2006ko abenduan atxilotu zuten Frantziako hegoaldeko Cantal departamenduko La Besserette herrian; beragaz batera, Eneko Bilbao eta Zorion Salsamendi atzeman zituzten, ETAko kideak zirelakoan. 2011n, Frantziako Auzitegiak sei urteko espetxe zigorra ezarri zion berangoztarrari; Fiskaltzak hamar urteko zigorra eskatu zuen. Beste biei bost urteko espetxe zigorra ezarri zieten.