Elkartasun Eguna egingo dute bihar Berangoko Santa Ana auzoan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 24a, 16:30

Bihar, zapatuagaz, Elkartasun Eguna egingo dute Berangoko Santa Ana auzoan. Bertoko jaiak aprobetxatuz, egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Eguerdiko 13:30ean, ekitaldia egingo dute. Ondoren, 15:00etan, herri bazkaria izango da; bertan bazkaltzeko txartelak ohiko lekuetan eskura daitezke, 10 euroan. Arrastian, 18:00etan, bertaratutako lagun guztiakaz argazki erraldoia egingo dute. Horrez gainera, "sorpresa gehiago" egongo direla adierazi dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun